euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Aspaldi bertan bizi zen Fermin Alzugaray lesakarra hil da Elkon eta lagunek crowdfunding-a antolatu dute lagungarri

2020/01/31

Fermin Alzugaray lesakarra Nevadako Elkon (AEB)  hil da 2020ko urtarrilaren 24an Urtarrilaren 24an zendu da bi minbizi mota diferentez Elkoko Ospitalean 84 urte zituen Fermin Alzugaray lesakarra, aspaldi Elkon bizi zena eta lagunek crowdfunding edo dirubilketa bat antolatu dute GoFundMe orrialde bat sortuz izan zituen mediku zorrak kitatu eta familien bidaia eta hileta gastuei aurre egin ahal izateko. Dirubilketak 3.000 dolarreko helburua finkatu du eta artikulu hau idatzi artean erdia ...

Gehiago irakurri...


Euskara Munduan programako Nazioarteko talde berriak bere lehenengo barnetegia egin du urtarrilean, Argentinan

2020/01/31

Etxepare Institutuak kudeatzen duen Euskara Munduan programaren 2020an hasitako taldeak San Nicolasn izan zuen lehenengo barnetegia Iazko uztailean bukatu zuen trebakuntza prozesua Euskara Munduan programaren V. taldeak, euskara maila egiaztatze-frogekin. Baina katea ez da batere eten eta talde berri bat hasi da aurten, Hego Amerikako udan, San Nicolaseko Euskal Etxea anfitrioi eta Etxepare Euskal Institutua eta FEVA antolatzaile. Argentina (27), Brasil (2), Txile (3) eta Uruguaiko (3) ikasleak dira, guztira 35: “Taldea sortzeko egin ...

Gehiago irakurri...


Argitzen doaz Argentinako euskal jai nagusien 2020ko datak: BAC, Cañuelasko Aberri Eguna, Euskal Astea…

2020/01/31

2020ko Macachin-en egingo den Euskal Aste Nazionalaren logoa Pixkanaka urtean barneratzen goaz eta Argentinako euskal etxeak urteko euren egitaraua osatzen doaz, bakoitzak bere herri mailako ekitaldiei begira baina baita herrialde mailako hitzordu eta elkarretaratze handiei dagokienez ere. Eta ez bakarrik festetara publiko gisa bertaratzeko, baizik eta ekitaldietako protagonista eta komunitatearen aurrean agertuko den euskal gizataldearen irudiaren parte ...

Gehiago irakurri...


Euskal Herrian nondik zatozen jakin eta zure eta zure familiaren historia liburua lortu nahi? Orain aukera daukazu

2020/01/24

Aukera polita eskaintzen du "Tus Apellidos Vascos" webguneak erroetan ikertu eta norberaren familia-liburua osatzeko Zenbat aldiz galdetu diozu zeure buruari zure arbaso euskaldunen jatorriari buruz? Norekin eta zein adinekin ezkondu ziren, zenbat seme-alaba izan zituzten eta zein izan zen euren legatua? Bizi izan zineten baserria ezagutu nahi izan al duzu, zertara dedikatu ziren? Zergatik bidaiatu zuten mundu berrira: gerra izan al zen, erbestea, edo etorkizun hobe baterako ilusioa?

Gehiago irakurri...


Donostiara ezezik, Danborradaren burrunba eta hotsak Diasporako hainbat euskal etxeetaraino iritsiko dira

2020/01/20

Argentinako Bahía Blancako Danborrada 2019ko Euskal Astean, Argentina osoko hainbat euskal etxe partaide (arg. EuskalKultura.eus) Urtarrilaren 20a San Sebastian eguna, jakina denez danborrada eguna eta festa nagusi tenorea Donostian. Egun osoan, 00:00etatik 24:00ak arte, milaka eta milaka danborjotzaile ibiliko dira Gipuzkoako hiriburuko kaleetan, gau eta egun, auzo eta barruti guztietan, XIX. mendean bereziki egun honetarako Sarriegi musikagile donostiarrak sortutako aire eta piezak jotzen, ondoko egun eta asteetan Kalderero besta ...

Gehiago irakurri...


Boiseko Ikastola 2020-2021 ikasturterako irakasle baten bila dabil: eskabideak aurkezteko epea, urtarrilaren 15a

2020/01/07

Boiseko ikastola, ezina ekinez egina Boiseko Ikastola 2020-2021 ikasturterako irakasle bila dabil. Eskolaurrerako da, ingelesa ama-hizkuntza daukaten 3 eta 5 urte arteko haurrei eskolak emateko. 2020ko abuztuaren erdialdean hasi eta 2021eko abuztuaren bukaeran amaitzeko da. Interesatuta bazaude edo interesatuta egon daitekeen pertsonaren bat ezagutzen baduzu, gogoratu eskabideak aurkezteko epea urtarrilaren 15a dela (astebete falta ...

Gehiago irakurri...


Urtarrilaren 31era arte!

2020/01/01

2020. urtean sartu berriak gaudela, pozik esan dezakegu berriz ere ailegatu dela gure buletina urte amaiera eta hasiera batera. "Kaskagorrak zarete gero!", esaten zigun joan den 24an EuskalKultura.eus-en adiskide batek, ikusiz urteek aurrera egiten dutela eta hemen segitzen dugula kosta ala kosta irakurleekin daukagun hitzorduari eutsiz. Izan ere tematiak izatea --eta kaskagortasuna/keria-- ...

Gehiago irakurri...


Necocheako Euzko Etxea prest urtarrileko ekintzetarako: Gizataldeen Azoka eta San Sebastian danborrada eta jaiak

2019/12/31

2018ko San Sebastian Eguna Necochean Hotza, ekaitzak eta haizea dira protagonista azken asteotan Euskal Herrian… baina eguzkia ere azaldu da tarteka... eta gaurko aurreikuspena ez dator txarra... Hego Hemisferioan, berriz, uda sasoia da, opor garai petoa eta, beraz, gizarteak eta honekin batera euskal etxe gehienek ateak itxi eta atseden aste batzuk hartzeko tenorea. Ez guztietan, ordea, Necocheakoan, adibidez --hiria garrantzizko ...

Gehiago irakurri...


Euskaletxeak.eus webguneak bere itxura birmoldatu eta eduki berriak gehituta egingo dio aurre 2020ari

2019/12/31

Euskaletxeak.eus atariak urrats berriak emanez eta bere itxura eraberritu eta eduki berriak emendatuta bere artxibo dagoeneko aberatsei bukatu du 2019. urtea. Batetik, diseinu aldetik hobetuz eta webgunea erakargarriago eta erabilerrazago eginez eman ditu pausoak; eta horrekin batera, 3.073 irudi berri sartuz aberastu du abenduan bere argazki eta irudi artxibo digitala, material hori eskuragarri ipinita orrialdean ...

Gehiago irakurri...


Donostiatik, Iñaki Echeverria komikilari argentinarrak Euskal Herria hartu du inspirazio iturria bere irudi berrientzat

2019/12/31

Iñaki Echeverriaren irudiak Donostiatik Bere arbasoen herrian dabil egun hauetan Buenos Aires probintziako Balcarce hirian jaioa den Iñaki Echeverria ilustratzailea. Eta bertako giroak inspiraturik, Euskal Herriko paisaiak, ohiturak eta eguraldiaren gora beherak ari da irudikatzen artista bere binetetan. Irudiek Echeverriaren arkatzaren trebezia ez ezik, "erabat bertakoa izan gabe, apur bat bertakoa baden" ...

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia