euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Europako Euskal Etxeetako euskara irakasleak gaur eta bihar bilduko dira Bruselan euren 2019 urteko Topaketan

2019/10/18

Bruselako Euskal Etxeko ordezkari Josu Agirre, Europako beste ordezkari batzuekin,Euskal Etxeen bilera europar batean Hiriburu europarra Europako Euskal Etxeetako euskara irakasleen biltoki bilakatuko da gaur eta bihar, euskal etxe europarretako euskara irakasleek urtero egiten duten bilera Bruselan egingo baita aurten Bruselako Euskal Etxea anfitrioi. Ohi bezala, euskararen irakaskuntzari eta komunean dauzkaten arazo eta aurrerabideak hartuko dituzte irakasleek hizpide, Kanpoan diren Euskal Gizataldeen VII. Mundu.Batzarra ...

Gehiago irakurri...


Argentinako Egiazutarren Topaketara bildutakoek Melchor Egiazuk 1910ean egindako teila bana jaso zuten oroigarri

2019/10/18

Argentinako Egiazutarren 3. Topaketa, aurten, Rafaelan Egiazutar argentinarren 3. Elkarretaratzea joan den igandean, urriaren 13an, egin zen, Santa Fe probintziako Rafaela herrian, guztiak Eibarren jaio eta Argentinara immigrante etorri ziren Melchor Egiazu Loyola eta Ruperta Arenaza senar-emazteen ondorengo, ehun bat partaide. Rafaela (Santa Fe) bertakoez gain, honako lekuetatik inguratu ziren: Parana eta Victoria (Entre Rios probintzia); Resistencia (Chaco); ...

Gehiago irakurri...


Igandean bukatuko da Boisen unibertsitate eta institutu ikasleentzat eratutako "Idahoko Euskal Lekuen Argazki Lehiaketa"

2019/10/18

Lan sarituekin erakusketa bat estreinatuko da Euskararen Nazioarteko Eunean, abenduaren 3an, BSUko Arte Ederren Galerian Lehiaketa BSUko (Boise State University) Euskal Ikasketa Programak antolatu du BSUko eta Idahoko institutuetako ikasleentzat "Idahoko euskaldunak islatzeko kamera baten lenteen bitartez". Parte hartzen duten lan sarituekin erakusketa bat irekiko da abenduaren 1etik aurrera Arte Ederren Galerian, eta Abenduaren 3an, Euskararen Egunean egingo den ekitaldi batekin inauguratuko da.

Gehiago irakurri...


Pilotaren azken 400 urteotako historia zeharkatzen duen liburua aurkeztu dute Donostian, Jose Antonio Azpiazu egile

2019/10/18

Jose Antonio Azpiazu historialari eta antropologoa liburuaren aurkezpenean aste honetan Donostiako Elkar liburudendan (arg. Usoz-DV) Liburuak 'Una historia de la pelota. Del siglo XVI a la revolución de Chiquito de Eibar' (Pilotaren historia bat, XVI. mendetik Txikito de Eibarren iraultzara) du izenburu eta bertan Jose Antonio Azpiazu historialari eta antropologo legazpiarrak ia mundu osora zabaldu zen joko honen lau mendeko historia dokumentatu, eta erraz irakurtzeko moduko zabalkunde lana egin du.

Gehiago irakurri...


Garai gaiztoei aurre egiteko... euskal ohiturak: arrakastaz egin da Euskal Sustraiak-en Urdaiazpikoaren 2019ko Jaia

2019/10/17

Urdaiazpikoaren Jaiaren 11. edizioa Trenque Lauquenen Joan den larunbatean egin du Urdaiazpikoaren Jaiaren 11. edizioa Trenque Lauquengo Euskal Sustraiak Euskal Etxeak. Eta nahiz eta egin aurretik antolatzaileek zalantzak izan zituzten festa egin ala ez, azkenean aurrera esan eta ekin zioten. “Argentinan daukagun krisi ekonomikoarekin ez geunden oso ziur… baina bistan da hamar urte pasa eta gero Jaia errotuta dagoela herrian ...

Gehiago irakurri...


Basque Visiting Fellow: Oxford Unibertsitateko St Antony`s Collegen ikertzaile bisitari izateko 2019-20 dirulaguntzak

2019/10/17

Oxfordeko Unibertsitatea Eusko Jaurlaritzaren Gobernu Kontseiluak, Hezkuntza sailburuaren proposamenez, joan den astearteko bere azkeneko bileran onartu du 2019-2020 ikasturtean Oxford-eko Unibertsitateko St Antony`s Collegen egonaldia egingo duten ikertzaile bisitarientzat dirulaguntzak deitzen duen agindua. Diru-laguntza 50.284 eurokoa izango da eta 2007an Hezkuntza Sailak eta Oxford-eko Unibertsitateak Basque Visiting Fellow ...

Gehiago irakurri...


Tres Arroyosko Hiriak bat egin zuen atzo Hiru Erreka EEaren 20. urteurrenarekin, ikurriña aireratuz Euskal Enparantzan

2019/10/17

Hiru Erreka Euskal Etxearen 20. urteurrenean, ikurrina kulunka Euskal Enparantzan Atzo, urriaren 16an, 20 urte bete zituen Buenos Aires probintziako Tres Arroyosen, hiriko Hiru Erreka Euskal Etxeak eta ospatu ere, larunbateraino luzatuko den programa batekin hasi zen ospatzen. Udalak ere bat egin nahi izan zuen hiriko euskaldunen eta Euskal Etxearen pozarekin eta egun osoan zehar, ikurriña mastan euki zuen jarrita Tres Arroyosko Euskal Enparantzan, nazioko, probintziako eta ...

Gehiago irakurri...


Bartzelonako Euskal Etxeak bertan behera utzi ditu EH Sonako kontzertuak egunotako protesta-deien karietara

2019/10/16

Urtero Bartzelonako Euskal Etxea antolatzaile dituen egitarau handietako bat da EH Sona. Irudian aurtengo afixa eta kontzertuak Bartzelonako Euskal Etxeak agiria plazaratu du sare sozialen bitartez adieraziz datozen egunetarako Katalunian iragarrita dauden mobilizazioen karietara EH Sona jaialdiak urriaren 18an eta 19an egitaraututa zeuzkan kontzertuak bertan behera uztea erabaki duela. "Katalunian datozen egunetarako aurreikusten diren mobilizazio egunak direla eta, urriaren 18 eta 19rako programatuta genituen EH Sona 19ko kontzertuak ...

Gehiago irakurri...


BizkaiaTalent-ek bilera batera deitu du urriaren 26an Parisen, Euskal Herrira itzuli nahi duten profesionalentzat

2019/10/16

Frantzian lanean ari den profesionala zara eta gustatuko litzaizuke Euskadiko proiektuetan sartu edota bertara itzultzea? Edo gogoko zenuke euskal proiektuekin harremandu, zure arloko lagunekin bildu eta informazioa trukatzea, eta Bizkaiak eta Euskadik bizi duten egoera sozioekonomiko eta zientifiko-teknologikoaren berri eguneratua izatea, talentuaren mugikortasuna hizpide, gaikako tailerretan parte ...

Gehiago irakurri...


10. ediziora iritsi da Paranan Urrundik EEaren 'Euskal Dantza Jaialdia', aurten Joseba Gotzon kantari bizkaitarra lagun

2019/10/16

Urrundik Euskal Elkartearen 2019ko Dantza Jaialdiko irudia Beste urte batez ireki dizkio ateak euskal kulturari Paranako '3 de Febrero' Antzokiak eta 2009 urtetik egiten ari den bezala, Euskal Dantza Jaialdia antolatu zuen bertan hiriko Urrundik Euskal Argentinar Elkarteak. Ikuskizunean dantza errepertorio zabala eskaini zuten elkarteko adin guztietako dantzariek, dantzatuz ‘Makil dantza’, ‘Plazara’, ‘Bralea’, ...

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia