euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Unibertsitateetako ateak itxirik, Etxepare Euskal Institutuko katedrak bertan behera utzi edo atzeratu egingo dira

2020/03/19

Jon Kortazar literatura irakasle eta kritikaria Chicagoko Unibertsitateko Koldo Mitxelena Katedrako irakasle izan zen iaz Etxepare Euskal Institutuak berak aurrera jarraitzen du lanean, baina munduko unibertsitateetan dauzkan irakurletzak, unibertsitateek Coronabirusaren krisiagatik ateak itxi dituztenez, planteatutako ekintzak nola gauzatu pentsatzen ari dira, eta baliteke posible den lekuetan saioak online bidez egitea edota irailera bitarteko saioak bertan behera uztea, adierazi dute ohar baten bidez. Katedren kasuan, hainbat ...

Gehiago irakurri...


Elkon joan den asteburuan egin zuten Sheepherder's Ball festa eta Mus Txapelketa, azkenak epe baterako AEBetan

2020/03/19

Ezker-eskuin, Elkoko sheriffa den Aitor Narvaiza euskalduna eta segidan mus txapeldunak: Josette Iribarne Lazcano, Etienne eta Mayie Amestoy, eta Jean-Jules Flesher. Zorionak! Koronabirusak eragindako egoeraren aurrean, eta segurtasun neurri zorrotzak ugaltzen eta zorrozten ari direla mundu osoan, Elkon joan den asteburuan egin zuten Sheepherder's Ball dantzaldia eta NABO Mus Txapelketa Estatu Batuetako eta munduko euskal etxeetan ere bolada baterako egin den azken elkarretaratze jendetsua izan direla jotzen da. Egun horretan bertan San Frantziskon egin beharreko Bertsolari ...

Gehiago irakurri...


Marek Jacek Grzeszozyk: «Sustrairik ez duzunean, berenak zaindu eta bizi dituzten herriek liluratu egiten zaituzte»

2020/03/18

Euskaltegitik ilunabarrean atera berritan, hondartzara jaitsita, Kantabriako panderoa eskuetan eta Galiziako karratua ondoan (arg. Arizmendi-DV) Marek Jacek Grzeszozyk poloniarra da, geografoa, eta Euskal Herrian daukagu, euskaldunez eta "Euskal Herriko lau hizkuntzez" interesaturik, hala aldarrikatzen baititu euskara, gaztelania eta frantsesa, baina baita gaskoiera ere, sarritan ahazten dugulakoan euskal kostalde osoan historikoki presentzia nabarmena izan duten gaskoinak eta euren hizkuntza, Donostian bertan esaterako, ezin ...

Gehiago irakurri...


Chascomuseko Euskal Etxeak egoitzako lanak berehala bukatu eta ehun pertsonarentzako aretoa estreinatuko du

2020/03/18

Hobetze lanak Chascomuseko Euskal Etxean. Eskubiko argazkian, sukalde eta aretorako irabazitako lekua Urtarrilean hasi zituen Zingirako Euskaldunak Euskal Etxeak egoitza handitzeko lanak eta dena ondo joanez gero –eta Koronabirusa dela eta orain arte hartutako neurriak gehiago zorrozten ez badira– datozen pare bat asteotan bukatuko ditu, “prest egoteko oso gutxi falta baita”, jakinarazi zaio Elkartetik EuskalKultura.eus-i. Birmoldaketak batez ere bi tokitan nabarituko ...

Gehiago irakurri...


Koronabirusa: Orokortzen joan da azken egunotan munduko euskal etxeetan ekitaldiak bertan behera utzi edo ixtea

2020/03/17

Mexiko Hiriko Euskal Etxeak, atzeratu dituen ekintzetako batzuk iragarriz plazaratutako bannerra Pixkanaka pixkanaka hasi ziren ekitaldiak bertan behera uzten eta momentuan zinez orokortuta dago --borondatez zein agintedunek hala esanda-- munduko euskal etxeen artean ekintzak eta ateak erabat ixtea. Azken egun eta orduetan hamaika izan dira herrialde guztietatik zentzu honetan gure erredakziora heldu zaizkigun abisu eta oharrak, koronabirusaren pandemiari aurre egiteko ezinbesteko neurri gisa.

Gehiago irakurri...


Atzeratu egingo da Cañuelasko Aberri Eguneko Dantzarien Bilera eta, oraingoz, atxiki egiten da Buenos Aires Celebra

2020/03/17

Cañuelasko Denak Bat-ek Aberri Egunaren ospakizuna atzeratzea erabaki du Gauza guztietan izaten ari da eragina Koronabirusa eta euskal etxeak ez dira salbuespena. Argentinako euskal elkarteak, Gobernuak hartutako neurriei jarraituz, bertan behera ari dira uzten beren aktibitateak. Badaude, ordea, planifikazio handiagoa behar duten ekitaldi jendetsuago batzuk, eskualde edo nazio mailakoak, eta horiekin erabaki hori hartzea ez da hain erraza. Hori litzateke, esaterako, ...

Gehiago irakurri...


Atzeratuta HABEk deitu berriak zituen EEtako ikasleek euskara maila egiaztatzeko probak Madril eta Bartzelonan

2020/03/17

Martxoaren 10eko EHAA buletinean argitaratutako deialdia Deialdia joan den astean argitaratu zuen Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariak (EHAA-EHAA) eta atzo, astelehena, egoera guztiak erabat baldintzatzen ari den osasun-alarmaren ondorioz, atzeratu egin behar izan zuen HABEk. Gogora dezagun deialdia HABEren eta Etxepare Euskal Institutuaren arteko hitzarmen baten emaitza dela, eta helburu duela euskal etxeetako euskara ikasleek 2020ko ezohiko ...

Gehiago irakurri...


Uruguai: Saltoko Euskaldunen Taldeak ‘Harriagueren Astea’ ekitaldiaren 2. edizioa egingo du apirilaren 13tik 19ra

2020/03/16

‘Harriagueren 2. Astea’ren antolakuntza bileran  ‘Tannat Exótic’ ardo sarituarekin topa egin zuten (argazkia EE) Harriague Sotoko Kudeaketa Batzordeak --Saltoko Alkatetza, Saltoko Euskal Etxea eta hiriko Ardo Ekoizleen Elkartea partaide-- ‘Harriagueren Bigarren Astea’ren data eta programa adosteko bilera egin du joan den astean. Festak Pascual Harriague (Hazparne, 1819 - Baiona, 1894) aitzindari euskalduna omentzea du helburu --gogora dezagun hazpandarra Saltoko ...

Gehiago irakurri...


Olavarriako Gizataldeen Batzordeko lehendakariorde izendatu dute Euskal Etxeko lehendakari Marisu Mendizabal

2020/03/16

Olavarriako (Buenos Aires probintzia) Gure Etxe Maiteako lehendakari Marisú Mendizábal Olavarriako Gure Etxe Maitea euskal etxeko lehendakaria eta FEVAko Zuzendaritza Batzordeko kide da Marisú Mendizabal euskaltzale ezaguna. Olavarriako lehenengo Gizataldeen Batzordea honela osatuta geratu da: lehendakari, Fernando Bugosen (elkarte libaniarra); lehendakariorde, Marisú Mendizábal (euskal etxea); idazkari, Alicia de Oliveira (elkarte portugaldarra); idazkariorde, Jesús ...

Gehiago irakurri...


Guztia bertan behera utzi du Tandilgo EEak apirilera arte, urtea Sukaldaritza eta Pilota ekitaldiekin hasi ondoren

2020/03/16

Gure Etxea Jardín de la Paz-eko 4. Sukaldaritza Azokan Berri honetan, Tandilgo Gure Etxeak udako oporren ondotik gaurdaino egindakoak, eta planetako batzuk ere aipatu behar genituen, eta hala egingo dugu, baina aurretik esan ondoren, nahiz eta urte hasiera bizi-bizia izan –irakur beherago– koronabirusa prebenitzeko gomendioei jarraituz, Elkarteak bertan behera utzi dituela ekintza guztiak apirilera arte. 

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia