2021/02/09

Kultsultagai dago dagoeneko Gogora Institutuaren webgunean Gerra Zibilean hildako biktimen datu-basea. Berau gerra zibilean eta lehen frankismoan (1936-1945) Euskadin hildako biktimei buruzko eta gerraren ondorioz Euskaditik kanpo hil ziren euskal herritarrei buruzko ikerketaren ondorio da. Gaur egun, 20.970 hildakoren fitxak jasotzen ditu: 19.962 gizon, 977 emakume eta 31 hildakoren kasuetan ...
Gehiago irakurri...
2021/02/08

Hitzaldia Kirsty Hooper adituak emango du 'Euskaldunak Livelpoolen eta espainiar inperio koloniala: Mundakatik Manilara (Merseyn zehar)" izenburupean, 15:00etan bertako ordua, Euskal Herrian 16:00ak direla. Warwick-eko Unibertsitateko ikertzailea Olano, Larrinaga & Co konpainia aztertuko du bereziki, Ramon de Larrinaga, Jose Antonio de Olano eta Juan Bautista Longa euskaldunek 1862an sortutakoa. Garai ...
Gehiago irakurri...
2021/02/08

Euskal diasporari lotutako gai batez hilabeteko ikerketa egonaldia egin nahi duzu Nevada, Renoko Unibertsitatean (UNR), bertako Euskal Liburutegiko, Euskal Ikasketa Zentroko eta gainerako adarretako baliabide ugariei etekinak atereaz? Etxepare Euskal Institutuak eta Nevada System of Higher Education delakoak urtero eskaintzen duten aukera hau abuztu eta abendu artean gauzatu ahal izango da 2021eko ...
Gehiago irakurri...
2021/02/05

"Manuel Irujo Ollo. Un legado de paz, libertad, justicia y democracia (Manuel Irujo Ollo. Bake, askatasun, justizia eta demokraziako ondarea) liburua artikulu sorta bat da, Euskal Herrian zein Diasporan abertzaletasunaren erreferente diren jende batzuek proiektu honetarako propio idatzia", aurkeztu digu liburuaren editore Fernando Lizarbe 'Geroa Bai Argentina'ko ...
Gehiago irakurri...
2021/02/05

Valentziako Laurak Bat Euskal Etxeak euskarararekiko hastapen ikastaro expres bat iragarri du, otsailaren 15ean hasiz, klase online zein, egoerak ahalbidetzen badu, presentzialekin. Astelehen eta asteazkenetan izango da, 19:30etatik 21:00etara, otsailetik ekaina bitartean. "Gure helburua bertako jendea da, ez da aldez aurreko ezagutzarik behar, baina bai interesa eta aritzeko jarrera, normalean gure ...
Gehiago irakurri...
2021/02/04

"Zorion, etxe hontako denoi! Oles egitera gatoz, aterik ate ohitura zaharra aurten berritzeko asmoz. Ez gaude oso aberats diruz, ez eta ere oinetakoz. Baina eztarriz sano gabiltza, ta kanta nahi degu gogoz" dio Santa Ageda bezperan Euskal Herrian eta Diasporako leku batzuetan segitzen den tradizioko kopla eta usadio zaharrak. Gaurko gauari --otsailaren 5eko bezperari-- dagokio plazaratu eta ...
Gehiago irakurri...
2021/02/04

Urtero, otsaila izaten du San Frantziskoko Euskal Etxeak egutegian gorriz markatutako data, izan ere bere bere urtebetetzea ospatzen baitu, auzolanean eraikitako eraikin frontoidun eder hau egoitza duen Gure Euskal Etxeak, aurten 39a, 1982an estreinatu zutenetik. Iaz, doi-doi ospatu ahal izan zuen pandemia deklaratu aurretik (pandemia deklaratu zen astean bertsolariei egin behar zieten omenaldia bertan behera ...
Gehiago irakurri...
2021/02/04

Pandemia eta itxialdien ondorioz, zapore gazi-gozoa utzi zigun askori ahaztezina izango den 2020 urteak. Gazia gehienbat, baina hala ere, aipagarriak dira baita ere euskal diasporako hainbat erakundek egoerari aurre egiteko proposatzen hasi ziren aukera eta eskaintza berritzailek. Egoera berrira ahal zen heinean egokitu eta urtean zehar, hamaika jarduera jarri zituzten eskuragai –batez ere ...
Gehiago irakurri...
2021/02/03

Eusko Jaurlaritzak eta Hezkuntza, Zientzia eta Kulturarako Iberoamerikako Estatuen Erakundeak (IEE edo OEI, Organización de Estados Iberoamericanos) lankidetza-hitzarmen bat sinatu dute gaur goizean, euskal komunitatearen eta Iberoamerikako komunitatearen artean hezkuntza-, zientzia- eta kultura-arloko ekintza bateratuak garatzeko, bi erkidegoak lotzen dituzten lotura historikoak, kulturalak eta sozialak ...
Gehiago irakurri...
2021/02/03

Diasporako (edo Pirineoetako, Nafarroako edo Euskal Herriko beste edonongo) euskal hiztun edo euskara ikaslea zara eta idaztea gogoko duzu eta zure gaitasunekin saioaldi bat egin nahi duzu? Hona aukera bikaina zure idazteko zaletasun edo trebezia hori praktikatzeko, gehienez 100 hitzeko testu bat idatziz. Parte hartzeko, 16 urtetik gora behar duzu izan, gaia librea da, batuan edo euskalkiz idatz daiteke ...
Gehiago irakurri...