euskal diaspora eta kultura
2019/07/10
Pedro Javier Arriaga Agirre koordinatzaile duen hilabetekariak zenbaki berezia plazaratu du, aste honetan 80 urte bete direla-eta 1939ko uztailaren 9an lehenengo euskal errefuxiatu eta familien iristeratik Venezuelara, Cuba itsasontzian, izukeria frankistatik ihesean. 39 orrialdetan zehar, aldizkariak egitate horren historia egiten du eta batzuen ditu, esaterako, errefuxiatuen ekarle izan ziren Cuba, Flandre, ...2019/07/10
60 urte bete dira Belgikako Ixelles (Elsene neerlanderaz) eta Euskal Herriko Biarritze hiriak ahaidetu zirenetik, eta datorren ostiralean, uztailaren 12an, festa eta elkarretaratze berezi bat eginik ospatuko dute Elsene-ko Place Flagey-n. Besteak beste, sokatira eta euskal indar-joko/herri-kirolak egingo dituzte, Ezpeletako Ñapurrak elkartearen eskutik, eta euskal giroko hitzordua ...2019/07/10
‘Paisanos… de otras tierras’ izenburupean, musika eta dantza ikuskizunak etorkinen dantza eta musikarekiko harremana nahi zuen erakutsi: “Immigranteek gustuko dute abestea eta dantzatzea; hala zen euren jaioterrietan, eta baita itsasontzietan eta herrialde berrietan ere” zioen gonbiteak. Emanaldia ekainaren 29an izan zen, Marconi Antzokian, eta Itxaropen Euskal Etxeko ...2019/07/09
Ekimena Viña del Mar-eko Nazioarteko Zinemaldiaren aurrekari iragarle izango da eta hiru saio izango ditu, datozen hiru ostiraletan, hurrenez hurren emanik Amama (2015), Asier Altuna zuzendari; Oreina (2018), Koldo Almandoz zuzendaria; eta Dantza (2019), Telmo Esnal zuzendari. Sarrera kitorik izango da eta emanaldiak Rioja Jauregia Museoa (Museo de Arte Decorativo Palacio Rioja) delakoan 3skainiko dira ...2019/07/09
“Bikaintasuna Euskal Ikasketetan” ikastaroa bihar hasiko da Donostiako Miramar Jauregian. EHUko Udako Ikastaroak eta Etxepare Euskal Institutua lankide, ikastaroaren helburua Etxepare Euskal Institutuak munduan zehar duen irakurletza sareko euskara eta euskal kultura irakurleei formakuntza ematea da, ikastaroa interesa duen edonorentzat zabalik badago ere.2019/07/09
Joan den larunbat eguerdian lehertu ziren Iruñean San Fermin Jaiak eta munduan zehar gure diaspora ez da atzean geratu. Entzierro txikiak, txupinazoak, buruhandi eta erraldoiak, dantzaldiak, bazkariak, topa-egiteak... osagai hauek Diasporan ere antolatu diren ekitaldien parte izan dira,. Leku bakoitzean elementu hauetarik ahal dituztenak hartu dituzte eta hartuko dituzte datozen egunetan festarako, ...2019/07/08
Gaur hasi eta uztailaren 19ra arte, Anima Zaitez! truke programaren egoitza izango da Villa Mariako Euzko Etxea. Aurrekoetan bezala, 4. edizio honetan ere mota askotako tailerrak eskainiko dituzte horretarako Euskal Herritik propio etorritako gazte euskaldunek. Hiru neska dira, Irati Aranguren Arrizabalaga azpeitiarra, eta Gasteizko Sara Chaves Larrimbe eta Paula Gonzalez Miguel. Eurekin, esku ...2019/07/08
Federazioa antolatzaile eta Ekin Dantzari Taldeko zuzendari Aitor Alavaren arduradunapean, dantza formakuntza ekainaren 29an eta 30ean egin zen San Nicolasen. Azpimarratzeko, lortutako partaidetza arrakastatsua. Izan ere, euskal etxe askotako ordezkariak bertaratuta, tartean Cañuelas, Chacabuco, Buenos Aires (Ekin Kultur Taldea eta Euskal Echea Eskola), General Rodriguez, ...2019/07/05
Guztia prest da Nevada iparraldeko Elko herri estatubatuarrean bere urteroko Euskal festei ekiteko. Festen hastapena hiri erdiguneko Ormaza Way-n egingo da 18:00etan eta hortik aurrera festak lehertuko dira larunbat eta igandez, udal parkean, hiriko euskal jatetxeetan eta oro har Elkoko kaleetan. Bihar larunbata, kabalkadak hiriko kale nagusia zeharkatuko du, euskal eta amerikar osagaiek Elkon eta AEBetan izan ...2019/07/05
Distantzia ez da oztopo ezta aitzakia ere. Bihar –uztailaren 6an– hasiko dira San Fermin jaiak Euskal Herrian, eta festatik kanpo ez geratzeko, munduan zehar dauden nafar eta euskaldunek telebistaz edo Internetez segitu ahal izango dituzte entzierroak, eta baita bertatik bertara ere euren ospakizun propioetan ospatu, kasu batzuetan, Venezuelan bezala, Eusko Etxean, ospakizunak egiazko ...PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus