euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Euskara ez dakizu eta euskaldun bilakatu nahi duzu? Bihurtu zaitez ikasle/irakasle Euskara Munduan programarekin!

2019/08/20

Erronkak maite dituzu? [pasa mesedez mezu hau zure inguruan euskara ikasteko interesa izan dezakeen edonori, eta animatu, eskertuko dizu(gu)] Izan ere, erronka poli-polit bat proposatzea da artikulu honen helburua. Beti euskara ikasi nahi eta sekula ikasi ez dutenei dago zuzenduta. Edo sekula pentsatu ez, baina pentsatzen jarrita, aizu zergatik ez, esan dezakeen norbaiti. Tratu bat da. Euskara maila polit ...

Gehiago irakurri...


Kolonbia: Euskal Herriari buruzko aurkezpena Antioquiako Envigado-n Gure Mendietakoak Euskal Etxearen eskutik

2019/08/19

John Alejandro Ricaurte historialaria historian zehar Antioquiara etorritako euskaldunez mintzatu zen (arg. EE) Euskal Herria eta euskaldunek Antioquiarekin izan duten zerikusia eta bertan utzitako arrastoa izan dira "De viajes por el mundo" ekimenak Kolonbiako Envigadon antolatutako programaren hizpide eta gaietako batzuk. Euskal Herria aurkeztea helburu, hitzaldi eta aurkezpenez gain abuztuaren 9an arratsaldeko 4etatik aurrera garatutako ekitaldiak argazki erakusketa bat, gastronomia eta pintxo erakustaldi ...

Gehiago irakurri...


Trujilloko Euskal Etxeak gazte talde bat sortu du bere baitan eta bere lehenengo euskara eskola eman du

2019/08/19

Trujilloko Euskal Etxeak itxaropenez begiratzen dio urriaren 2-4an Bilbon egingo den Euskal Gizatalñdeen Mundu Batzarrari Zenbait hitzaldi, partaidetzak eta euskaldunen eta euren ekarriaren aurkezpenak Trujillon eta inguruko herrietako programetan, Muga Gabe Batuz izeneko gazte taldea sortzea interneten, zozketak elkarteari egoitza eman eta sostengatzeko eta baita bere, joan den ostiralean, lehenengo euskara klasea ere... hauek dira Trujilloko Euskal Etxeak, joan den abenduan Eusko Jaurlaritzak ofizialki onartu zuenetik, ...

Gehiago irakurri...


‘Baskos 33’, Uruguaiko Salto herriko Euskal Etxeko futbol taldea, lehenengoa da herrialdeko Senior Ligan

2019/08/19

‘Baskos 33’ bat eginda Mondragon Taldearen "Hanka bat lurrean, beste bat airean" leloarekin 'Saltoko Euskaldunen Taldea' Euskal Etxeak eta herri bereko ‘Treinta y tres’ Klubak sortu zuten 2019 hasieran ibilbide ezin hobea egiten ari den ‘Baskos 33’ Futbol Taldea. Izan ere hilabete hauetan taldeak Senior Ligako (45 urtetik gorako jokalarien liga) aurreneko faseko partida guztiak irabazi eta lehenengo postuan geratu da. Eta bigarren faseko emaitzak ere ez ...

Gehiago irakurri...


Kirolak, musika, janaria eta dantza osagai dituen programa iganderaino da St Pierre eta Miquelongo Euskal Bestan

2019/08/17

Haurrentzako joko eta ekitaldiak Saint Pierreko 2019ko Euskal Bestetan, herriko pilotaleku aitzinean (arg. St Pierre EE eta Pilota Elkartea) Asko dira munduan beren urteko festa nagusiak abuztuko Andra Mariaren --15aren-- inguruan antolatzen dituzten euskal komunitateak. Urtero, agorril erdialde honetan egiten du bere euskal festa St Pierre eta Miquelonek, bertako pilotarien elkartea eta euskal etxea antolatzaile. Aurten ere, astelehenean hasi ziren festak, Euskal Herriko eta bertako protagonistez, musika saioak eta haurrentzako pintxo tailerrak ere ...

Gehiago irakurri...


EHtik bidaiatuko duen Aita Barturen-en organo kontzerturik antolatu nahi zeure EEak? Bira 2019, Argentina eta Txilen

2019/08/16

Pascual Barturen Aukera paregabea da. Garaiz zabiltza, baina interesatuta bazaude hobe lehenbailehen kontaktuan jartzea. Pascual Barturen Uriarte (Bakio, 1936) abade eta musikari ospetsuak bidaia hasiko du berehala Argentina eta Txilera, bertako lagunekin eta publikoarekin biltzeko. Bira irailaren 15ean hasiko da eta urriaren 5era arte luzatuko, eta tarte horretan prest dago euskal etxe eta erakundeekin batera kontzertuak ...

Gehiago irakurri...


Txileko Santiagoko Universidad Católica-n euskara ikasteko izena ematea zabalik; klaseak irailaren 3an hasiko dira

2019/08/16

Euskara klaseak Txileko Pontificia Universidad Católican Euskadiren Txile, Peru eta Kolonbiako Ordezkaritzak jakinarazi digu irekita dagoela Txileko Pontificia Universidad Católica-ko euskara ikastaroan izena emateko epea (ikus hemen). Datorren ikastaro hau irailaren 3an hasi eta abenduaren 12raino luzatuko da, eta asteartero izango da, 18:30etatik 19:50etara. Epe honetan hizkuntzaren oinarrizko ezagutzak eskuratu ahal izango dituzte ikasleek, ...

Gehiago irakurri...


Jazoera Venezuelako euskal komunitatearen hilabetekariak 100. zenbaki bete ditu, Pedro Javier Arriaga arduradun

2019/08/14

Zorioneko daude Venezuelako euskaldunak, plazaratu berria den bere azken alearekin, uztailekoarekin, 100 zenbaki bete baititu bertako Jazoera hilabetekariak. 2011ko apirilean atera zen, Aste Santu bezperan, aldizkariaren lehenengo alea, Caracasen Euskal Herriko gurasoen seme jaiotako Pedro Javier Arriaga Aguirre-ren eskutik. Venezuelako euskal etxeen berriak ez ezik, Euskal Herrian dauden ...

Gehiago irakurri...


Guztia prest da New London-en (AEB) datorren larunbatean 2019 Basque Fest jai ederrari gogor ekiteko

2019/08/13

Estatu Batu Ekialdeko euskal elkarretaratze erreferentzia bilakatu dira eta, iazko eskarmentu bikainaren ostean, aurtengoak gorago, ederrago eta jendetsuago joko duela agintzen dute. New England Basque Club antolatzaile, datorren larunbatean Estatu Batu ekialdeko euskal hitzordua New London hiriaren bihotzean izango da, erdigune-erdigunean, itsasoa ere hurbil, eskualde honek Euskal Herriarekin partekatzen duen ...

Gehiago irakurri...


Diasporaren Eguna ospatzekotan zaude irailaren 8an? Esaiozu Jaurlaritzari, zeurea ere munduko programan sar dezaten

2019/08/12

Deia egin du Eusko Jaurlaritzak Euskal Diasporaren Eguna ospatu eta zeure ospakizunaren xehetasunak aldez aurretik helarazteko 2018tik irailaren 8a da munduan "Euskal Diasporaren Eguna", Euskal Herriak eta munduko euskaldunek eta euskal etxeek berek gure diasporaren egitatea, izaera eta ekarria aldarrikatzeko eguna. Iaz ospatu zen lehenengo aldiz eta argi geratu zen bazegoela gogoa, beharra eta egarria Diasporak berak bere burua aldarrikatu eta bereziki Euskal Herriko euskaldunei eurei buruzko ezagutza era errekonozimendua ...

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia