euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Emakume bat buru, ‘Reala Nippon’ lagunartea sortu da Japonian, Donostiako futbol taldearen lehenengoa Asian

2020/09/09

‘Reala Nippon’ lagunarteko kideak Donostiako Real Sociedad futbol taldeak Realeko lehenengo peña edo lagunarte ofiziala sortu dutela Asian iragarri du, 'Reala Nippon' izenpean. Momentu honetan Tokio eta Yokohama hirietako zazpi gaztek osatzen dute elkartea eta presidentea emakume bat da: Mio Ortiz. Klubetik azaltzen dutenez, talde berria sortu dutenek Donostian bizi izateko aukera izan zuten, eta hortik sortu zitzaien Realarekiko ...

Gehiago irakurri...


Aurelio Iragorri Hormaza hil da Bogotan, gobernadore, ministro, senatari izandakoa eta Euskal Etxearen sortzailea

2020/09/09

Aurelio Iragorri Hormaza (aita, eskuinean) eta Aurelio Iragorri Valencia (semea, ezkerrean) (arg. Eltiempo.com) Joan den astelehenean hil da Bogotan, 83 urte zituela, COVID-19a zuela, Aurelio Iragorri Hormaza, Popayanen (Cauca departamendua) jaiotako kolonbiar politikaria, eta, besteak beste, gobernadore, ministro eta Errepublikako senatari izana, baita Senatuko presidente eta ganberako kide 28 urtez. Ingeniari zibila lanbidez, U-ren Alderdiaren eta Bogotako Euskal Etxearen sortzaileetakoa izan zen. ...

Gehiago irakurri...


Pandemiak ez du Diaspora kikildu eta, zainduz, ekitaldi birtual zein presentzialez ospatuko du gaur bere eguna

2020/09/08

Montevideoko Haize Hegoa Euskal Etxeak Rodo Parkean eman zuen dantza emanaldia Gaur, irailaren 8a, Euskal Diasporaren Egunaren ospakizunak mundu osoko hamaika euskal etxe eta gizatalde ipiniko ditu Euskal Herrira eta elkarte bakoitzearen muin eta helburuei begira, harro eta bozkarioz aldarrikatzeko "munduaren aurrean", Aitorren kantuak dioen bezala, dauden lekuan daudela, euskal diasporako kideak zutik eta urguiluz segitzen dutela euren aurrekoek ...

Gehiago irakurri...


'Eguzkia' bere aldizkariaren 11. zenbakia plazaratu du La Platako Euzko Etxeak Euskal Diasporaren Egunarekin bat

2020/09/08

La Platako (Argentina) Euzko Etxeko Eguzkia hiruhilabetekariaren 11. zenbakia, 2020ko irailekoa Mundu osoko euskaldunek gaur eta inguruko egunetan ospatzen ari diren Euskal Diasporaren Egunarekin bat eginez, sareratu eta irakurleen eskuragai ipini du La Platako Euzko Etxea 'Eguzkia' bere aldizkariaren azkeneko zenbakia, 2020ko irailari dagokiona. Nahi duenak zuzenean irakur dezake ordenagailuko pantailan edo hala nahi badu bertatik jaitsi eta inprimitu. Lau zenbaki ateratzen ditu urtero ...

Gehiago irakurri...


Diasporaren Egunarekin bat Joseba Gotzonek plataforma digitaletan ezarri du 'Urrundik' bere kantu-omenaldia

2020/09/08

'Urrundik' kantua sarean entzund aiteke dagoeneko Spotufy bezalako plataformetan Gaur irailaren 8a da, Euskal Diasporaren Eguna, eta agindu bezala Joseba Gotzon kantari portugaletetarrak plataforma digitaletan ezarri du, hain zuzen ere Diasporari esker onez eta errekonozimenduz eskaini dion 'Urrundik' kantua. Gogora dezagun kantari bizkaitarrak harreman oso estua duela Euskal Herritik kanpo bizi diren euskal jatorriko lagunekin, bereziki Latinoamerikako euskal komunitateekin, ...

Gehiago irakurri...


Euskal Diasporaren Eguna: Urkullu lehendakaria buru izango duen ekitaldi instituzionala bihar Ormaiztegin, Gipuzkoan

2020/09/07

Urkullu lehendakaria iaz Ispasterren (Bizkaia) Euskal Diasporaren Eguneko bigarren edizioko ekitaldian hizlari Eusko Jaurlaritzak kanpoan bizi diren euskaldunak omentzeko ekitaldi presentziala egingo du bihar asteartea, irailaren 8an, Euskal Diasporaren Eguna instituzionalki ospatu eta munduan barreiaturik euskal diaspora osatzen duten herritarren eta gizataldeen izatea eta ekarpena azpimarratu eta mahaigaineratzeko. Jaurlaritzako iturrietatik iragarri dute ekitaldia xumea izango delaa, Covid-19aren kontrako ...

Gehiago irakurri...


Alemanian, Berlingo Euskal Etxeak webgune berria aurkeztuz ospatuko du ostiralean Euskal Diasporaren Eguna

2020/09/07

Berlingo Euskal Etxeak, neurriak hartuz, baina presentzialean gogoratu zuen apirilean Gernikako Bonbardaketaren urteurrena "Euskal Diasporaren Eguna ospatzeko modurik onena, lanari gogor ekitea eta urrats berriak ematea" pentsamoldeari jarraiki, Berlingo Gernika Deutsch-Baskischer Kulturverein e.V elkarteak --Berlingo Euskal Etxeak-- prentsa-ohar bat plazaratu du mundua COVID-19ak eragindago egoerak jotako EuskalDiasporaren Egunaren edizio hau nola ospatuko duen azalduz, eta izan ere Euskal Etxearen webgune berritua aurkeztuz ...

Gehiago irakurri...


Arrautzarik bai! Bertako bi lehiaketa irabazita, gogor ari da sartzen Pergaminoko Hernan Digilio literatura bilbotarrean

2020/09/07

Hernan Digilio pergaminotarrak 2020ko Bilboko Aste Nagusiko Zortzigarren Literatura Lehiaketa irabazi zuen “¡A que no hay huevos!” (ezetz arrautzarik!, sic), hauxe izan zen 2020ko Bilboko Aste Nagusiko Zortzigarren Literatura Lehiaketak, gaztelaniaz, mundu osoko partaideei parte hartzeko ipinitako gaia eta, bigarrenez azken urteotan, sariak itsasoa zeharkatu eta Buenos Aires probintziako Pergaminora, Hernan Digilio pergaminotarrarengana etorri da, honakoan ‘Premio Plaza Nueva ...

Gehiago irakurri...


COVID-19aren kontrako borrokan, segurtasun indarrentzako "isolamendu eremu" izendatu dute Saladilloko Euskal Etxea

2020/09/07

Saladilloko Itxaropen Euskal Etxearen egoitza segurtasun indarrentzako "Isolamendu eremu" izendatu dute COVID-19ren aurkako borrokan Pandemia hasieratik, joan den martxoan, bere burua eskaini zuen Saladilloko Itxaropen Euskal Etxeak, elkartearen egoitza eta lokalak agintarien esku ipiniz COVID-19aren kontrako borrokan erabil zitzaten. Eman zuen orduan horren berri EuskalKultura.eus-ek, EEaren egoitza kutsatuentzako euste-eremu gisa prestatuko zutela iragarriz, herriko ‘Dr. Posadas’ ospitalea kolapsa ez zedin, ...

Gehiago irakurri...


Londresko Euskal Elkarteak euskara klaseak irailaren 28an hasiko direla iragarri du, hiriko Cervantes Institutuan

2020/09/04

Euskara klaseak berriro martxan Londresen Klaseak Etxepare Euskal Institutuak kudeatzen duen Euskara Munduan programaren baitan eskainiko dira, Cervantes Institutuaren egoitzan. Izena ematen duen ikasle kopuruaren arabera hiru maila egingo dira aurten ere: hasierakoa (eskolak astelehenetan), ertaina (astearteetan) eta aurreratua (asteazkenetan). Ikasturtea irailaren 28an hasiko da eta ikasleek aukeratu ahal izango dute modalitatea, hau ...

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia