2020/05/19

Koronabirusaren tenore honek albiste txarra ekarri zigun Bakersfield-en lehenago Kern City gisa ezagutua zen eremutik, trenbide ondoko Noriega euskal ostatuak krisi hau pasatuta ateak berriro zabalduko ez zituela jakin zenean. Bakersfield hiriko biztanleen eta Kaliforniako euskaldunen biltoki kuttuna eta zenbait belaunaldiren bizitza eta oroitzapenen lekuko eta gordailu zen eraikina salgai ezarri dute orain, eta ...
Gehiago irakurri...
2020/05/19

“Itzuli” erabiltzen erraza den kalitate duineko itzultzaile neuronala da. Euskaratik gaztelaniara eta gaztelaniatik euskarara itzultzeko tresna hau Eusko Jaurlaritzak plazaratuta atera zen iazko urrian, hasieran webgunean bakarrik erabilgai, eta abendutik aurrera baita App formatuan ere. Azken datuen arabera, gero eta gehiago erabiltzen ari dira Itzuli lan munduan, arlo ...
Gehiago irakurri...
2020/05/18

Viedma eta Carmen de Patagoneseko Euskal Etxeak egokitu behar izan ditu bere aktibitateak Koronabirusa dela eta ezarri diren neurrietara. Ekintza batzuk online egiten dira, euskara klaseak eta abesbatzaren entseguak kasu. Bestelako proposamenak ere agertu dira, ordea, eta hauen artean irakurketa sustatzeko proiektu berri bat. Programa honi esker, Euskal Etxeko kideek euskal gaiei buruzko liburuak eskatu eta eskura ...
Gehiago irakurri...
2020/05/18

"Zortzigarren Herrialde"ko euskararen presentziaz hitz egiten badugu, ez dago zalantzarik sakontasun handia lortu duela euskal hizkuntzaren irakaskuntzak Uruguain. Ez da beraz batere harritzekoa itxialdi honetan ere, uruguaitarrek euskaraz mintzatzen jarraitzeko eta euskarazko harremanak sendotzeko bide bat aurkitu dutela ikustea.
Gehiago irakurri...
2020/05/18

Euskarazko zerbitzua da ni.eus eta doanik eskaintzen du zureizena@ni.eus emaila edo, hilean hiru euroren truke, nahiduzuna@zureizena.eus (hiru euro: hiru helbide .eus, 2GBko postontzia helbide bakoitzeko eta bezero arreta euskaraz). Webgunerik ez duten erabiltzaileentzat dago pentsatua, norbanako, elkarte, enpresa edo euskal etxearentzat, eta urtea amaitu aurretik milaka e-mail kontu berri ...
Gehiago irakurri...
2020/05/15

Ritxi Lizartza filologo donostiarra maramara* Hizkuntza Zerbitzuen sortzailea da. maramara* taldeak ekintza mordoa garatzen du, tartean Internetez euskara praktikatzeko aukera doan ematen duen Mintzanet programa. Berez Euskal Herrian eta zehatzago Donostian erabiltzeko eman zituen lehenengo urratsak Mintzanetek 2013an. Baina euskarria Internet izanik, denbora gutxian Donostiako eta Euskal Herriko ...
Gehiago irakurri...
2020/05/15

Grandville Irlako Ukama Galeriak Paul Ygartuaren erakusketa bat zabalduko du bihar. Neurri handiko koadro bilduma bat da, pandemia garai honetako emaitza, COVID-19aren kontrako borrokan lehenengo lerroan borrokatu diren funtsezko langileei eskaini die, euskal jatorriko artistaren ustez "heroiak" eta "gerlariak" baitira osasun langileak eta oro har funtsezko langile ...
Gehiago irakurri...
2020/05/15

Berez, Euskal Besta bertan behera utzi da, COVID-19gatik, eta kasu honetan Los Banoseko Euskal Etxeak ez du aurreikusi bertsio birtualik, baina normalean piknikari eta Euskal Bestari hasiera ematen dion meza bai emango duela internetez, euskaraz eta ingelesez, aita Antton Egigurenek, AEBetako euskaldunen omonier edo kapelau den apaiz frantziskotarrak. Kalifornian goizeko 9:00ak direnean, Euskal Herriko 18:00etan ...
Gehiago irakurri...
2020/05/14

Anna Mari Aguirre hil da New Yorken. Euskal Herrian jaio ez diren eta euren euskaltasuna beti ezaugarri eta bidelagun duten Diasporako euskaldunen adibide eta jarraipide argia zen. Atxikimendu eta lanerako gaitasun handiz, espanturik gabe, emaitza isil baina garrantzitsuak eman zizkion bere bizitza osoko ibilbidean Pirineo magaleko euskaldunekin lokarri eta ondare partekatua zuen ...
Gehiago irakurri...
2020/05/13

Jose Mari Iparragirre eta XIX. mendeko Madrilgo euskaldunei buruzko liburua eman du argitara Euskalerriko Adiskideen Elkarteko (RSBAP) Gorteko Ordezkaritzak 'Iparragirre en la Corte' titulupean eta 'El Gernikako Arbola y los vascos en el Madrid del XIX' azpitituluz. Egilea, Francisco de Paula Garcia da, kazetaria eta Adiskideen Elkarteko Gorteko Ordezkaritzako idazkari teknikoa. Lanak ...
Gehiago irakurri...