euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Diamante, Argentina: ‘Don Julio Otegui’ Eskola Arteko Futbol Txapelketa bere 26. ediziora iritsi da aurten

2019/10/29

‘Don Julio Otegui’ Eskolen Arteko Futbol Txapelketaren 26. edizioa Lehiaketa 1994an sortu zen, eta 2006an ‘Udal Interesekoa’ deklaratua zuten. ‘Don Julio Otegui’ Eskolen Arteko Txapelketa Buenos Aires hiriburutik 450 kilometrora dagoen Diamante herrian jokatzen da urtero, Entre Rios probintzian. Aurtengoan eskualde osoko hamazazpi eskolek hartu dute parte; eta inaugurazio zeremonian, ikasle eta tokiko agintariekin batera –Juan Carlos ...

Gehiago irakurri...


Aitortza euskal musika eta musikariei etzi Berlingo Filarmonikoan eta Felix Ibarrondoren 'Berlinesa' obraren estreinua

2019/10/28

Ekitaldia egingo den Berlingoi Orkestra Sinfonikoaren egoitza Euskal musika eta musikariekiko aitorpen eguna asteazken honetan Berlinen. Hiriko Nazioarteko Musika Lehiaketaren III. edizioaren baitan, Berlingo Orkestra Filarmonikoaren Ganbera Aretoa testuinguru --1.180 eserleku--, errekonozimenduak joango zaizkie Durangoko Silboberri Txistulari Elkarteari, Donostiako Musikene Euskal Herriko Goi Mailako Kontserbatorioari eta Félix Ibarrondo ...

Gehiago irakurri...


National Geographic aldizkariaren artikulua: "Nola bilakatu ziren euskaldunak Espainia barneko autonomi-erkidego bat"

2019/10/28

National Geographic-ek 2019ko urriaren 24an argitara emaniko artikulua Egiari zor, aldizkari prestigiotsua da mundu mailan National Geographic eta, proposatzen duenaz haratago, artikulu honek ez dio gure ustez ohore egiten prestigio, rigore eta sendotasun ildo horri, baina National Geographic-ek argitaratu duenez, zabalkunde maila bat izango du eta karia horretara ekarri nahi izan dugu hona. Artikulua Erin Blakemore izeneko batek sinatzen du eta joan den ostegunean eman ...

Gehiago irakurri...


Euskararen suspertzea eta hizkuntza indigenak hizpide gaur eta bihar Massachusetts-en William Douglass Katedran

2019/10/28

University of Massachusetts Amherst-eko William A. Douglass Euskal Ikasketa Katedra, 2016ko irailean estreinatu zen UMass Amherst eta Etxepare Euskal Institutuaren eskutik Ane Ortega Etcheverry soziologo eta hizkuntzalari aditua irakasle gonbidatu, Katedra gaur eta bihar, urriaren 28 eta 29an, egikarituko da, "euskararen erabileraren suspertze-estrategiak" eta "hizkuntza indigenekin egindako elkarlana" aztergai. Gaurkoan,  hitzaldi irekia eskainiko du Ortegak unibertsitatean Promoting New Speakers of Basque: Design, Benefits and Challenges of an ...

Gehiago irakurri...


Arrakastaz ospatu dute Valladoliden 2019ko Euskal Jaia, Elgoibarko dantzariak eta Sustrai Akordeoi Taldea partaide

2019/10/25

Hiriko Gure Txoko Euskal Etxeak antolatzen duen urteroko euskal agerpen hau joan den asteburuan egin zen Valladoliden, aurtengoan euskal elkarteak 36 urte betetzen dituela. Saioak larunbatean hasi ziren, arratsaldeko seietan Valladolideko Katedralean egindako meza batekin, bertan Gure Txokoko Abesbatza kantari, Javier Frontela maisuaren gidaritzapean.

Gehiago irakurri...


Ipar Euskal Herriko Euskal Argentina elkarteko espedizio bat ere Bahia Blancako Euskal Aste Nazionalera partaide

2019/10/25

Euskal Argentina elkartearen 2019ko Biltzarra Baxenabarreko hiriburu Donibane Garaziko Herriko Etxean, Orotara 24 bidaiariko espedizioa izango da Nafarroa Behetik abiatuko dena, Ipar Euskal Herria eta Hegoalde Konoko euskal emigrazioaren arteko harremanak sustatzea eta oro har "gure diasporaren --bereziki Iparrarralde aldekoaren-- ezagutza ikertu, suspertu eta hedatzea" helburu duen Euskal Argentina elkartea antolatzaile. Elkarteak bi urtero antolatu ohi ditu azken urteotan bere kide eta lagunen ...

Gehiago irakurri...


General Rocak bigarren urtez segidan egingo du Gizataldeen Festa, azaroaren 2an, hiriko Gure Etxea Euskal Etxea partaide

2019/10/25

Euskal gizataldearen partaidetza oholtza gainean Rocako 2018ko Gizataldeen Festan. Italia Unidaren egoitza txiki geratu zen Iaz elkarretaratzea arrakastaz berreskuratu ostean, Río Negro probintzia patagoniarreko General Roca hiriak bigarren urtez segidan ekingo dio aurten Gizataldeen Festa antolatzeari, azaroaren 2an, edizio honetan Italia Unida elkartearen egoitza, instalazio eta inguruan, antolatzaile iazko sei gizatalde berak, esan naho baita italiarrak, euskaldunak, israeldarrak, txiletarrak, espainiarrak eta ...

Gehiago irakurri...


Euskal moldeko ezkontza egun ederra San Frantziskoaldean joan den igandean: Zorionak Fred eta Danielle (Espinal) Alfaro!

2019/10/24

Ezkontideak eta Alfarotarren aldeko familia eta gonbidatuak Ilusioz beteriko berria Kalifornatik datorkiguna, bi gazte euskal kaliforniar esposatu baitira joan den igandean Burlingamen, Fred eta Danielle, euskal lagunez inguraturik, eta euskal molde xaharreko ezteiak eginez, San Frantziskoaldeko bi familiak bildurik. Bertan egon zirenek egun ederra eta berezia pasa zutela esan digute, eta ezkontzafen ondotik giroa aparta izan zela, euskaldunen ohiko ...

Gehiago irakurri...


Kalifornian errotutako euskal kultura hartuko du hizpide larunbat honetan San Frantziskoko 'Basque Cultural Day'k

2019/10/24

"Kaliforniako Euskaldunen Atzak" (sic) izenpean datorren larunbatean egingo da San Frantziskon 'Basque Cultural Day' Duela pare bat aste ari gara iragartzen gure agenda atalean, baina eguna hurbilago dela albiste nagusi moduan ere atera nahi izan dugu. Izan ere, San Frantziskoko Gure Euskal Etxea (Basque Cultural Center), euskaldunen eta euskal kulturaz gose direnen biltoki bilakatuko da datorren larunbatean, bi urtean behin BEOk (Basque Educational Organization) antolatzen duen egun osoko kultura eta ikaskuntza hitzordua ...

Gehiago irakurri...


‘Odaluza Vasca’, 'Eskorgako Euskalduna'ren istorioa oinarri duen antzezlana, larunbat honetan Rosarion

2019/10/24

Mauricio Caturelliren "Odaluza Vasca", Lilian Rudolf eta Vladimir Lasaga aktore 'Eskorgako Euskalduna' ezizenarekin ezaguna den Guillermo Larreguiren istorioa kontatzen du 'Odaluza Vasca'k eta 'Teatrotren II' taldeak estreinatu du urri hasieran Argentinako Rosarion. Obrak, Larreguik 1935ean Patagonia puntako Santa Cruz probintzian hasi eta 20 mila kilometro baino gehiago oinez bere eskorga famatua eskuetan ibiltzera eraman zituen bidaiak ...

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia