euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

EHAA buletinak atzo eman zuen argitara egoera larrian dauden euskal gizataldeetako kideentzako 2020ko deialdia

2020/04/15

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariak (EHAA) atzo apirilaren 14an argitaratu zuen egoera larrian daudenen 2020ko deialdia EHAA buletin ofizialak atzoko edizioan eman zuen argitara Ebazpena, 2020ko apirilaren 2koa, euskal etxeei diru-laguntzak emateko, atzerrian dauden euskal gizataldeetako kide diren eta egoera larrian eta asistentzia-faltan dauden pertsonei laguntzeko. Deialdiak eskabideak aurkezteko ematen duen hilabeteko epea gaur hasiko zen korritzen, baina Koronabirusak eragindako alerta egoera dela-eta hona hemen ...

Gehiago irakurri...


La Platako Euzko Etxeko Eguzkia aldizkariaren 2020ko lehen zenbakia prest sarean irakurri edo bertatik jaisteko

2020/04/14

Atera berria du La Platako Euzko Etxeak 'Euzkia' hiruhilabetekariaren 2020ko lehenengo alea, martxoari dagokiona Koronabirusaren krisialrekin pixkat gehiago kostata, baina plazan da, irakurleekin daukan hitzordua zintzo betez, La Platako Euzko Etxearen Eguzkia hiruhilabetekariaren aurtengo lehenengo alea, denboraldi berriko bederatzigarrena. 32 orrialde bildu ditu eta bere edukia gainbegiratuz, azken aletik hona euskal etxeak garatu dituen eta datozen asteetarako iragartzen dituen --edo koronabirusa iritsi arte ...

Gehiago irakurri...


Eusko Jaurlaritzak onespena eman dio Gaztemundu 2020ri, aurtengoan euskal sukaldaritzan trebatzeari eskainia

2020/04/14

Gaztemunduren feedback-a: euren etxeetara itzulzean, gazte partehartzaileek ikasitako konpartitzen dute bertan Jaurlaritzak Euskal Etxeetako 18 eta 35 arteko gazteentzat urtero antolatzen duen bi asteko ikastaldia Euskal Herrian, da Gaztemundu, edizio bakoitzean gai jakin bati lotuta, aurtengoan euskal sukaldaritza. 15 gazte etorri ahal izango dira Euskal Herrira, sukalde kontuetan trebatu eta oro har herrialdea ezagutu eta bertan eskarmentua hartzera. Eusko Jaurlaritzaren Gobernu Kontseiluak gaur goizean eman ...

Gehiago irakurri...


La Plata Unibertsitateko agerkari akademiko batek euskal gatazka-osteari buruzko dossierra bildu du bere azken zenbakian

2020/04/14

UNLPko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko Olivar aldizkariak euskal gatazka-ostea aztertzen du bere azken zenbakian Arlo akademikoan izen handia duen Olivar seihilabetekaria UNLPko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko argitalpen zientifikoa da eta bere azken zenbakian, 30. zenbakidunean, Patrick Eser aditu alemaniarrak zazpi artikulu akademiko bildu ditu, El “boom de la memoria” y las imaginaciones culturales del pasado violento en el escenario del pos-conflicto vasco ("Memoriaren ...

Gehiago irakurri...


Koronabirusaren krisiak Sarako Idazleen Biltzarra ere eragotzi du: Bazkoz egin ordez aurten irailaren 6an eginen

2020/04/13

EuskalKultura.eus-ek Sarako Idazleen Biltzarrean euki izan duen estanda, artxiboko irudi batean Gaur ez da Idazle Biltzarrik egingo Saran. Sarako Idazleen Biltzarra, urte oroz Bazko astelehenez herri lapurtar honetan egiten dena, Koronabirusaren krisiak kaltetutako ekitaldietako bat izan da. Urtero Bazko astelehenez --eta azken urteotan, bi egunez, Bazko igande eta astelehenean-- egin izan den liburu azokak atzeratu egin du bere 37. edizioa eta atzo eta gaur egin ordez, aurten irailean eginen dela iragarri ...

Gehiago irakurri...


Atheticzaleak izan eta ereserkia ondo jakin ez edo ondo ulertzen ez dutenentzat: hona Euskara satorra (bideoa)

2020/04/13

Athletic-en ereserkiko musika Carmelo Bernaolari zor zaio eta hitzak Antton Zubikarairi Athelticzalea zara eta Athletic-en ereserkia ez dakizu? (gutxi izango dira honelakoak) Edo kantatzen jakin bai baina euskara ez duzu erabat menperatzen, eta beraz ez dakizu oso ondo zer esan nahi duten kantatzen dituzun hitzek? Edo besterik gabe, egoera horretan dagoen lagun bati ereserkia ondo ikasteko, eta bide batez euskara apur bat ikasteko aukera eman nahi diozu? Hori guztia egin dezakezu ...

Gehiago irakurri...


Aberri Eguna da: Coronabirusagatik euskal etxeak itxita, Diasporako hainbat euskaldun etxetik ari dira bat egiten

2020/04/12

Diasporako euskalduna, Vancouverreko Johnny Ugalde ondarroar australiarrak 'Gora Euskadi' diosku Sukarrietako bere etxeko balkoitik, ikurrinarekin batera St Pierre eta Miquelongo bandera balkoiean Euskal diaspora osoan Venezuelako Caracas izango da seguruenik gaur Aberri Eguna modu bereziagoan ospatuko duten lekua, Aberri Eguna ospatzearekin batera Venezuelako euskal komunitateak Caracaseko euren etxea, hiriko El Paraison altxatzen den egoitza fisiko eta espirituala duela 70 urte, orduan Aberri Eguna ere ospatuz, frankismo peto-petoan estreinatu zuteneko 70. urtebetetzea ere ospatzen baitute.

Gehiago irakurri...


Elkoko Euskal Etxeak bertan behera utzi du uztailaren 3-5ean egin behar zuen bere 57. Euskal Jaia

2020/04/10

Elkoko (Nevada) Euskal Jaia Estatu Batuetako zaharrenetako eta ezagunenetako bat da. urtero andana bat jende biltzen du AZKEN ORDUA. Oraintxe bertan jakinarazi digute Elkotik bertako Euskal Etxeak uztailaren 3-5ean egitekoa zuen bere 57. Euskal Jaia (Elko National Basque Festival) bertan behera uztea erabaki duela, koronabirusaren karietara, urtero bertara doazenen osasuna eta segurtasuna lehenetsiz beste kontsiderazio batzuen gainetik. Datorren urteko hitzordurako deia egin dute, indar handiagoz parte ...

Gehiago irakurri...


“Batzuetan esaten dizute ‘to makil hau eta egin TV saio bat’ eta nik egin egiten dut, hor ikusten ditut nire euskal erroak”

2020/04/10

Mex Urtizberea Gaztelugatxen Berrogeialdi egun hauetan EuskalKultura.eus-en gure irakurleekiko konpromisoari eusten diogu eta gaurkoan Mex Urtizberea artista argentinarra hautatu dugu Skype solaskide, Buenos Airestik Buenos Airesera. Zorioneko koronabirusak eragindako egoera nola bizi duen aipatu ondoren, Euskal Herrira egin zuen bidaia kontatuko digu, Gernikan sentitu zuen zirrara, nola liluratu zuen Gaztelugatxe-k eta, ...

Gehiago irakurri...


2020ko Aberri Eguna: Caracaseko EEak ‘on line’ ospatzera gonbidatzen du; FEVAk eta FIVUk banderak balkoietan

2020/04/09

Egun Caracaseko lehendakari den Ibane Azpiritxaga bere arrebarekin aurreskua dantzatzen Aberri Egunaren aurreko edizio batean Koronabirusari edo itxialdiari buruz, zaharrak berri… Euskal Herrian eta nazioartean oro har ia herrialde guztietan zorrotz ari dira betetzen berrogeialdia eta ondorioz, azken bolada honetan bertan behera utzi behar izan dira bilerak, jaiak, topaketak… Horrek ez du ezinbestean esan nahi euskal gizataldeak geldirik daudenik; are gutxiago euskal etxe askorentzat urteko egutegian gorriz ...

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia