euskal diaspora eta kultura
2019/12/09
Joan den abenduaren 3tik hona makina bat ekitaldi programatu dituzte mundu osoko hamaika euskal etxe eta unibertsitatek Euskararen Nazioarteko Eguna ospatzeko. Batzuk, euskara dakitenak edo ikasten ari direnak tarteko egin dira, hizkuntza praktikatzeko, ikasitakoa erakusteko eta esperientziak partekatzeko; beste batzuk, berriz, euskarari buruz ez dakitenak edo mintzatzen ez ...2019/12/09
Ohikoa ez den ekitaldi baten protagonista izango da gaur astelehena Chacabucoko Guillermo Larregui Euskal Etxea. Eta harro eta pozik jakinarazi digute euskal elkartetik, ohoretzat hartuta, Udalak Euskal Etxeko areto nagusia aukeratu izana nazio mailan urriaren 27an egin ziren udal hauteskundeetan hautatutako bertako agintari berrien karguratze ekitaldi ofiziala egiteko.2019/12/06
Joan den asteburuan --azaroaren 30tik abenduaren 1era-- egin du ‘Uruguaiko Euskara Ikasleak’ taldeak bere urteroko euskarazko asteburupasa, aurten La Floresta herriko El Hidalgo Kanpalekuan. 5. ediziora iritsi den kanpo ekintza honek oso helburu argiak ditu: “egun osoan euskara praktikatzea, euskarazko hitz berria ikasi eta erabiltzea; eta euskal ohitura eta moldeak ezagutzea ...2019/12/06
Pasa den abuztuan Edinburgon egin zen Literatura Jaialdian, Uxue Alberdi bertsolari eta idazleak ‘Throwing Voices’ izeneko ekintza batean hartu zuen parte, Ciara MacLaverty poeta eskoziar gaelikoarekin eta Rachel Newton harpa-jotzaile gaelikoarekin batera. Ekintzak, poesia musikatuaren bidez, hizkuntza gutxituen aberastasuna azaleratzea zuen ...2019/12/05
Necochea eta bertako Euzko Etxea izango dira gaur ostegunetik hasi eta datorren igandera bitartean Trinketeko Nazioarteko II. Emakume Txapelketako egoitza, pilota goma motan. Doaniko sarrera izango duten saioetan Argentina bertako eta Txile, Uruguai, Peru eta Espainia eta Frantziako ordezkariek hartuko dute parte, antolatzaileek adierazi dutenez.2019/12/05
Oso berri on batekin itxiko du urtea Buenos Aires probintziako Toki Eder Euskal Etxeak. 2017an María del Pilar Uribeondo y Ruiz-ek idatzitako ‘Euskaldunak y retoños en Toki Eder’ liburuak izandako harrera onak bultzatuta, bere bigarren liburua argitaratu du Toki Ederrek. María del Pilar Uribeondo bera koordinatzaile eta biltzaile, ‘Nuestra identidad’ ...2019/12/05
Azken lau agintaldietan Boiseko alkate izan den Dave Bieter euskaldunak hauteskundeak galdu ditu aste honetan, bozketen bigarren itzulian, abenduaren 3an, bere aurkari Lauren McLean-ek bozken %65,5a lortu baitu, Bieter-ek berak eskuratutako %34,5aren kontra, aurreneko itzulian erdietsitako aldea eta emaitzak erabat sendotu eta finkatuz. McLean Boise hiriak izango duen lehenengo emakume alkate hautetsia izango ...2019/12/04
Berri onak ditu La Platako Euzko Etxearen ordezkari den Itsuen Futbol Taldeak; izan ere oso urte ona izan du eta 2019ko Txapelketa Nazionaleko Zilarrezko Kopako finalaurrekoetara iritsi da. Partidak datorren astean, Santiago del Estero probintziako La Banda hirian izango dira, abenduaren 14an, eta Santiago bertako ‘Los Leones’ eta Salta probintziako ‘Popeye’ eta ‘FANS ...2019/12/03
San Frantzisko Xabier eguna da gaur, abenduaren 3a, Nafarroako Eguna eta ENE, Euskararen Nazioarteko Eguna. Gure Diasporari loturiko eguna izan da eta segitzen du izaten hein handi batean ENE eta Euskal Herrian ezezik, mundu osoko euskal etxe eta komunitateetan ospatzen da, baita Etxepare Euskal Institutuak nazioartean barreiaturik dituen hamaika unibertsitate eta irakurlegotan ere (Etxepare eta ...2019/12/03
Euskal Herriarekin eta euskal etxeen eta munduko euskal komunitateen zirkuitoarekin batera, unibertsitateen esparrua da Euskararen Nazioarteko Eguna (ENE) modu berezian ospatzen duen hirugarren zangoa. Etxepare Euskal Institutuak nazioartean dauzkan irakurletzetako gehienek egin dute bat ENErekin eta ez da ahaztu behar aipatzen ari garen sareak Euskara eta Euskal Kultura ikasle diren 1.800 bat ...PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus