euskal diaspora eta kultura
2020/07/17
Uztailaren 7an, San Fermin egunez, hil zen Josie (Carricaburu) Jauregui. Rock Springs-en sortua, Gaston and Mary (Larre) Carricabururen alaba, Wyomingeko euskal arrantxari familia batean jaioa, beti eta natural-natural atxiki zuen aitameri ikasitako euskal amerikartasuna, are gehiago Leon Jaureguirekin ezkondu eta bere familia ere giro berean hazi zuenean. Euskaldun fededun, pertsona ...2020/07/16
2000ko uztailaren 15ean sinatu zuten senidetzea Argentinako Jose C. Pazek eta Euskal Herriko Oñati herriek [Buenos Airestik 35 bat kilometrora kokatua, José C. Paz pobreziak eta langabeziak gehien astindutako lekuetakoa da hiriaren eremu metropolitarrean]. Hitzarmena arrazoi historikoengatik egin zen, hiriaren sortzailea Oñatikoa baitzen, José Vicente Altube, eta berehala hasi ...2020/07/16
Partaideen artean batzuk bertan fisikoki zeuden eta besteak birtualki. Topaketa joan den ostiralean gauzatu zuten Tabakaleran Etxepare Euskal Institutuaren bitartez munduko hainbat unibertsitatetan euskara eta euskal kultura irakasten duten irakurleek, urte bitxi honen balorazioa egin eta geroak ekar diotzakeen erronkei buruz hausnartzeko. Irakurleez gain partaide izan ziren Bingen Zupiria Kultura eta ...2020/07/15
Gogora dezagun Javier Busto maisu eta musikagilea (Hondarribia, Gipuzkoa, 1949) euskal koru musika garaikide onenaren nazioarteko erreferentzia nabarmena dela eta bere musika mundu osoan barreiatutako mota askotako abesbatzek daukatela euren errepertorioan. Hona ekarri dugun bideoa pasa den ekainaren 11ean egindako ekitaldi birtualari dagokio, Cordobako Gure Txokoa antolatzaile eta ADICORA-Argentinako ...2020/07/14
Joan den igandean Euskal Autonomi Erkidegoan egin ziren hauteskundeetako emaitzak ezagunak dira eta jakina da behin-behineko emaitzak hauek direla: EAJ (31 eserleku), EH Bildu (22), PSE-EE (10), Elkarrekin-Podemos (6), PP (5), Vox (1). Behin-behineko emaitzak diogu, Diasporako eta kanpoan dauden euskal herritarren botoak ostiralean jakinaraziko direlako eta honek, izan ere, aldaketak eragin ditzakeelako, ...2020/07/14
2020ko Ez-Sanferminen azken egun honetan, Barranquillatik idatzi digun Iker Guillermo Lópezen mezua aipatu nahi dugu, Iruñeko jai handiaren aurtengo edizio bereziaren harira lerro batzuk bidali baitizkigu, marrazki batekin batera. bere hiriaren eta nafar hiriburuaren arteko lotura sakonak aipatuz, eta marrazkiarekin aukera baliatuz omenaldi txiki bat egiteko Barranquillako "Don Jacinto ...2020/07/14
Herrialdeko beste leku batzuetan ez bezala, badirudi mundu osoa kolokan daukan pandemia hau arnasbide txiki bat ematen ari dela Argentina barnealdeko herri txiki batzuetan, non konfinamendu ehun egun hauetan Covid-19 kasurik egon ez den egon. Hori da Macachinen kasua. Izan ere La Pampa probintzia osoak oso itxialdi lasaia bizi izan du eta horregatik bertako erakundeak ohiko jarduerak egiteko baimena lortzen ari ...2020/07/13
Josu Garritzek Nafarroako eta Bizkaiko euskal arbasoak ditu eta horregatik txiki-txikitan hasi zen Mexiko Hiriko Euskal Etxera joaten. Are gehiago, gaur egun jo ta ke dabil adierazgarrienetakoa den euskal herri kirol batean, harri-jasotzean hain zuzen, bere bi pasio uztartuta: indar kirolak eta euskal jatorriduna izatearen harrotasuna.2020/07/12
COVID-19 koronabirusaren garai honetan beste euskal jatetxe baten ateak itxiko dira gaur. Renoko Santa Fe Hotela, hiriko azken euskal ostatu historikoetako batek --Louis Basque Corner baino ez da geldutuko bihartik aurrera hirian-- gaur azkeneko eguna izango duela iragarri du. Gaurkoan bertara doazenek afaria bost dolarretan eta traguak dolarrean eukiko dituzte. Hala adierazi du Santa Fek berak, ...2020/07/10
Bingen Amezaga Arestiren (Algorta, 1901 - Caracas, 1969) obra osoen dohaintza egin zion atzo Euskadiko Artxibo Historikoaren baitango Euskal Diasporaren Artxiboari, idazle, itzultzaile eta kulturgizon nabarmena izan zen algortar honen seme Xabier Amezagak sortu eta kudeatzen duen Xamezaga argitaletxeak. Horretarako, Eusko Jaurlaritzako Kanpoan den Euskal Komunitatearentzako zuzendari Gorka Alvarezekin ...PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus