2020/07/30

Pixkanaka, kolore urdina sartzen ari da Diasporako pilotalekuetan ere; gogoratu, konparazio, urrunago joan gabe joan den abenduan Necocheako Euzko Etxeko trinketearen kasua aipatzen genuela hementxe bertan. Urrats bera eman dute South San Frantziskon, eta bertako Gure Euskal Etxeko kantxak harro erakusten du dagoeneko bere kolore urdin (bluia edo azula esango lukete beste batzuk) berria, uztailaren ...
Gehiago irakurri...
2020/07/30

Euskal etorkin ugari jaso zituzten herri batzuetan, bertakoek oraindik gogoratzen dute euskaldun horiek urtero biltzen zirela uztailaren 31an, euskal etxea osatu aurretik ere, erromeria batekin ospatzeko San Ignazio, Argentinako Arrecifesen konparazio. Hastapenean, Gipuzkoako Loiolan jaiotako santuaren presentzia bereziki eman zen jatorria Gipuzkoan edo Bizkaian izan zuten emigranteen artean, bi lurralde ...
Gehiago irakurri...
2020/07/29

Aurrekaririk gabeko modalitate batean baina pandemia dela eta osasun-larrialdiko egoera berezi honetara Argentinako Justiziako Ikuskaritza Nagusia den IGJk ezarritako baldintzei jarraituz 2020ko FEVAren Ohiko Biltzarra datorren larunbatean, abuztuaren 1ean egingo da, aurrenekoz online, Zoom plataforma bidez hain zuzen.
Gehiago irakurri...
2020/07/28

Euskal etxeen artean lotura sendoak daudenean honakoa bezalako gauzak gertatzen dira: Sara Urbieta Tres Arroyoseko Hiru Erreka Euskal Etxean dantzari eta dantza irakaslea da; Tandilgo Gure Etxean ere aritzen da dantzari eta irakasle; eta behin, duela urte batzuk, Necocheako ‘Hator Hona’ programako tailer batean, trikitixa ezagutu zuen eta bertan erabaki zuen ikasten hastea. Gaur egun, ...
Gehiago irakurri...
2020/07/27

Koronabirusak astindutako urte honetan, Argentinako Macachinen azaroan izan behar zuen Euskal Aste Nazionalarekin batera, aste honetako Boiseko Jaialdi 2020 eta New Londoneko abuztu erdialdeko NABO Convention eta Jaia izan dira Diasporak bertan behera utzi behar izan dituen elkarretaratze jendetsu nagusienak. Gogora dezagun, COVID-19aren erasoaldiak bizi-bizirik segitzen duela Estatu Batuetan bertan, eta kezkak ...
Gehiago irakurri...
2020/07/27

Koronabirusaren egoera hobera ez doala, arriskurik ez hartzeko eta Hiriak ere elkarretaratzeetarako baimenik ematen ez duela, Chinoko Euskal Etxeak ofizialki kantzelatu du urtero iraileko lehenengo asteburuan egin ohi duen bere Euskal Besta, aurten irailaren 5-6an behar zuena, 7an, aztelehena, Labor Day eta AEBetako jai-egun nazionala izanik. Piknikeko meza, bertako hildakoak eta eri direnak gogoan, ...
Gehiago irakurri...
2020/07/25

Datorren ostiralean, uztailaren 31ean, San Ignazio da (hala dio Euskaltzaindiak behar dela esan eta idatzi, diasporan Iñaki Deuna eta San Inazio izenak ere hartzen ditu) eta beraz, asteburu honetan, aita Antton Egigurenek Kaliforniako Merced-etik online emango duen mezak euskal santua (Euskal Herrian ezezik mundu osoko hainbat euskal etxetan ospatzen dena) eta baita ere astelehen honetan hasita Boisen ...
Gehiago irakurri...
2020/07/25

Iragarri genuen joan den igande-astelehenean sare sozialetan, baina gaur baimena jaso dugu heriotz-ohar moduko oroigarri bat argitaratzeko, Ana Maria Isabel Wood, Carlos Oteguiren alarguna, gure lagun eta lankide Sabrina Oteguiren ama hil dela-eta. Osasunez behera egin zuen azkenaldian, baina heriotza dena den erabat esperogabea izan da, tupustean gertatutakoa eta badakigu Sabrina oso une txarra ari dela pasatzen, ...
Gehiago irakurri...
2020/07/24

COVID-19 koronabirusa lagun (kasu honetan etsai esan beharko) joan gara 2020an barneratzen, baina pandemiaren kontrako borrokak terorian hainbat hilabete badaramatza ere, gizakiok ez ditugu oraindik erabat asumitu hartu beharreko neurriak eta leku askotan, gure herrialdeetan, zorrotz aplikatzeko gai baino, hizpide eta solasgai dira, biztanlegoak eta kasu batzuetan agintariak ere, modu malguan eta momentuko ...
Gehiago irakurri...
2020/07/24

Buenos Airesko Euskaltzaleak euskaltegi eta elkarteak aste honetan hil den bere bazkide eta lagun Carlos Guthux-i eskainiko dizkio gaur gauean online egingo duen Hitzaldi eta Topaketa. Hitzaldia 20:00etan (EHan larunbateko 1:00etan) hasiko da elkartearen Facebooken eta bertan "Iñaki Echeverria, bidaia euskal-argentinar ilustratzailearen ibilbidean zehar" izenpean, Alfonsina Leranozek eta ...
Gehiago irakurri...