2020/11/19

Euskal dantza klaseak online ematen dituen Aiko Eskola abiatu berriak ikasleku kopuru jakin bat gorde eta eskainiko die euskal etxeei eta euren inguruko dantzazaleei. Eusko Jaurlaritzak pertsona multzo bat hautatuko du eskolak beka bidez jarrai ditzaten, esan nahi baita kosturik gabe eurentzat. Eskolak Interneterako sarbidea duen edozein gailutatik (mahai gaineko ordenagailua, ordenagailu ...
Gehiago irakurri...
2020/11/19

Cordoba probintziako Industria, Merkataritza eta Meatzaritza Ministerioak gonbidaturik, “Euskadi martxan: berrindartzea, inor atzean utzi gabe” izenburuko hitzaldia eman zuen atzo eguerdian Euskadiren Argentina-Mercosur-eko ordezkaria den Sara Pagolak Zoom plataforman gauzatutako topaketa batean. Hitzaldia ‘Cordoba probintziako internazionalizaziorako elkarrizketak” Zikloaren baitan egin ...
Gehiago irakurri...
2020/11/18

Jaurlaritzaren egitasmoetan "honako legealdia oso garrantzitsua izango da Kanpoko Euskal Komunitatearentzat". Halaxe adierazi zuen Kanpo Harremanetarako Idazkari Nagusi Marian Elorzak Legebiltzarrean, Kanpoan den Euskal Komunitatearentzako zuzendari Gorka Alvarez Aranbururekin batera Europako Gaietarako eta Kanpo Harremanetarako Batzordearen aurrean joan den asteko asteartean motu propio ...
Gehiago irakurri...
2020/11/18

Deialdi horri dagokion Ebaluazio Batzordea bildu eta aurkeztutako kasu eta baldintzen arabera erabakiak hartu ondoren, EHAA Buletin Ofizialak datozen egunetan argitaratuko ditu eta ofizial egingo beraz 2020ko Premia Larriko dirulaguntzen emaitzak. Kanpoan den Euskal Komunitatearentzako zuzendari Gorka Alvarez Aranburuk bere Facebook-en adieraz duenez, 7 herrialdetako 112 familientzako laguntzak onartu dira. ...
Gehiago irakurri...
2020/11/18

Carmen de Patagones (Buenos Aires probintzia) eta Viedma (Río Negrokoa) hirietako euskal gizataldea batzen dituen Euskal Etxeak 24 urte bete ditu eta oso proposamen interesgarriak sortuz egin du, komunitatearekin partekaturik; batzuk aurrez aurrekoak izan dira, beste batzuk, online. Aurrez aurreko ekintzen artean bi azpimarratuko ditugu: bost egunetan zehar euskal jantzi tipikoak jarri ...
Gehiago irakurri...
2020/11/17

Atzo hasi eta azaroaren 23ra arte egin behar zen Macachinen Argentinako 2020ko Euskal Aste Nazionala hiriko Euzko Alkartasuna antolatzaile. Pandemiagatik hilabeteak dira pampatarrek bertan behera uztea erabaki zutela. Jai presentziala ezin egin, baina ez dute data besterik gabe pasatzen utzi nahi izan eta aste osoan zehar, datorren astelehenera arte, mota askotako edukiak sareratuko ...
Gehiago irakurri...
2020/11/17

Euskalerriaren Adiskideen Elkarteko Mexikoko adarra eta Mexiko Hiriko Loiolako San Ignazio Ikastetxeko (Vizcaínas) Jose Maria Basagoiti Artxibo Historikoa antolatzaile, "Bi mundu arteko topaketatik Independentzia prozesu novohispanora" Nazioarteko Biltzarra egingo da ostegun-ostiral honetan, azaroaren 19 eta 20an, hiriburu mexikarrean. Saioak internetez segitu ahal izango ...
Gehiago irakurri...
2020/11/16

Bruselako Euskal Etxeak oharra plazaratu du azalduz bere bazkide eta lagunei berriro ere suertatu dela Kalakanen kontzertua atzeratu beharrean, pandemiak eragindako egoera ez baitago oraindik ere batere kontrolpean eta beraz zuhurtziak eta segurtasun neurriek honelako elkarretaratze jendetsurik ez egitea agintzen baitute. Gogora dezagun Kalakanen kontzertua martxoaren 20rako zegoela hasieran antolatuta hiriko ...
Gehiago irakurri...
2020/11/14

Ekainean egitekoa zen ekitaldia, azarora atzeratu behar izan zuten pandemiaren ondorioz. Eta osasun egoera oraindik erabat gaindituta ez badago ere, Bilboko Udalaren, Bizkaiko Foru Aldundiaren eta Laboral Kutxaren babespean Bilbo Zaharra euskaltegiak urtero antolatzen duen Klasikoen Irakurketa egingo da aurten ere. Hitzordua bihar da, azaroaren 17an, goizeko 8etatik aurrera, Euskal Herriko ...
Gehiago irakurri...
2020/11/13

Bi hilabete baino gutxiago geratzen dira urtea bukatzeko eta FEVAren egutegiak oraindik ekintzak dauzka eskaintzeke. Azaroaren 28an eta Gorka Mostajo buru duen Portugaleteko Elai Alai taldea lagun, Dantza Tailerra antolatuko du plataforma birtual baten bidez. Eta ondotik Txistu eta Pandero Tailerra, Marketing Digital Tailerra eta Sukaldaritza Eskola –Itziar Aguirre irakasle– izango dira proposamenak ...
Gehiago irakurri...