euskal diaspora eta kultura
2020/09/28
Hazparnetik Mexikora 1902an 15 urte zituela emigratu zuen Jean-Baptiste Lissarrague gaztearen korrespondentzia aztertzen du Beñat Çuburu-Ithorotz ikertzaile hazpandarrak bere "Emigrer au Mexique a 15 ans - correspondance de Jean-Baptiste Lissarrague (1902-1906)" liburuan (Elkar, 2020). Lanak gutunak transkribatu, ikertu eta testuinguratzen ditu, lekukotasun ederra emanez hamaika euskal ...2020/09/28
Topaketa irailaren 12an egin zen, birtualean, eta izaera horrexek hain zuzen, leku askotako publikoaren partaidetza erraztu zuen. "Izan ere, Argentinako hainbat lekutako partaideak bildu genituen, baina, esaterako, Estatu Batuetatik ere konektatu zen jendea", adierazi digu antolatzaile taldeko kide eta bilkuraren sustatzaile nagusi de Maria Fernanda Astigarragak. "Ordezkatuta egon ...2020/09/25
Datorren asteburuan, Estatu Batuetako euskal egutegiari segituz, Oregoneko Ontarioko Euskal Etxekoek urtero euren festa handia den "Mikel Deuna - Saint Michael" ospakizuna behar zuten egin. Gainerakoak bezala aurtengoan Covid-19ak galerazi badu ere, aita Antton Egiguren apaiz frantziskotarrak, bertako euskal komunitatea eta azkeneko urtean haren baitan Ontario aldean hil diren lagunak hartuko ...2020/09/25
Hego Euskal Herrikoez gain, Bartzelona, Miranda de Ebro, Madril, Castellò, Valentzia eta Alacanteko Hizkuntza Eskolek irakasten dute presentzialki euskara. Halaxe baieztatu dio EuskalKultura.eus-i Alacanteko Hizkuntza Eskolan irakasle den Izaskun Kortazar Errekatxok. Gogora dezagun nerabe zela euskara ikasi zuen bilbotar hau hainbat urtez bizi izan zela Estatu Batuetan, eta tarte hartan abiatu ...2020/09/25
Etxepare Euskal Institutuko zuzendari Irene Larraza Instituto Cervanteseko, Institut Ramon Llulleko eta Consello da Cultura Galegako ordezkariekin elkartu zen atzo Berlinen Hizkuntzen Europako Egunaren harira. Bertan, hizkuntza ez hegemonikoetan aritzen diren institutuen “erantzukizun handia” aldarrikatu zuen Larrazak, hizkuntza horiek "ezagutu, onartu, erabili eta balora daitezen, eta eskubide ...2020/09/25
Beren lehendabiziko elkarretaratzea izan zuten Kanpoan den Euskal Komunitatearentzako zuzendari Gorka Alvarez Aranburuk eta Kolonbiako Euskal Etxeko ordezkariak. Duela urte pare bat Beñat Matesanz Bogotan bizi da baina egun hauetan bere jaioterrian, Gorlizen, dabil bisitan eta aukera baliatu zuen Jaurlaritzako Diasporarako ordezkariarekin biltzeko.2020/09/24
Kaliforniako Rocklin-en, Iparreko Ibarra Euskal Etxeak ofizialki kantzelatu ditu bere 2020ko Besta eta bere baitan egitekoa zuen NABO Kantari Eguna; erabaki horri jarraiki, NABOk iragarri du birtuala egingo duela bertan egun berean, urriaren 10ean, egin behar zuen bere Fall Meeting edo Udazkeneko Bilera, urtean Estatu Batuetako eta Kanadako Euskal Etxeen ordezkariekin egiten dituen hiru bilkuretako ...2020/09/24
Aste osoan zehar luzatuko da Buenos Aires probintziako Chacabuco hirian ‘Bakearen eta Gizataldeen Astea’. Bertako Kultur eta Nazioarteko Harremanetako Zuzendaritzak eta Giza Eskubideen Koordinazioa ekimeneko antolatzaile, hiriko gizataldeak, eskolak eta ikasleak dira ekitaldiko partaide eta protagonista.2020/09/23
Koronabirusak eragindako egoerak bertan behera gera arazi joan den apirilean Buenos Airesko 46. Nazioarteko Liburu Azoka eta bertan urtero presentzia duen Juan de Garay Euskal Argentinar Fundazioak iragarpena luzatu du orain, Euskal Liburu Azoka Birtuala egingo duela plazaratuz, abenduaren 1ean hasi eta ondoko bi asteetan, mota askotako ekintzak bilduko dituen programa bat lagun, saio guztiak online ...2020/09/23
Gonbitea Madrilgo Euskal Etxeko bazkideei luzatzen zaie --beraz, bazkidetuz geroz edonork parte har dezake-- eta helburu nagusia datorren urteko egutegia osatuko duten hamabi irudi hautatzea da. Euskal gai bati buruzkoa behar du izan eta argazkiak edonon eginak izan daitezke. Dena den, antolatzaileek jakinarazi dute bereziki baloratuko dituztela Madrilen egindakoak.PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus