euskal diaspora eta kultura
2020/04/29
Diasporatik ere lehiaketan parte hartzeko gonbitea Zinea.eus-etik iritsi zaigu zuzenean. Agerkari digitaleko arduradunek azaldu dutenez, hutsune bat betetzera dator proposamena: “Badakigu hamaika direla film bukatuak saritzen dituzten jaialdiak. Gutxi dira, ordea, egilea bere lehen urratsetan laguntzen duten deialdiak”. Kari horretara irabazleari 800 euroko saria emateaz gain, filmaren produkzioaren ...2020/04/29
Txiki-txikitatik dabil Maritxu Bastarrica Santiagoko Euzko Etxean. Eta ez da harritzekoa. Izan ere Ignacio Bastarrica eta Maria Angelica Carrasco bere gurasoak erakundeko erreferente garrantzitsuenetakoak dira. Bertan hasi zen dantzan ‘Itxaropen Gaztea’ taldean, eta oraindik ere taldeko partaide da. Bertan ezagutu zuen pilota eta pilotari bihurtu zen Zita Solas Aranbazal pilotariaren eskutik. Gaur egun ...2020/04/28
Joe Goicoechea hil da Australiako North Queensland-en. Jende askoren estimua lortuta zeukan pertsona zen. Euskal diasporaren ikuspuntutik, Townsvillen egoitza zeukan Basque Club of North Queensland izeneko Euskal Etxearen eragile eta bultzatzaileetakoa izan zen, baita bere lehenengo lehendakaria ere. Profesionalki ingeniari zibila zen eta eraikuntza munduan garatu zuen bere lana, Vasco Constructions, ondoren ...2020/04/28
Amaia Gabantxo, Bermeon sortua, artista, kantari, idazle, euskal literatura itzultzailea eta Chicagoko Unibertsitatean irakasten du. Covid-19 pandemiaren konfinamenduan, #basquevideopoems proiektua jarri zuen abian, euskal poesia ingelesez eta bideo moduan eskaintzeko. “Six Basque Poets” antologian agertzen diren poetetatik poema bana hartuko du Amaiak eta bideo-poemak egingo ditu. Lau bideo ...2020/04/28
Koronabirusaren karietara elkarretaratze jendetsu guztiak oraingoz debekatuta, sar sozialak dira gaur egun plaza berria, foro edo agora aktiboa jende biltzeko... birtualki besterik ez bada ere. Euskal diaspora ez da honetan salbuespen eta gogoz ekin dio --ze erremedio-- eskura dauden bide berriak erabiltzeari. Halaxe gertatu zen, konparazio, duela pare bat aste Aberri Egunaren ospakizuna sareetan egitearekin, eta ...2020/04/27
EuskalKultura.eus-ek aurreratu bezala, neurri bereziak harturik, baina Berlingo agintariek baimendu egin zuten joan den igandean urtero hiriko Euskal Etxeak Gernikako Bonbardaketaren urteurrenean Guernica Platz-en antolatzen duen oroitzapen-ekitaldia. Aurten koronabirusa dela-eta segurtasun tartea utzirik eta gehienez 12 pertsonaren partaidetza baimendurik, zeremonian poesia bat irakurri eta hitzak esan ziren ...2020/04/27
Berri txarra da, seguruenik egungo egoeraren ondotik etorriko zaizkigun berri txar gehiagoren aurrekari. Bakersfield-eko Noriega hotela, AEBetan zabalik zeuden euskal ostatu historikoetan zaharrena denak, iragarri du ez dituela ateak berriz zabalduko gaur egun bizitzen ari garen Covid-19aren krisialdiaren ostean. 1893an Faustino Noriega eta Fernando Etcheverry-k sortua, 1931etik kudeatu du Elizalde familiak. ...2020/04/27
Chubut probintziako Comodoro Rivadaviako Euskal Etxean ez dago euskara irakaslerik. Beharrei erantzun eta egoera hori konpondu nahian, EEko bazkide bereziki aktibo batek bere gain hartu du irakasle trebatzeko konpromisoa eta laster hasiko da klaseak ematen. Eta nahiz eta duela hilabete gutxi ekin zion lan honi, Eneka Cordobak euskararekin duen harremana betikoa da. Izenak ere salatzen du bere jatorria: ...2020/04/27
Batzuetan badirudi bizitzarik ez dagoela Koronabirusak eragindako egungo egoeratik kanpo, baina hau ere pasatuko da eta planak egin beharra dago egoera honetatik ateratzen garenerako. Hori oroitarazi digute Bruselako Euskal Etxekoek eta finkatu dute dagoeneko, krisiaren aurretik martxoaren 20rako antolatuta zeukaten Kalakanen kontzertua. Mezu batean adierazi digutenez, "daata berriaren berri ...2020/04/24
Boiseko BSUk (Boise State University) Bronco Day izena hartzen duen ate ireki eguna egingo du larunbat honetan, normalean presentziala egiten bada ere, aurtengoan ezaguna den pandemia egoera tarteko bideokonferentzia bidez. Unibertsitateko Basque Studies Zentroaren kasuan, ohi bezala World Languages departamentuaren antolaketa barruan egingo dute, hizkuntza bakoitzak bere saioak edukukiko ...PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus