euskal diaspora eta kultura
2019/11/15
EuskalKultura.eus-en argitalpen ahaidea da Baionako HERRIA astekaria, eta bi argitalpenen artean garatzen dugun lankidetzari esker, bere zenbaki guztietan argitaratzen du astekariak gure Diasporari eskainitako kronika, eta bere leku hauta batean egiten du, argazki koloredunez eta zenbakiaren azkeneko orrialdean, orri bisitatuenetako batean alegia. Halaxe egin du aste honetan ere, joan den igandean Bahia Blancan bukatu den 2019 Euskal Argentinar Aste Nazionala hizpide. Hona Joseba Etxarrik sinatzen duen artikulua.
2019/11/14
Azaroaren 8tik 17ra luzatuko da aurten Rosarioko Gizataldeen Festa eta Nafar Etxeko dantza taldearen emanaldi garrantzitsuena datorren larunbatean (gaueko 9:25etan) izango bada ere, jaialdiaren lehenengo egunetik ari dira Etxeko lagunak euren standean lan eta lan. Izan ere, Nafar Etxearen standean, proposamen gastronomikoak daude, tartean tortila pintxoak, txibierroak eta paella; kultur informazioa eta arte ...2019/11/13
Alejo Martin Gure Txokoa-ko lehendakariak, Juan Antonio Bengoechea kide historikoak eta Ailin Quiroga dantzariak ordezkatu zuten Euskal Etxea kate cordobatarrak egunero emititzen duen ‘A todo Reality’ izeneko telesaioan. Programan zehar aurten 65 urte betetzen ari den Euskal Etxearen ekintzen berri emateaz gain, Euskal Herriko kulturari buruzko datu batzuk azaldu zituzten eta itsaski kazola bat eta ...2019/11/13
Ostegunean, kanpotik hurreratzen hasitako eta hirian bizi diren euskaldunen artean Unión Vascaren egoitzan sortutako giroaz gain, Rivadavia Liburutegiko auditoriumean Oñatitik (Gipuzkoa) etorritako Oñati Ganbara Abesbatzaren kontzertua behar da azpimarratu, asteburuari begira motorrak berotzen hasteko bidean. Talde oñatiarrari ongietorria emateko, Bahia Blancako Emsamble Lírico ...2019/11/13
Nafarroako Gobernuko Herritarrekiko Harremanetako kontseilari Ana Ollok El Salvadorreko Jorge Lemus hizkuntzalariari harrera egin zion atzo astelehena, izan ere, Nafarroako ikastolen hizkuntza murgiltze eredua erreferentziatzat hartu baitu, herrialde hartan desagertzeko arrisku larrian dagoen nauhuat-pipil hizkuntza indígena berreskuratzeko bidean, 75 pertsonak bakarrik hitz egiten dutela eta ...2019/11/12
Azkeneko lau urteetan egin duen legez aurten ere partaide izan da Comahueko Euskal Etxea Neuquengo Kolektibitateen Jaian. Nobedade aipagarria, debuta egin zuela bertan Euskal Etxeko dantza talde sortu berriak, Jaialdiko agertoki nagusian egin ere. Neska dantzariek jantzi tipikoez dantzatu zuten, Juan Carlos Sartuqui banderadun. Dantza taldearekin aurkezteaz gain, kultur standa ere ...2019/11/12
Sao Pauloko euskaldunak ospakizunetan dira, bere 60. urtebetzera iritsi baita Brasilgo euskal etxetik zaharrena eta datorren abenduaren 1ean egoitza duten Gernika Kutun etxera biltzeko deia egin dute, elkarretaratze batekin partekatzeko, bazkide eta lagunak oro partaide. Karia horretara Euskal Etxeak 60. urtebetetzeko elastikoak atera ditu, 20 errealeko prezioan (6 bat dolar, gehi posta ...2019/11/11
Imanol Rayo zuzendari euskaldunaren Hil-Kanpaiak pelikularen errodajea bukatuta, Atlantikoa zeharkatuko du Itziar Ituño aktore basauritarrak Ingot bere rock taldearekin Brasilgo tauletara igotzera. Bira, laburra izango da oso baina aukera paregabea Brasilgo publikoak Euskal Herriko artistaren musika ezagutzeko. Lehenengo kontzertua azaroaren 13an izango da, gaueko 9etan, Sao Pauloko Carioca Club Pinheiros ...2019/11/11
Buenos Aires probintzia hegomendebaldeko Bahia Blanca kostaldeko hiria izan da azken hamar egunotan Argentina eta inguruko herrialdeetako euskal bizitzaren erdigune. EuskalKultura.eus-en jasotzen joan garenez, azaroaren 2tik 10era, 2019ko Euskal Aste Nazionala (Semana Nacional Vasca) egin da hirian, bertako Union Vasca Euskal Etxeak aurten 120 urte betetzen ari dela ospatzeko antolatutako ekitaldi programaren ...2019/11/11
New York City Basque Film Festival jaialdia gaur arratsaldean abiatuko da Manhattanen, Asier Altuna zuzendariaren 'Amama' hirugarren film luzearekin. Azaroaren 12an, asteartea, 'Margolaria'ren txanda izango da, Oier Aranzabalek 2018an zuzendutako dokumentala. Telmo Esnalek zuzendutako 'Urte Berri On, Amona!' Izango da hurrengo filma, azaroaren 13an, asteazkenean. Azkenik,.'Jai Alai ...PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus