euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Gorka Alvarez Aranburuk Argentina eta Uruguaiko zenbait euskal etxe eta elkarte bisitatuz itxi du 2019

2019/12/17

Gorka Alvarez Aranburu Montevideon, Uruguaiko euskal etxeetako ordezkariekin 2020 urte berria atea joka dator eta Hego Amerikako euskal etxeak 2019ko zikloa amaitzen ari dira merezitako (hego hemisferioko udako) oporrak hartu aurretik. Udako sasoi betean sartu aurretik, ordea, Argentina eta Uruguaiko euskal erakunde batzuek Eusko Jaurlaritzako Kanpoan den Euskal Komunitatearentzako zuzendari Gorka Alvarez Aranbururen bisita jaso dute azken egunotan.

Gehiago irakurri...


Abendua, ekitaldi hilabetea euskal etxeetan, ENE, Xabier, Olentzero, Eguberri, Urte Zahar... (ikus hitzorduak)

2019/12/17

Olentzerok abendu hasieran bisitatu zuen Sydneyko Gure Txoko Euskal Etxea Egizari zor, abendua hilabete berezia da oso munduko euskal etxeetan, elkarretaratze, bilkura eta festa bereziak egiten baitira ospagai jakinak medio, tartean Euskararen Nazioarteko Eguna (ENE), San Frantzisko Xabier, Nafarroaren Eguna, urteko ikastaro eta ekitaldien amaiera, Eguberria, Olentzero, Erregeen edo Santaren etorrera, Urtearen Amaiera bera... Euskal etxe askotan, ospagai horietako bat baino ...

Gehiago irakurri...


Mendozako Denak Bat-ek, Euskal Herritik etorritako Irantzu Lekuek Etxeko fatxadan margotu duen murala inauguratu du

2019/12/16

Irantzu Lekue artista euskaldunak Mendozako Euskal Etxean egindako murala Lana bukatu bezain laster inauguratu du Mendoza hiriko Denak Bat Euskal Etxeak artista gasteiztarrak pintatutako murala. Joan den ostiralean EEko kide eta lagunak bildu ziren 250 metro koadroko margoa ezagutzeko. Lanak Mendozako eta Euskal Herriko ikurrak biltzen ditu: euskararen sinboloa den txantxangorri bat eta labegile bat hizketan, Argentinara etorkinak ekartzen zituzten itsasontziak, Euskal Herrian eta ...

Gehiago irakurri...


Ikus bideo hunkigarria: 'Gernika', Buenos Airesen Etxe Arrosa ondoko Gernikako Arbolaren mendeurreneko urtean

2019/12/16

Pablo Sorozabalen ‘Gernika’ CCK Kultur Gunean, Xabier Iñaki de Arza Blanco zuzendari Omenaldi batzuk egin zaizkio aurten Argentinako Gobernu Etxearen ondoko Gernikako Arbolaren Kimuari, landatu zutela mende bat bete denean. Gogora dezagun haritzaren kimua 1919ko maiatzaren 11an landatu zela hain leku esanguratsu honetan, Errepublika Argentinarreko presidente Victorino de la Plaza eta Buenos Airesko alkate Arturo Gramajo partaide izan zituen ekitaldi batean. Mendeurreneko omenaldien artean ...

Gehiago irakurri...


2019ko Euskararen Nazioarteko Eguneko hitzorduen argazki gehiago: Argentina eta Uruguaiko beste zenbait

2019/12/13

2019ko ENE Mendozan ENEko 2019ko ospakizunei eskaini genien aurreko artikuluaren ostean, hitzordu eta ospakizun gehiagoren irudi eta albisteak heldu zaizkigu eta eurekin osatu dugu honako emaitzen bigarren artikulu hau. Makina bat izan dira munduan zehar Euskararen Eguna ospatzeko antolatutako elkarretaratzeak, asko eta asko urte eta ikasturte amaierako eta sasoi honi dagozkion Eguberri eta bestelako ospakizunak ere gogoan ...

Gehiago irakurri...


Macachin: inkesta batean parte hartu nahi duzu eta erabaki 2020ko Euskal Aste Nazionalaren data?

2019/12/12

Macachingo 2015eko Euskal Aste Nazionala Bost urte eta gero berriro ere izango da Macachin herri panpatarra Argentinako Euskal Astearen egoitza. Eta 2015ean gertatu legez, txukun-txukun antolatuko du jaia bertako Euzko Alkartasuna Euskal Etxeak, ahalik eta jai polit eta jendetsuena helburu. Asmo horrekin, festaren data erabakitzeko aukera ere eman nahi die elkarteak gizatalde euskal-argentinarrari eta oro har parte hartu eta bertaratzeko asmoa ...

Gehiago irakurri...


Arrakastaz bukatu da ‘Baskos de la Confluencia’ EEaren ‘Sukaldari txikien 2019ko Tailerra’ eta 2020koa iragarri dute

2019/12/11

Sukaldean lan eta lan Neuquen probintziako ‘Baskos de la Confluencia’ Euskal Etxeak ezohiko ekintza bat jarri zuen martxan urte hasieran, gastronomiaz eta haurrentzat. ‘Taller de Cocineritos’ izeneko Tailerra martxoan abiatu eta abendura arte garatu da, 7 eta 12 urte arteko neska-mutilak partaide. Ikastaroa doakoa izan da eta, Euskal Herriko sukaldaritza abiapuntu, euskal ...

Gehiago irakurri...


Euskaldunak partaide Marcos Paz-eko Immigrantearen 20. Jaian; lege-nortasuna lortu du 'Zuhaitzaren Herria' EEak

2019/12/11

‘Zuhaitzaren Herria’ Euskal Etxeak Marcos Pazeko 2019ko Etorkinaren Jaialdian muntatutako gunea Berri ugari eta onak Marcos Pazetik. Bertako ‘Zuhaitzaren Herria’ Euskal Etxea euskal gizataldearen ordezkari izan berria da hiriko Etorkinaren Jaian, azaroaren 16tik 18ra, bertako gainerako kolektibitateekin batera eta publiko ugari lagun. Hiru egunetan, plater tipikoak ez ezik, ikuskizunak ere eskaini zituzten immigranteen ondorengoen elkarteek. Euskaldunen kasuan, euskal ...

Gehiago irakurri...


EiTB Maratoia: 'Lau teilatu'ren hamaika bertsio bat eginik haur minbiziaren kontra, baita Diasporatik ere (ikus bideoak)

2019/12/10

Gaur da EiTB Maratoia eta zientoka bertsio iritsi dira azken asteotan EiTBra, urtero bertan sasoi honetan antolatzen den ekimen honekin bat eginez, aurtengoan dirua bilduz haur-minbiziaren kontrako ikerketan laguntzeko, milaka jende dirua emanez, dohaintzak eginez edota ehundaka batzuk animaturik baita ere Itoizen 'Lau teilatu' kanta ezaguna kantatzera eta horren bideoa EiTBra ...

Gehiago irakurri...


Mendozako Nafar Etxeak batera ospatu ditu bere 36. urteurrena, San Frantzisko Xabier eta Nafarroaren Eguna

2019/12/10

Cuyo eskualde argentinarrean, Mendozako Nafar Etxeak bere kide, irakasle, ikasle, dantzari eta oro har lagunak bildu ditu abenduko lehenengo astean, Erakundearen urteurrena eta San Frantzisko Xabierren eta Nafarroaren Eguna ospatzeko. Gonzalo Erice buru duen elkarteak bi egunetan, abenduaren 3 eta 5ean banatu zuen festa: Abenduaren 3an, San Frantzisko Xabierren eta Nafarroaren Egunean, ...

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia