2020/11/26

Itzuleraren kronikak-Crónicas de la vuelta Iñaki Echeverria ilustratzaile argentinarrak iaz Euskal Herrian egindako egonaldian dago inspiratuta, beti ere euskaldunen ondokoa “aitona-amonen jaioterrira joaten denean, etxeratzen ari dela" sentimentupean. Proiektuak hiru euskal argentinarren emaitza da, Echeverriarekin batera Alfonsina Leranoz eta Sabrina Otegui izan ...
Gehiago irakurri...
2020/11/25

Aurrera darrai Euskal Herri osoan eta bere Diasporan Euskaraldiaren bigarren edizio hau, eta aurtengoan partaide bildu zaizkigu Espainiako futbol lehenengo dibisioan ari diren Euskal Herriko bost taldeek. Hona euskararen partidarako bakoitzak euskarari baietz esanez osatu dituzten hamaikakoen bideoak, Reala, Alavés, Athletic, Osasuna eta Eibar. Euskara, "Gehiago, gehigorekin, ...
Gehiago irakurri...
2020/11/25

Euskaraldiaren bigarren edizioan parte hartzeko gonbitea zabaldua da munduko euskal gizatalde eta euskaldunen artean eta oso erantzun ona izan du bateko eta besteko euskal etxeetan. Elkarte asko ari dira beren hari koskorra ekartzen –frangok islatu dute euren atxikimendua sare sozialetan– eta ekintzak abenduaren 4ra arte luzatuko dira, sarritan Euskararen Nazioarteko Eguneko ...
Gehiago irakurri...
2020/11/24

2018an Ekin Kultur Taldea izenpean formalki elkarte sinple gisa erregistratutako elkarteak utzi egin behar izan dio izen hori erabiltzeari, joan den uztailean oharrarazpen bat jaso baitzuten esanez "Ekin" izena, "Ekin Dantzari Taldea" eta antzekoak beste batek erregistratu zituela eta, beraz, "debekatuta" geratzen zitzaiela horien eta antzekoen erabilera. Egoera eta aukerak ...
Gehiago irakurri...
2020/11/24

Euskaraldia izenarekin ezagutzen dugun ariketa soziolinguistikoa bere bigarren ediziora iritsi da. Ekimena azaroaren 20an hasi eta abenduaren 4ra arte luzatuko da, beraz Euskararen Nazioarteko Eguna (abenduaren 3a) ospatzeko egin ohi diren ekitaldiak, erakunde askotan, programako parte antolatuko dira. Eta nahiz eta epizentroa Euskal Herriko herri eta hiriak izan, Diaspora eta munduko euskal etxe ...
Gehiago irakurri...
2020/11/23

National Geographic aldizkari ospetsuak 2021ean bidaiatzeko munduko lekurik onenen zerrenda kaleratu du, eta Vitoria-Gasteiz hiria kokatu du gomendio horien artean. Bidaiatzeko aukera datorren urte honetan itzuliko dela aipatuz, 25 lekuak bost kategoriatan hautatu ditu, gogoan izan dituela abentura, kultura eta historia, natura, familia eta iraunkortasun irizpideak.
Gehiago irakurri...
2020/11/23
Jakin-minak ez du erretirorik hartzen. Zulaika II.aren kasuan ez, behintzat. Urteetako eskarmentuan oinarriturik ari da Jai Alaiari buruz, 1988ko grebaz, oraingoaz, bere blogaz, eta ondu nahian dabilen liburuaz. Zenbat gauza ikusten dituen kontrakantxatik. Honako elkarrizketa Berriak argitaratu zuen atzo. Diaspora gertutik ezagutzen duen andoaindarrak Enekoitz Telleria Sarriegi kazetariaren galderei erantzun die.
Gehiago irakurri...
2020/11/23

Gogoratu duela hilabete artikulua argitaratu genuela John Ochandorena harleyzale euskal kaliforniarraz eta "euskal Harley" bat lortzeko egiten ari zen ahaleginaz. Izan ere, lehiaketa batean ari da parte hartzen Estatu Batuetan, bertako Harley eraikile eta apaintzaile Paul Teutul-en eskutik Harley pertsonalizatu bat eskuratzeko. Beste batzuk bestelako proposamenak egin dituzte, baina berak, bere ...
Gehiago irakurri...
2020/11/20

Tres Arroyoseko José A. Mulazzi Museoak, Udal Turismo Zuzendaritzak eta hiriko Atzerriko Gizataldeen elkarteak abiarazi zuten, Tres Arroyosek bertan finkatuta dauden kolektibitate eta jatorriei dagokienez daukan aberastasuna eta historia esanguratsua ezagutzera emateko egitasmo hau. Hamar zirkuitu eskaini dira herrian barrena, leku eta historia adierazgarriak azpimarratuz, azkena gaur ...
Gehiago irakurri...
2020/11/20

Hiriburu uruguaitarreko Euskaro Euskal Etxeak azaldu duenez "Mikelek 16 urte dauzka eta "bihotzeko angiosarkoma" gaitza dauka, tratamentu onkologiko garestia duen eritasun larria eta sostengu eta laguntasun guztiak ongi etorriak dira". Euskal etxeak deia zabaldu du parte hartzeko datorren asteko igandean, azaroaren 29an, "Mikeli laguntzeko elkartasun paellan". Anoak bere egoitzan ...
Gehiago irakurri...