2020/07/07

Moldaketa batzuk egin behar izango dira, baina azkenean, zalantzak nagusi izan diren denbora baten ondotik bertako Euskal Etxeak eta autoritateek jakinarazi dute aurten egin egingo dela urtero abuztuan St Pierren egiten den Euskal Besta. Jaiak abuztuaren 10etik 16ra garatuko dira, osasun-agintariek finkatutako nerriak zorrotz segituz, distantziak mantenduz, musuko eta babestaileak eramanez eta gel ...
Gehiago irakurri...
2020/07/07

60 urte bete ditu Denak Bat-ek uztailaren 2an eta, ospatzeko, Euskal Etxearen historia jasotzen duen buletin bat zabalduko du sare sozialetan. Historiarekin batera, aurten dagoeneko egin dituen eta burutuko dituen ekintzen berri ere bilduko du. Buletina ez da, ordea, EEak urteurrena ospatzeko proposatu duen lehenengo, ezta azkeneko ekintza ere. Azken egun hauetan, eta pandemiak sortutako ...
Gehiago irakurri...
2020/07/07

Konfinamendu garaian sortutako hainbat egoera larriri aurre egiteko tresna baliagarria suertatu dira bilera birtualak. Euskal kolektibitatea, ordea, haratago joan da eta harremanak ugaldu eta topagune berriak sortzeko ere ari da erabiltzen batzuetan hain kritikatuak diren tresna teknologiko hauek.
Gehiago irakurri...
2020/07/06

Pandemia garai honetan, Mallorcako Artea Euskal Etxeak bertan behera utzi zuen ikasturte amaiera ospatzeko antolatu ohi duen bazkaria, baina itxialditik atera ondoko fasean gaudenez pintxo-pote deialdi txikiago bat egin zuen bertako taberna batean; besteak beste, koronabirusa gai harturik Euskal Etxeak antolatutako lehiaketaren sariak ematearren. Hogei pertsonak hartu zuten parte ekitaldian. ...
Gehiago irakurri...
2020/07/06

Plazaratu berria du 2020ko ekaineko bere zenbakia, aldizkariaren 111.a egiten duena, hilabetero Caracastik Pedro Javier Arriaga Aguirrek ekoizten duen Jazoera agerkariak. Zenbaki honetan bereziki lodia dator, 61 orrialde baitauzka. Arriagak berak editorialean aurkezten duenez, zenbakiak besteak beste hiru neskaren lana azpimarratzen du, Jone Leizaola, Itxaso Uzkanga eta Arancha Olabeaga-rena (azken ...
Gehiago irakurri...
2020/07/06

Kolokan du ipini du mundu osoa birus honek… lagun eta ahaideekin fisikoki elkartzeko aukera ere kendu digu. Baina inondik ere ez digu kenduko ospatzeko gogo eta borondatea; teknologia berriei esker, distantziak gainditu eta Sanferminak gogo eraberrituz ospatuko dituzte Diasporako lagunek.
Gehiago irakurri...
2020/07/03

Datorren asteburuan, Estatu Batuetako euskal egutegian, Elkoko eta Southern California Basque Club-en (ezagunagoa askorentzat "La Puente"koa bezala) euskal jaien txanda zen, Elkon (Nevada) eta Chinon (Kalifornia). Koronabirusak eragindako egungo egoeran, egoera gaiztotzen AEBetan, bistan da bilera fisikoa ez dela posible, baina aurretik beste zenbait euskal jaien kasuan egin bezala, aita ...
Gehiago irakurri...
2020/07/03

"Diaspora eta zu 2:0" du izena Benoit Etcheverryk Baionatik igandero emititzen duen saioak. Datorren igandekoa 11.a izango du izenburu horren azpian, eta kasu honetan online programa edo solasaldira bilduko duen gonbidatua Joseba Etxarri izango da, EuskalKultura.eus-eko zuzendaria, Donostiatik sartuz saiora. Gogoratu programa ordubetekoa dela eta igandean arratsaldeko 19:00etatik 20:00ar arte segi ...
Gehiago irakurri...
2020/07/03

Azken egun hauetan Buenos Aires probintziako hainbat hiri --tartean La Plata hiriburua-- derrigorrezko itxialdiaren fase gogorrenera itzuli behar izan dute pandemia kari. Testuinguru honetan, eta bere bazkideen egoera hobeto ezagutzeko, inkesta bat ari da egiten hiriko Euzko Etxea. Izan ere, pandemia garai honetan asko izan dira mundu osoan, modu batera edo bestera euren bazkideekin kontaktatu duten euskal ...
Gehiago irakurri...
2020/07/02

Koronabirusgatiko itxialdiaren ondotik, ekainean ireki zituen berriz ere ateak Boiseko Euskal Museoak, ordutegia mugatuta eta osasun protokoloak betez. Ekainean online garatu zituen proposamenen artean, San Juan festa ospatzeko “happy hour historikoa” aipa daiteke, John Ysursa historialariaren eskutik. Orain, uztailerako, topaketa birtual berri bat iragarri du, “coffee break” ...
Gehiago irakurri...