euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Eusko Jaurlaritzaren Euskal Etxeentzako 2019 dirulaguntzak eman ditu argitara EHAA Buletinak (ikus zerrenda osoa)

2019/10/01

Kanpoan diren Euskal Gizataldeen VII. Mundu-Batzarrean parte hartu behar duten ordezkaritzak, gonbidatu eta partaideak hein handi batean hemen direla edo heltzen, eta gaur, egunean zehar akreditazioak lortzen hasiko direla Batzarraren egoitzan, Eusko Jaurlaritzaren EHAA Buletin Ofizialak argitara eman berria du astelehen honetako zenbakian Euskal Etxeentzako 2019ko dirulaguntzen Ebazpena. Hauek dira bi ...

Gehiago irakurri...


Concepcion del Uruguayko EEak eta Entre Riosko Unibertsitateak akordioa sinatu dute euskara bultzatzeko

2019/10/01

Euskal Etxearen izenean Carlos Izaguirre lehendakariak sinatu zuen akordioa Entre Rios probintziako UADER Unibertsitate Autonomoko agintariek eta Ibai Txori Euskal Etxeko Carlos Izaguirre lehendakariak, Concepcion del Uruguay hirian bildurik, hitzarmena sinatu zuten irailaren 23an euskararen alde elkarrekin lan egiteko. Izan ere, Esparru.akordioa da bi elkarteek sinatu dutena, Euskal Herriko hizkuntza Unibertsitatean sar ahal izan dadin, “gure hirian ikasi ahal izateko, beste hainbat ...

Gehiago irakurri...


Ekimen solidarioak eta dantzak, bere helburuei eusteko Pergaminoko Lagun Onak Euskal Etxearen bi bide

2019/10/01

Lagun Onak-eko dantzariak Buenos Aires probintziako Trailer Turistikoan Argentinan Euskal Herriaren ordezkaritza eroateko era asko daude. Buenos Aires probintziako Lagun Onak-ek bere komunitatearengana iristeko bi bide polit hautatu ditu. Batetik, elkartasun proiektuak garatuz ‘Ayudanos a crecer’ izeneko Jantokia babesten. Bertan, behar handietan bizi diren ehun bat neska-mutil elkartzen dira egunero oinarrizko otorduak egiteko. Euskal Etxeak jostailu ...

Gehiago irakurri...


Mundu-Batzarraren bezperan, Kate Caminok Diasporarekiko bere lekukotasuna eskaini zuen Donostiako Unanue Hotelean

2019/09/30

Kate Camino hizlari euskal diasporari buruzko bere lekukotasunak eta iritzia ematen Donostiako Unanue Hotelean (arg. EuskalKultura.eus) Ekitaldi polita joan den ostiralean Donostiako Heredad de Unanue Hotelean egin zutena, Kanpoan diren Euskal Gizataldeen VII. Mundu-Batzarraren bezperetan Renoko (Nevada, AEB) euskal erreferentearen bizitza eta euskal lekukotasuna bilduz. Ekitaldiak Diasporaren gaian interesatutako lagun koadrila polita bildu zuen, hogeita bost bat lagun, saioa egin zen aretoaren kapazidadea bera. Caminok Buffalo (Wyoming), ...

Gehiago irakurri...


San Nicolasen, herriko kultura elkarteen omenaldia jaso du bertako Euskal Etxeko erreferente Javier Tiserak

2019/09/30

Javier Tisera (argazkia Maru Maiztegui) ‘Otros Cines’ zinemaldiaren baitan saritu zuten irailaren 20an ‘Cine en la Casona’ Elkarteak eta ‘Juguetes Perdidos’ Kooperatibak Javier Tisera “hiriko kulturaren alde egindako lana eta herriarekin daukan engaiamenduagatik”. Idazle eta kazetaria ez ezik, Euskal Etxeko sukaldarien taldeko bultzatzaile nagusia ere bada Tisera eta bere ardurapean egiten dira ‘Buenos ...

Gehiago irakurri...


Erakusketa Ormaiztegiko Zumalakarregi Museoan: 1842, 200 hildako,"euskal emigrazioko tragediarik handiena"

2019/09/30

Euskal emigrazioari dagokion pasarte goibel hau aipatzen duen erakusketa Zumalakarregi Museoan ikus daitezke martxoaren 22ra bitartean (arg. ZM)

Pirineo bi aldeetako 200dik euskal emigrante baino gehiago hil ziren 1842an 'Leopoldina Rosa' ontzia Uruguaiko kostaldetik gertu hondoratu zenean. Ormaiztegiko Zumalakarregi Museoak erakusketa zabaldu berria du euskal emigrazioko pasarte askorentzat ezezagun hura gurera ekartzeko. Erakusketa berean, leku berezia hartu du baita ere seguruenik euskal emigrante ezagunena izan den Jose Mari Iparragirrek, Gernikako Arbolaren egilearen jaiotzaren Bigarren Mendeurrena (1820an jaio zen Urretxun) datorren urtean gogoratuko baitute sorterrian ekitaldi egitaratu potolo batekin.

Gehiago irakurri...


Euskal Diasporaren Artxiboa, erakusketa Kaliforniako euskaldunez... VII. Mundu-Batzarreko aurkezpen bereziak

2019/09/27

Urkullu lehendakaria Diasporako delegatuekin hizketan aurreko Mundu-Batzar bateko saioetan Joan den astelehenean programaren berri eman genizuen. Eta hasiak dira iristen Euskal Herrira Euskal Gizataldeen VII. Mundu-Batzarrak nazioarte osotik bilduko dituen lehenengo partaideak. Ohiko saioez gain, ordea, Jaurlaritzako Kanpo Harremanaterako Idazkaritza Nagusiaren baitango Kanpoan den Euskal Komunitatearentzako Zuzendaritzak beste aurkezpen eta agerpen berezi batzuk prestatu ditu datorren asterako, ...

Gehiago irakurri...


Bidaiari argentinarrek Bilbotik itzuleran egin zuten bat Diasporaren Egunarekin, Mariana Dominek eratutako osteraren baitan

2019/09/27

Argentinako bidaiariak Bilboko Jaietan Irailaren 8an Bizkaiko hiriburuan zeuden, aurreko abuztuaren 22an Argentinatik ateratako 24 bidaiariak. Leku argentinar askotako lagunek osatutakok taldeak Bizkaian hasi zuen ibilbidea eta hogei egunatan Euskal Herri osoa bisitatzeko aukera izan zuen, beti ere talde-bidaia pertsonalizatuetan eskarmentu handia duen Mariana Domine euskal-arrecifestarrak lagunduta. Marianak EuskalKultura.eus-i esan dionez, ...

Gehiago irakurri...


450 bat neska-mutilek ongi etorria eman zioten Udaberriari FEVAk Llavallolen antolatutako 2019ko bere Haur Topaketan

2019/09/26

Euskal etxeetako txikiak 2019ko Ume Topaketan FEVA antolatzaile duen ekitaldia joan den larunbatean, irailaren 21ean --udaberriko lehenengo egunean-- egin zen Euskal Echea Eskolako instalazioetan. Deialdiak ohi duen arrakasta lortu zuen eta Euskal Echea eskoletako ikasleez gaien, partaide izan zituen Arrecifes, Cañuelas, Chacabuco, Chascomus, Jose C. Paz, La Plata, Buenos Aires (Laurak Bat), Lomas de Zamora, Maipu, Olavarria, ...

Gehiago irakurri...


Cordobako Gure Txokoa San Ignazioren gorazarre 'Cordoba Loiolari kantari' abesbatz bileraren 29. edizioan

2019/09/26

'Cordoba Loiolari kantari' errezitalaren 29. edizioa irailaren 19an egin da San Ignazioren gorazarre Cordobako Jesusen Lagundiaren elizan Hiriko Gure Txokoa Euskal Etxeak eta Cordobako Unibertsitate Katolikoko abesbatzak antolatzen duten 'Cordoba Loiolari kantari' Abesbatzen Topaketaren 29. edizioak hiru koral bildu ditu aurten bertako Jesusen Lagundiaren elizara: Melina Ceballos zuzendari duen Cordobako Unibertsitate Katolikoko abesbatza, Dario Ferrero zuzendari duen Cordobako Unibertsitate Nazionaleko Medikuntza ...

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia