euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Euskal Aste Nazionala 2019: txostenak aurkeztera gonbidatu dituzte Euskal Etxeetako Liburutegi arduradunak

2019/10/07

120 urte bete ditu aurten Bahia Blancako Unión Vasca Euskal Etxeak. 2019ko Euskal Astearen logoa Urtero, Euskal Aste Nazionalaren baitan, Argentinako Euskal Etxeetako Liburutegietako arduradun eta kudeatzaileek elkarren arteko bilera egin ohi dute. Aurten, Bahiako Barandiaran Liburutegiak azaroaren 9rako, goizeko 10etan luzatu die biltzeko deia Euskal Liburutegietako liburuzain eta ordezkariei, aldi berean txostenak aurkeztera ere gonbidatuz. Hala egin nahi duten lagunei, gaia eta iraupena ...

Gehiago irakurri...


Kaliforniako euskaldunei buruzko erakusketa zabaldu zen atzo Bilbon; VII Mundu-Batzarra gaur bukatuko da Gasteizen

2019/10/04

Erakusketak ibilbidea egingo du Euskal Herrian, Kalñifornia eta Ameriketara abiatu aurretik Azkenaurreko eguna atzo, Bilboko Euskalduna jauregian egiten ari den Euskal Gizataldeen VII. Mundu-Batzarrean, eta gogoeta eta lan-saioekin batera, inaugurazioa hiriko Euskal Museoan, Kaliforniako euskaldunek estatu honen historian izan duten partaidetza aberatsaz. Gaur Gasteizko Lehendakaritzan, Mundu-Batzarraren amaiera ekitaldia, Urkullu lehendakaria buru, eta Omenaldia, Eusko Legebiltzarrean, Jaurlaritzaren ...

Gehiago irakurri...


'Oreina' Mexikon estreinatu eta zuzendari Koldo Almandoz-i sail berezi bat eskaini dio Back Canvas Zinemaldiak

2019/10/04

Mexiko Hiriko zinemaldiak fokoa eskain dio Koldo Almandoz zinemagile donostiarrari Zinegile donostiarraren azken filmak, Oreina, urriaren 1tik 8ra egingo den nazioarteako Black Canvas zinemaldian izango du estreinaldia Mexikon. Estreinaldi horrekin batera, zine garaikideari eskainitako jaialdi honek "Koldo Almandozen lanari fokua" eskainiko dio sail berezi batean. Bere bi film luzeak, Oreina 2018, Sîpo Phantasma 2016 eta bere film laburren ...

Gehiago irakurri...


General Villegas: Euskal Etxearen baitan sortzen ari den dantza taldearen emanaldia eta Euskal Sagardoaren festa

2019/10/04

Gral. Villegasko Euskal Etxeak Sagardo Jaia Villegasko Euskaldunak Euskal Etxeak udaberriaren hasiera ospatu zuen irailaren 21ean I. Sagardo Jaiarekin. Festan sagardotegi tradizioko Euskal Herriko janari eta edari tipikoak eskaini zizkien euskal elkarteak gonbidatuei, eta bildutakoek Txapela euskal argentinar sagardo naturala nahi adina edan ahal izan zuten kupela txikitik. Jaia, une aproposa izan zen, gainera, Etxean sortzen ari den dantza taldea ...

Gehiago irakurri...


Mundu-Batzarra: Euskal Etxeen kezka diren gaiak identifikatuta, gaurkoa irtenbide proposamenen momentua

2019/10/03

Batzarreko lan-saioa Manu Meaurio, Andoni Martin, Gorka Álvarez Aranburu eta Benan Oregi mahaikide (arg. EuskalKultura.eus) Mundu-Batzarra goizeko 9etan Iñigo Urkullu lehendakariak inauguratuta (hemen bere hitzak), atzoko bigarren ekitaldia Kanpoan diren Euskal Gizataldeen VII. Mundu-Batzar honetan, taldeka biltzea izan zen, hamar talde sorturik munduko Euskal Etxeen kezka diren gaiak aipatu eta mahaigaineratzeko. Hala aipatu ziren, esaterako, Diasporako delegatuen ordezkaritza Aholku.Batzordean eta euren zeregina, ...

