euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Necocheako Euzko Etxeak egun tradizio den ‘Iratzartze Alaia' 1939an hasi izanaren 80. urteurrena ospatu zuen atzo

2019/08/01

2019ko ‘Iratzartze Alaia’ Hator Hona programa arrakastaz garatzen ari den bitartean, Necocheako Euzko Etxeak bere 80. ‘Iratzartze Alaia’ egin zuen atzo, Iñaki Deunaren Eguneko programaren barruan. Goiz goizean euskal etxeko kide eta agintariek, musikari eta dantzariek, eta Hator Honako partaide Euskal Herritik etorri diren euskaldunek taldea osatu eta euskal egoitzatik atera ziren, trikitixa eta panderoaren erritmora kalez ...

Gehiago irakurri...


Buenos Airesko Iparraldeko Euskal Etxeak bere ordezkari bat izan du aurten Baionako Pestetan

2019/08/01

Iparraldeko Euskal Etxeko Iñaki Galardi de Lescani Baionako Pestetan Uztailaren 24tik 28ra luzatu dira aurten Lapurdiko hiriburuko jaiak eta Buenos Aireseko Centro Vasco Frances-Iparraldeko Euskal Etxeko lagunek gertu gertutik jarraitu dituzte. Izan ere elkarteko Kultur Azpibatzordeko kide den Iñaki Galardi de Lescani festetara joan ez ezik, Baionako Orai Bat elkarteko kideekin bildu ere egin zen eta Joaldunen desfilea prestatzen lagundu zien, bertako erreferente den Aitzol ...

Gehiago irakurri...


Javier Bianchelli entrenatzaile ospetsuak ‘Saskibaloi irakastaldi’ bat eskaini zuen Necocheako Euzko Etxean

2019/08/01

Necocheako Saskibaloi Klinikan parte hartu zuen talde bat Euskal Etxeko kirol arloak gonbidaturik saskibaloi tailerra eman zuen uztailaren 27an eskarmentu handiko Javier Bianchellik Necocheako Euzko Etxean. Etxeko jokalariek ez ezik, Necocheako Rivadavia eta Villa del Parque klubetakoek eta Mar del Platako Kimberley eta Sporting Klubetakoek ere hartu zuten parte ekitaldian. Proposamena 13 eta 21 urte arteko neska-mutilei zuzendu zitzaien eta programa bi zatitan ...

Gehiago irakurri...


Buenos Aireseko Euskaltzaleak-ek 75. urteurrena ospatuko du ostiralean, hitzaldi eta afari batekin

2019/07/31

Euskaltzaleak-en urteurrenentzat Mikel Urmenetak propio egindako logoa Bere 75. urteurren jaia ospatuko du datorren ostiralean, abuztuaren 2an, Buenos Airesko Euskaltegiak. Izan ere, 75 urte joan dira Ildefonso Gurrutxaga, Quintín Mugica, Rufino de Arregui, Benito Montoya, Luis Ormaechea eta Miguel Zárate buru zituen taldeak Laurak Bat Euskal Etxearen baitan Euskaltzaleak sortu zuenetik. Elkartearen helburua oso argia izan zen hasieratik: Mikel Ezkerroren hitzetan, ...

Gehiago irakurri...


Meza eta bazkari batek amaiera jarriko dio gaur Corpus Christin Euskal, Argentinar eta Mbya-Guarani Jaiari

2019/07/31

Corpus Christiko 2109ko Euskal, Argentinar eta Mbya-Guarani Jaia Joan den asteburuan abiatu zuen Misiones probintziako Corpus Christin bertako Eusko Etxeak 2019ko bere Euskal, Argentinar eta Mbya-Guarani Jaia. Larunbatean, 'Kontaketa Harrigarriak' Literatur Lehiaketaren XI. edizioko sari banaketa egin zen eta ondoren lan esgrafiatuen erakusketa zabaldu zen, euskal elkarteko Arte Tailerreko ikasleek egindako lanez.

Gehiago irakurri...


15 ikasle La Pampako Macachindik ari dira euskara ikasten, Euskaltzaleak-en on line ikastaroari esker

2019/07/30

2019ko lehenengo euskara klasea Macachinen Macachinen sortutako programa da 'Argentinan Euskaraz', egun ‘Euskara Munduan’ gisa ezagutzen duguna; eta euskara eskolak beti bertako Euzko Alkartasuna euskal etxearen aukerako parte izan badira ere, gorabehera batzuekin, azken boladetan ez zen propio klaserik ematen, dantza klaseen barruko oinarrizko irakaspen praktikorz aparte. Egoera hori joan den astean aldatu da hamabost ikaslek ...

Gehiago irakurri...


Lehenengo aldiz hiru neska dantzarik hartu dute parte Boiseko San Inazio jaiko elizako dantzetan

2019/07/30

Jaclyn Lasuen, Elise Overgaard eta Kristina Franzoia izan ziren joan den larunbatean Boiseko San Inazio Corpus dantzetan aritu ziren lehen emakume dantzariak (arg. Cirbie Sangroniz) Zalantzarik gabe, bide bat egin da Boisen ere eta aurten lehenengo aldiz, hiru neska dantzarik hartu dute parte lehenengo aldiz, Boisen urtero San Inazio eguna dela eta bertako eliza batean egin ohi diren Corpuseko dantzetan. Ekitaldia joan den larunbatean eman zen Boiseko St. Mark elizan, eta urtero bezala, Boiseko Oñati dantza taldeko dantzariek San Ignazioren irudia lepo gainean eraman zuten ...

Gehiago irakurri...


Jaialdi 2020ko poster ofiziala aurkeztu dute: Athletic-ek Boisen jokatuko du Jaialdi bezperan, uztailaren 25an

2019/07/29

Oraintxe urtebete falta da Boiseko 'Jaialdi 2020' festa erraldoirako eta antolatzaileek urrats berriak ematen segitzen dute 2020ko uztailaren 28tik abuztuaren 2ra hiriburu idahotarrean Euskal Diasporaren adierazgarri bizi izango den elkarretaratze ikusgarri honen prestatze bidean. Atzo bertan bukatu ziren Boisen aurtengo San Inazio festak eta euren baitan jendaurretu eta zabaldu da datorren urteko Jaialdik ...

Gehiago irakurri...


Oñatiko Ganbara Abesbatzak Argentinako Euskal Aste Nazionalean abestuz ospatuko du bere 25. urteurrena

2019/07/29

Oñatiko Ganbara abesbatza Urte berezia da aurtengoa Oñatiko Ganbara Abesbatzarentzat, 25 urte betetzen ari baita. Eta ospatzeko Euskal Herrian eskaintzen ari den kontzertuez gain, Atlantikoa zeharkatuko dute taldea osatzen dute berrogei abeslariek azaroko lehenengo astean, Argentinan bira labur bati ekiteko. Data ez zuten ausaz aukeratu, ordea; izan ere, azaroaren 4tik 10era bertako Euskal Aste Nazionala ospatuko baitute ...

Gehiago irakurri...


2019ko Euskal Argentinar Aste Nazionaleko logoa aurkeztu du Bahia Blancako Euskal Etxe antolatzaileak

2019/07/29

2019ko Euskal Astearen logotipoa Euskal Etxearen 120. urteurren urtean, berriro ere izango da Bahia Blancako Union Vasca Argentinako Aste Nazionalaren egoitza. Herrialde osoko –eta baita ere Hego Amerikako beste hainbat herrialdetako– euskal gizataldeen ordezkariak biltzen dituen jaialdi erraldoia azaroaren 4tik 10era izango da, musika, dantza, sukaldaritza eta kultur ekintza anitz barne. Euskal Astearen logotipoari dagokionez, Etxeko ...

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia