euskal diaspora eta kultura
2020/09/11
Idahoko hiriburuko azkeneko hogeitamar urte pasexeetako euskal sukaldaritza ezin da ulertu Dan Ansotegui-ren ekarpena aipatu gabe. Lan ederra egin du Danek etxeko euskal kozina finkatzen eta zabaltzen Boisen. Izan ere, hainbat urrats aitzindari eman eta apustu berritzaile egin izan ditu bizitzan zehar, lanbidez irakasle den euskal-boisetar honek euskal janari-edari ekimenetan, eta lan gogor eta etengabea ezinbesteko ...2020/09/11
Gerorako Gaspar Jaurenak eta Agustin Alonsok FEVAren kultur eskaintzaren baitan eskainiko dituzten txalaparta klaseak bihar hasi eta hurrengo bi larunbatetan garatuko dira. Itxialdia hasi denetik FEVAk antolatutako gainerako ekintzak bezala, Txalaparta Tailerra birtuala izango da eta modalitate honi jarraituz: lehenengo bi larunbatetan klaseak –bideo formatuan– FEVAren plataformara ...2020/09/10
Pandemia garaian Kolektibitate-Liburutegien Topaketa antolatzeko erronka berezia eta handiagoa bilakatzen da, eta lehenengo aldiz, bere 9. edizio honetan, izaera birtuala izango du, Zoom bidez. Hona partaide izango diren gizataldeak: israeldarra, katalana, korearra, errusiarra eta japoniarra, euskal gizataldearekin batera 15 minutuko saio edo aurkezpenak izango dira. Larunbat honetan, ...2020/09/10
Argentinako euskal etxeen artean dagoen sarea birtuala baino askoz gehiago da. Jesica Ateca Saltakoa da baina Villa Mariako Euskal Etxean ikasi zituen bere lehenengo euskal dantzak eta euskarazko hitzak… azken hauek Rio Cuartoko Gure Ametza Euskal Etxeko Pablo Cufre irakaslearekin.2020/09/10
Zintzo segitzen du plazaratzen Misiones probintzia argentinarreko Corpus Christiko Eusko Etxeak bere hilabetekaria (ikus abuztuko eta iraileko zenbakiak) eta bertara bildu du euskal elkarteak 2020ko Literatur Lehiaketako emaitzen berri. Gogoratu Nazioarteko Lehiaketa Elebidunaren aurtengo gaia 'itxialdia' izan zela, izan ere “Berrogeialdi honetan, zerbait geratu da barruan, ...2020/09/09
Euskal Diasporaren Eguneko ekitaldi instituzionala, Urkullu lehendakariak joan den larunbatean karguaz jabetu eta gero egindako lehenengo ekitaldi ofiziala izan zen. Pandemiagatik hartutako neurriengatik, aurtengo formatoa askoz txikiagoa izan zen iazkoarekin alderatuta, eta gehienbat bertako jendea zegoen bakarrik presentzialki, pantailaren bidez munduko hainbat euskal etxe eta gizataldetako dantzariak ...2020/09/09
Donostiako Real Sociedad futbol taldeak Realeko lehenengo peña edo lagunarte ofiziala sortu dutela Asian iragarri du, 'Reala Nippon' izenpean. Momentu honetan Tokio eta Yokohama hirietako zazpi gaztek osatzen dute elkartea eta presidentea emakume bat da: Mio Ortiz. Klubetik azaltzen dutenez, talde berria sortu dutenek Donostian bizi izateko aukera izan zuten, eta hortik sortu zitzaien Realarekiko ...2020/09/09
Joan den astelehenean hil da Bogotan, 83 urte zituela, COVID-19a zuela, Aurelio Iragorri Hormaza, Popayanen (Cauca departamendua) jaiotako kolonbiar politikaria, eta, besteak beste, gobernadore, ministro eta Errepublikako senatari izana, baita Senatuko presidente eta ganberako kide 28 urtez. Ingeniari zibila lanbidez, U-ren Alderdiaren eta Bogotako Euskal Etxearen sortzaileetakoa izan zen. ...2020/09/08
Gaur, irailaren 8a, Euskal Diasporaren Egunaren ospakizunak mundu osoko hamaika euskal etxe eta gizatalde ipiniko ditu Euskal Herrira eta elkarte bakoitzearen muin eta helburuei begira, harro eta bozkarioz aldarrikatzeko "munduaren aurrean", Aitorren kantuak dioen bezala, dauden lekuan daudela, euskal diasporako kideak zutik eta urguiluz segitzen dutela euren aurrekoek ...2020/09/08
Mundu osoko euskaldunek gaur eta inguruko egunetan ospatzen ari diren Euskal Diasporaren Egunarekin bat eginez, sareratu eta irakurleen eskuragai ipini du La Platako Euzko Etxea 'Eguzkia' bere aldizkariaren azkeneko zenbakia, 2020ko irailari dagokiona. Nahi duenak zuzenean irakur dezake ordenagailuko pantailan edo hala nahi badu bertatik jaitsi eta inprimitu. Lau zenbaki ateratzen ditu urtero ...PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus