2020/12/04

Hamar urte ospatuko ditu datorren astean Etxepare Euskal Institutuak “euskara eta euskal kultura nazioartean sustatzen”. Hori dela eta ekitaldi "ikusgarria" antolatu du, abenduaren 9an, Donostian, arratsaldeko 4:30etan (Euskal Herriko ordutegian) Tabakalerako Prisman, mundura online zabalduko dena. Bertan, Sra. Polaroiska bikoteak ekintza performatibo bat zuzenduko du. ...
Gehiago irakurri...
2020/12/03

Aurreko egunetan ekarri dugu orrialdeotara munduko hainbat lekutan, Euskaraldia dela-eta eta gaur Euskararen Nazioarteko Eguna (ENE) dela-eta euskara ardatz antolatutako hamaika ekitaldi eta saio desberdinen berri. Gaur, munduan barrena ibili zen San Frantzisko Xabier eguna den honetan, Boisetik Todor Azurtza Sorrondegi adiskideak bidalitako bertsoaren bideoaren oparia egingo dizugu. Zorionak, euskal irakurle zaren ...
Gehiago irakurri...
2020/12/03

Pandemia garai honetan, mugitzeko murrizketek eta taldeka ibili eta lekuak bisitatzeko mugek ez dute batere laguntzen Boiseko Euskal Museoa bezalako erakunde batek egiten duen zabalkunde lana. Baina muga horiek gainditzen eta bere helburuei eusten gogor segitzen du lanean, guk dakigula Euskal Herritik kanpoko euskal museo bakarra den Boiseko "Basque Museum and Cultural Center"ek. Gaurkoan, bideo batez ...
Gehiago irakurri...
2020/12/03

Pandemiak ekarritako egoeragatik atzeratzen joan da eta ezin izan du ospatu Caracasko Eusko Etxeak bere 70. urteurrena, urteak berez martxoaren 3an bete arren. Orain, ordea, eta gaindituta ez egon arren egoera hobea denez, osasun neurri guztiak zorrotz errespetatuz ospakizuna egitea erabaki du euskal elkarte caracastarrak, presentzialki bilduz eta batera eginez Eguberriko eta Urte ...
Gehiago irakurri...
2020/12/02

Bihar abenduaren 3a da, Euskararen Nazioarteko Eguna (ENE). Joan den azaroaren 20an Euskaraldiaren bigarren edizioa hasi zenetik, ekintza ugari ari dira antolatzen gure hizkuntzaren inguruan Europa, Asia eta Amerikako unibertsitateetan Etxepare Euskal Institutuak kudeatzen dituen Irakurletzetan eta baita ere, euskal komunitateen esparruan, Euskara Munduan programaren barruan aritzen diren euskal etxeetan. ...
Gehiago irakurri...
2020/12/01

Artelana La Platako Unibertsitate Nazionalean ikasitako Martina Mezzetti eta Axel Diaz artista trelewtarrek egingo dute eta, Euskal Etxeko Zuzendari Batzordeak hala erabakita, honako euskal ikur tradizional hauek bilduko ditu: baserriak, Gernikako Arbola, lauburuak, eguzkilorea, ikurrina, txapela eta zapiak, dantzariak dantzan, ardiak eta itsasoa. Margolariek joan den asteburuan ekin behar zioten ...
Gehiago irakurri...
2020/11/30

Buenos Airesko Juan de Garay Euskal Argentinar Fundazioa antolatzaile duen "Euskal Liburuaren Nazioarteko Azoka Birtuala" abenduaren 15era arte bisitatu ahal izango da sarean, bihartik hasita. Proposamenaren lehentasuna euskal gaiak jorratzen dituzten liburuak interesatuen eskuetan jartzea da eta horretarako 15 argitaletxe eta liburudendaren ‘on line denden’ linkak bilduko dira ...
Gehiago irakurri...
2020/11/30

1970ko abenduan gertatu zen, aste honetan 50 urte. Burgosko Prozesua bezala ezaguna den gerra-kontseiluan frankismoak hamasei euskal herritar epaitu zituen ETAkoak zirelakoan Burgosko Kapitaintza Orokorrean. Epaituetako seiri heriotz zigorra ezarriko zitzaien (hiruri heriotz zigior bikoitza) eta oro har bostehun urtetik gorako zigorra banatu zen. Baina eredugarritasun eta propaganda osagai nabariak zeuzkan ...
Gehiago irakurri...
2020/11/27

EuskalKultura.eus-ek joan den astean aurreratu zuen, baina atzo aurkeztu zuten ofizialki Eusko Jaurlaritzak eta Aiko Taldeak, Dantza Munduan programaren lehenengo edizio gisa munduko euskal etxeetako dantzari eta dantzazaleei Aikoeskola.eus plataformaren bidez urririk eskaintzen zaien online formakuntza aukera berria. Eskaintza honekin Jaurlaritzak 2019ko Kanpoan diren Euskal Gizataldeen Mundu ...
Gehiago irakurri...
2020/11/27

COVID-19ko protokoloa dela-eta Gure Etxeko Zuzendaritza Batzordeko lagun batzuk baino ez ziren bertaratu elizara. Begoñako Amaren Elizako apaiza den Guillermo Di Pasqualek kimua bedeinkatu eta Hego Hemisferioko datorren udaberrian Elizako parkean landatuko zuela agindu zien Gure Etxeko lagunei. Euskal Etxetik jakinarazi digute programa bat martxan jarri dutela, Gernikako Arbolaren kimuak Tandilgo euskal ...
Gehiago irakurri...