Gehiago irakurri...


Jaurlaritzaren inkesta: Harreman pertsonalak, EEetako jarduerak eta berriak, euskaltasunari eusteko bide nagusiak

2019/10/03

 Harreman pertsonalak, EEetan parte hartzea eta berrien jakitun izatea, euskaltasunari eusteko bide nagusiak, inkestaren emaitzetan Diasporako euskaldunek euren euskaltasunari eusteko garrantzitsuentzat jotzen dituzten modu nagusiak, harreman pertsonalak (bi bide nagusien artean aipatu dute %54k), Euskal Etxeetako ekintzetan parte hartzea (%44) eta albisteak (%34) lirateke, Eusko Jaurlaritzak egunotan Bilbon egiten ari den Euskal Gizataldeen VII. Mundu-Batzarraren baitan zabaldu dituen inkesta baten datuen arabera. 

Gehiago irakurri...


Montevideo, Posadas eta Buenos Aires ondotik, Santa Fen eta Paranan kantatuko du asteburuan Joseba Gotzonek

2019/10/03

Joseba Gotzon Posadasko Herri Liburutegian Aurrera segitzen du Joseba Gotzon euskal kantaria egungo bere bira latinoamerikarrean. Urri hasi berri honetan bi emanaldi geratzen zaizkio Argentinan, hala nola larunbatean, urriaren 5ean, Santa Fe hiriko DEMOS Kultur Gunean eskainiko du kontzertua. Eta biharamunean, igandean, Paranan bukatuko du itzulia, hiriko Urrundik Euskal Elkarteak antolatutako Euskal Dantza Jaialdian. ...

Gehiago irakurri...


Urkullu lehendakariak gaur emango dio hasiera Bilboko Euskaldunan Euskal Gizataldeen VII Mundu-Batzarrari

2019/10/02

Andres Urrutia euskaltzainburua Diasporako kideen eta autoritateen aurrean hizketan atzo Plaza Barrian Aspaldi hasi ginen iragartzen eta eguna iritsi da. Dagoeneko Bilbon dira Kanpoan diren Euskal Gizataldeen VII Mundu-Batzarrean parte hartuko duten delegatu, gonbidatu, 'gaztemundulari' eta orotara ehun bat lagunak, eta gaur goizeko 9:00etatik aurrera emango diote hasiera ofiziala bilkurari, Iñigo Urkullu lehendakaria buru izango duen irekiera-ekitaldiarekin. 

Gehiago irakurri...


Denboraldi berria hasi zuen atzo 'Boiseko Taupada' euskal irratsaioak, asteartero BSUren unibertsitate irratian

2019/10/02

BSUko irakasle Ziortza Gandarias eta Nere Lete atzo 'Boiseko Taupada'ren sasoi berriko lehenengo saioan Madalen Bieter-en eskutik hasi eta ezagutu genuen, eta ondoren baita Amaia Lojo eta Iñaki Sagarnaren jarduna lagun ere. 'Boiseko Taupada' Idahoko hiriburuko Boise State University-ren (BSU) irratia medio zabaltzen den euskal irratsaioa da eta atzo asteartea ikasturte berria hasi du, euskal musika eta hitza helaraziz han-hemenka topatzen dituen entzuleei, euskara eta ingelesa nahasiz. BSUko ...

Gehiago irakurri...


Montevideo, Uruguai: euskara ikasle eta irakasleek ‘ongi etorria’ eman zioten udaberriari jolas topaketa batekin

2019/10/02

Euskara ikasleen udaberriko Topaketa Udaberriari ongi etorria ematea aitzaki gisa erabiliz, euskara sustatzeko jarduera bat antolatu zuten irailaren 25ean Andrea Bella, Laura Moreno Sasiain, Martin Zabalza eta Gabriel Arce irakasleek. Euskaro Euskal Etxearen egoitzan, bertako, Haize Hegoako eta BOGA sistemako hamabost bat ikasle bildu ziren eta arratsaldean zehar mota askotako ekintzetan hartu zuten parte, tartean mahai jolasetan ...

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia