euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Datorren asteartean hasiko du Santiagon bere Euskal Astea'19 'Txileko Euskal Gizataldea' euskal etxeak

2019/07/19

'Txileko Euskal Gizataldea' euskal etxeak antolatutako Euskal Astea 2019 ekimenaren kartel eta egitaraua Santiagoko Estadio Español erakundea eta bertako instalazio zabalak egoitza dituen Colectividad Vasca de Chile euskal etxeak azken urteotan urtero antolatzen duen Semana Vasca ekitaldia datorren asteartean, uztailaren 23an, hasiko da aurtengoan, eta igandera arte, 28ra arte, luzatuko. Abiatu ere "Euskal emakumeak" erakusketarekion abiatuko da eta igandean San Inazio mezarekin bukatuko, tartean ...

Gehiago irakurri...


Euskal Zine Ibiltaria abian da berriro, indarberrituta eta izenburu berriekin, Carlos Gabilondoren ahaleginari esker

2019/07/19

Carlos Gabilondoko 2017ko Donostiako Zinemaldian Ia bi urteko parentesiaren ondoren, berriro ere jarri da martxan, Argentinako euskal diasporan euskal zineari euskal etxeetan zein oro har kultur gunetan garrantzi handiko lekua eman dion proiektua. Euskal Zine Ibiltaria proiektuaren sortzaile eta arduraduna den Carlos Gabilondok EuskalKultura.com-i adierazio dionez, urte amaiera arteko egitaraua oso azkar ari da osatzen, euskal etxeek bidalitako gonbiteei ...

Gehiago irakurri...


Necochea, Argentina: larunbatean hasiko da Hator Hona programaren 15. urteurreneko edizio ‘kolosala’

2019/07/18

Necocheako Hator Hona programaren 15. edizioa 2019ko Hator Hona programaren edizio berezi hau, 15. urteurrenekoa, uztailaren 20an, larunbata, hasiko da, abuztuaren 3ra arte luzatzeko. Hamabost urte hauetan programaren bidez Necocheara etorri diren Euskal Herriko gazteetako zortzi ekarriko ditu berriro ere luxuzko edizio honek eta euren (eta euren familien) etorrerarekin batera aktibitate ugari antolatuko dituzte necocheatarrek bi asteetan zehar ...

Gehiago irakurri...


Diasporako sanferminek ilusioa partekatu zuten Iruñearekin, beste ororen estalgarri izanez Argentina eta Uruguain (III)

2019/07/18

2019ko San Fermin meza Tandilen Hainbat euskal etxetan, ez da besterik izan egun hauetan Sanferminak baizik. Jaiak uztailaren 6an abiatu ziren Argentina eta Uruguaiko hainbat tokitan euskal etxeen eskutik. Iruñean ez bezala, ordea, hotza izan da hemen hitzordu gehienen ezaugarri nagusietako bat; baina horrek ez ditu bertako zaleak batere kikildu eta, eguraldia gorabehera, bat egin dute Iruñeko kaleetan ...

Gehiago irakurri...


Inkesta ari da bultzatzen Jaurlaritza Diasporako euskaldunen errealitatea hobeto ezagut dezagun: har ezazu parte

2019/07/17

Inkesta hemen erantzun daiteke eta Diasporako euskaldunak hobeto ezagutu, euren egoera, baldintzak iritzi eta errealitateari buruz informazioa lortzea dauka helburu, errealitate hori ezagututa errazago izan dadin beharrak identifikatu eta proiektuak eta plangintza egokiagoak antolatzea. Euskal Herritik kanpo jaio eta bizi den euskalduna bazara, ez zazu gerorako utzi eta erantzun ezazu inkesta, minutu gutxi ...

Gehiago irakurri...


Arrakastaz ekin zaio Viña del Mar-en Euskal Zinema Zikloari: 'Amama' eta gero, orain 'Oreina' eta 'Dantza' datoz

2019/07/17

Zinema Zikloa bezalako ekimenetan laguntzaile, Euzko Etxeko zuzendaritzako kide eta lagunak Alai eta kontent agertu da Viña del Mar-Valparaisoko Euzko Etxea, ikusirik zenbait elkarte eta erakunderen ahaleginak baturik Viña del Mar-eko Nazioarteko Zinemaldiaren programazioari lotua sortu den ekimen berri honek lortu duen arrakastaren aurrean. Joan den ostiralean egindako Zikloko lehenengo emanaldiak harrera polita bereganatu zuen eta, lehenengo edizio honek oraindik hasi besterik egin ez ...

Gehiago irakurri...


Magdalena Mignaburuk eta Josu Legarretak ‘Euskal Echea’ erakunde argentinarrari buruzko liburu berri bat idatzi dute

2019/07/17

“Euskal Echea. 115 años de Confraternidad, Solidaridad y Educación en Argentina” liburuaren azalak ‘Euskal Echea' Kultura eta Ongintza Elkartea 115 urte betetzen ari da aurten eta Erakundeko Zuzendaritza Batzordeak eskaturik Elkartearen historia, sortu zutenetik gaur arte kontatzen duen liburu bat idatzi dute Magdalena Mignaburu argentinarrak eta Josu Legarreta Bilbao bizkaitarrak. “Euskal Echea. 115 años de Confraternidad, Solidaridad y Educación en Argentina” izenburua ...

Gehiago irakurri...


Udako giroa: Euskal Herri osoan ari da kantaldiak ematen euskaraz kantatzen duen D'Capricho bikote kubatarra

2019/07/16

Danieuris eta Daniellis Moya Avila ahizpa kubatarrak dira D'Capricho Kubatarrak dira baina euskara euren errepertoriora bildu dute eta nola! Danieuris eta Daniellis Moya Avila ahizpak Kubako Manzanillokoak dira eta euretako batek Habanan segitzen du bizitzen eta bestea egun Euskal Herrian bizi da. Uda garaian, biak Euskal Herrian elkartzen dira eta aukera D’Capricho bikotearen kontzertuak emateko baliatzen dute. Iruñean, Saran eta Ermuan eman berriak dituzte ...

Gehiago irakurri...


Sanferminak Venezuelako Caracasen: ‘Kalimotxo’ eta ‘Viento de Agua’ zezenak, Eusko Etxeko entzierroko protagonista

2019/07/16

2019ko Sanferminak Caracasko Euzko Etxean Caracasko Euskal Etxeak badaki San Fermin jaiak antolatzen; izan ere, entzierro eta guzti ospatzen ditu, benetako zezenekin --zezenska edo bigantxekin-- eta mundu osoan honela antolatzen duen euskal etxe bakarra geratu da. Zezenak Tribiño ganadutegikoak izan dira, “handiak eta suharrak” EEko zuzendaritzako kide Pedro Arriaga Aguirreren esanetan, eta ‘Kalimotxo’ eta ...

Gehiago irakurri...


Nafarroako hiriburua bezala, Argentinako nafar etxeak ere gorriz eta zuriz jantzi ziren San Fermin ospakizunetan

2019/07/16

2019ko San Fermin jaia Rosarioko Nafar Etxean Immigranteek ekarritako ohiturak erein egiten dira eta tradizioa ez da eteten. Urtero urtero, eta Iruñetik milaka kilometrora, Argentinako euskal eta nafar etxeek ere ospatzen dute San Fermin festa, zapi gorriak astintzeari utzi gabe. Bolivar, Buenos Aires, Mendoza eta Rosarioko nafar etxeak urtean zehar bestelako ekintzetan elkarte aktiboak badira, Sanferminak dira zalantzarik gabe haien ospakizun ...

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia