2020/12/21

Covid-19aren pandemiak zinez bitxi bihurtu duen 2020 honetan, Boisen ez da posible izan, besteak beste, abendu oro tradizionala den "Sheepherder's Ball" (artzainen dantzaldia) festa, enkante eta dantzaldi ongile historiko famatua egitea, bertako Euskal Etxean, hiriko Oinkari dantza taldekoak antolatzaile. Hala erabaki dute, izan ere, argi izan dutelako alferrikako arriskuak hartzea merezi ez duela ...
Gehiago irakurri...
2020/12/18

Oso gogorra izan da 2020. urtea zentzu askotan, zer esanik ez jende askoren ekonomiarentzat. Egoera honetan langintza zailagoa gerta daiteke aurten Gabon Arbolan jartzeko opari on, merke eta politik aurkitzea. Zailagoa baliteke, baina ezinezkoa ez. Izan ere, egon badaude opari jator eta polit askoak izan daitezkeen proposamenak, eta gainera euskal kolektibitateko lagunen ...
Gehiago irakurri...
2020/12/18

Madrilgo Euskal Etxeak plazaratu du eta salgai ipini --azken hau bere egoitzan, Idazkaritzan, zein bere baitango Sagardi jatetxean-- 2021eko hormako bere egutegia. Gogora dezagun 2 euroko prezioan eros daitekeela eta bertan agertzen diren argazkiak, orrialde hauetan iragarri genuen argazki lehiaketaren bidez hautatu zituztela. Hiru irudi irabazleak hemen eman genituen aditzera, eta orain, lehiaketara ...
Gehiago irakurri...
2020/12/17

Duela pare bat aste iragarri genuen orrialdeotan Boiseko Euskal Museoak bideoa prestatu zuela hiriko hilerria bisitatu eta Boiseko euskaldunen berri emanez bertan ehortzita dauden izen eta familietatik abiatuz. Izan ere, Boiseko euskal erakundeetan bereziki erreferentziazkoa den Euskal Museoa ez baita batere geldirik geratzen eta gogor ari baita, bereziki pandemia garai honetan, ekimen berriei eusten eta ...
Gehiago irakurri...
2020/12/17

Euskaraz egiten dugunok ondo dakigu zein polita den euskaraz entzutea edo mezuak euskaraz jasotzea, batez ere inguru normala erdalduna denean, are gehiago euskara hori Euskal Herritik kanpo bizi edo jaio den euskaldun baten ahotik/eskutik badatorkigu. Zergatik ez, orduan, aurtengo Gabonetako agurrak euskaraz bidali? Hemen aipatuko ditugunak ez dira laguntza absolutuak, baina baliabide lagungarriak izan ...
Gehiago irakurri...
2020/12/16

Astebete pasexe falta da Gabonetarako eta Uruguaiko hiriburuko Haize Hegoa Euskal Etxea urteko azkeneko ekitaldiekin ari da. Urtean egin dituen jarduera guztiak bezala egunotan gauzatzen ari den azken bi proposamenak ere birtualak eta biek Maite Bengoa izango dure aurkezle eta hizlari. Datorren ostiral honetan, abenduaren 18an, Euskal Sukaldaritza Tailerra eskainiko du Elkarteko lehendakariak; ...
Gehiago irakurri...
2020/12/16

Eusko Jaurlaritzaren Lehendakaritzak, Kanpo Harremanetarako Idazkaritza Nagusiko Kanpoan diren Euskal Komunitateentzako Zuzendaritzaren bidez pdf gisa jaitsi daitekeen liburua aurkeztu zuen atzo, Bilbon 2019ko urriaren 2tik 4ra mundu osoko euskal etxe eta komunitateen ordezkariekin egin zen Euskal Gizataldeen VII. Mundu Batzarraren emaitzak bilduz, Kongresuak hautatu zuen izenburu beraren pean, ...
Gehiago irakurri...
2020/12/16

Munduko gainerako euskal etxe guztietan bezala, eta COVID-19ari aurre egiteko Argentina osoan ezarritako itxialdiaren karietara Neuquen probintziako ‘Baskos de la Confluencia’ Euskal Etxeko lagunek ez dute hilabetetan elkartzeko aukerarik izan. Urtea bukatu aurretik, hala ere, elkartu ez ezik, "mendeko fenomeno astronomiko garrantzitsuenetako bat" ikusteko aukera ere izan ...
Gehiago irakurri...
2020/12/15

Azken asteotan iragartzen joan gara EuskalKultura.eus-eko orrialdeetan Aiko Eskolak sarean abiarazi duen lehenengo Euskal Dantza Akademia birtualar eta, beraz, honek munduan barreiatutako euskal dantzari eta dantzazaleentzat dakarren abantaila nabaria. Eusko Jaurlaritzak, bat egin zuen ahalegin horrekin eta akordioa sinatu zuen eurekin, pandemiak baldintzatutako urte honetan eta Gaztemundu bezalako ...
Gehiago irakurri...
2020/12/15

San Juan hiriko Eusko Etxeko kide den Eduardo Ochoa da ‘San Juan Adentro’ izeneko YouTube kanaleko arduraduna. Lehenago EuskalKultura.eus-eko orriotan agertu izan dugunez, karia horretara Euskal Herriarekin lotura duten lekuak bisitatzean saiatzen da euskal kutsua duen bertako istorio bat baino gehiago kontatzen. Oraingo bideo honetan Nicolas Echezarretaren historia hartu du abiapuntu eta ...
Gehiago irakurri...