euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Etxepare Institutuak bideo berri bat plazaratu du euskal kultura nazioartean zabaltzen egiten duen lana azalduz

2020/10/19

Bideo ikusgarri dinamiko koloretsua da, erritmo bizian Etxepare Euskal Institutuak lantzen dituen alorra aurkezturik Sortu zenetik 2007an, Euskal Herriko kultura ondareari nazioartean gainerako hizkuntza eta kulturen artean merezi duen lekua ematearren dihardu Etxepare Euskal Institutuak, ez bakarrik baina bereziki euskaraz sortzen denari, arte eta diziplinak oro eremu, literatura, musika eta zinematik hasi eta dantza, arkitektura, pintura-eta tartean, euskal sortzaileei eta euren obrei bideak erraztuz mundura ...

Gehiago irakurri...


Llavallolgo Euskal Echea-ren ohiko Euskal Jaia ‘Ostera Birtuala' bihurtu da aurten; animatu eta bidaiatu etxetik!

2020/10/19

2020an Euskal Echea Ikastetxearen Euskal Festa 'Bidaia Birtual' bihurtu da Berezia da urtero urria Llavallolgo Euskal Echea Ikastetxen, urrian antolatzen baitu urtero bere Euskal Jai handia, eskola jaia. Hitzordua jendetsua ezezik, Argentinako euskal gizataldearen jendetsuenetako bat izaten da –lau mila lagun ere bildu izan ditu ikasleen eta publikoaren artean– eta seguruenik urtero egiten diren ekitaldietan Diaspora osoko azpimarragarrienetakoa izango da, aukera paregabea ...

Gehiago irakurri...


Estatu Batuetako Fisikarien Elkarteak bere 2020 Fellow sari bat eman dio Blas Uberuaga fisikari euskal amerikarrari

2020/10/16

Fellow sari hau fisikariek euren kolega fisikariei ematen dieten aintzatespena da Ikerketa, berrikuntza, fisika aplikatzea zientzia eta teknologiari edota irakaskuntza alorretan eginiko ekarpen bikainengatik saritzen du urtero American Physical Society (APS, AEBetako Fisikarien Elkartea) erakundeak bere Fellow sariekin. Aurten Los Alamosko Laboratorio Nazionaleko (LANL) sei ikertzaile nabarmendu ditu, Luis Chacón, Andrea Favalli, Ralph Menikoff, Andrea ...

Gehiago irakurri...


'Gernikako Arbolari’ poema epaimahaiaren aipua Chivilcoyko Beti Aurrera eta SADE idazle elkartearen literatur lehiaketan

2020/10/16

Chivilcoyko 'Arbol de Guernica' literatura lehiaketa Beti Aurrera Euskal Etxeak eta Chivilcoyko SADE-Idazleen Argentinar Elkarteak urtero antolatzen duten 'Gernikako Arbola' Literatura Lehiaketa bere bederatzigarren ediziora iritsi da aurten. Pandemia gorabehera, arazorik gabe burutu ahal izan zen eta Argentina osoko idazleek hartu zuten parte. Abenduaren 13an egingo zuten sari-emanaldia, ordea, bertan behera uztea erabaki dute antolatzaileek eta ...

Gehiago irakurri...


Azken Agurra Euskal Etxearen aurrean ikasle eta lagunek emana Covid-19z hildako Marta Invernoz euskara irakasleari

2020/10/16

Euskal Etxe aurrean, banderak haga erdian Gernika Plazatxoan Marta Invernozi azken agurra emateko Covid-19ak eragindako neumonia latz baten ondorioz Beti Aurrera Euskal Etxeko lehenengo euskara irakaslea izan zen Marta Invernoz hil zen urriaren 6an. Osasun neurriak direla eta hiletarik ez zen egin, baina hil-autoa Euskal Etxearen aurrean dagoen Gernika Plazatxoan gelditu zen. Bertara bildu ziren hainbat lagun, kultur erreferente handia ere izan zen irakasleari azken agur hunkitua emateko.

Gehiago irakurri...


Jaurlaritzak 2020-24 Gobernu Programa helarazi dio Legebiltzarrari: ikus zer planak dituen Diasporarentzat

2020/10/15

Lehendakaritzapean Gorka Alvarez Aranburu buru duen Kanpoan den Euskal Komunitatearentzako Zuzendaritzak garatzen ditu Jaurlaritzan Diasporarekiko harremanak Eusko Jaurlaritzak astearteko Gobernu Kontseiluan aurkeztu zuen 2020-2024rako Gobernu Programa eta ondoren Legebiltzarrari helarazi zion. "Euskadi martxan" izenburupean, XII. Legegintzaldirako Gobernu Programak 131 orrialde dauzka eta Gobernuaren jarduera gidatuko duten printzipio, ardatz, herri-helburu, jarduketa-arlo eta konpromiso programatiko eta ekinbideak zehazten ditu, hauexek direla ...

Gehiago irakurri...


Macachingo EEak musuko pertsonalizatuak oparitu dizkie bere dantzariei: maskara izango ote 2021eko Euskal Asteko ikurra?

2020/10/15

Macachingo Euskal Etxeak bere dantzarientzat egindako euskal maskarak Dantzari Eguna ospatzeko, lauburu berde, gorri eta zuriak, eta Dantza Taldearen izena –Gure Ametza (sic)– biltzen dituen maskara bana oparitu zien Macachingo Euzko Alkartasuna Euskal Etxeak bere dantzariei. Ospakizuna entsegu egunetan izan zen –txikiek, ertainek eta helduek egun ezberdinetan entseatzen dute– euskal etxea bueltatua baita bere ohiko ekimenetara.

Gehiago irakurri...


Munduko Euskal Etxeek eta Euskara Irakurletzek "Kutsidazu bidea, Ixabel" musikala ikusi ahal izango dute bihar Bilbotik

2020/10/14

Munduko hainbat eta hainbat Euskal Etxetan eta bertako euskara klaseetan, askotan behin baino gehiagotan pantailaratutako "Kutsidazu bidea Ixabel" filmaren bertsio musikala, Bilboko Arriaga antzokian estreinatuko da ostegun iluntze honetan, 19:30etan, eta streaming bidez ikusi ahal izango dute, zuzenean, Etxepare Euskal Institutuaren eskutik, munduko Euskal Etxeetan eta hainbat unibertsitatetako ...

Gehiago irakurri...


Buenos Airesko Nafar Etxeak urriaren 31eraino luzatu du "125. Urteurrena" Literatur Lehiaketara aurkezteko epea

2020/10/14

Buenos Airesko Nafar Etxearen 125. Urteurreneko Literatur Lehiaketa Azaroaren 3an beteko ditu 125 urte Buenos Airesko Nafar Etxeak; osasun egoera dela-eta bilera jendetsuak debekatuta, ospakizuna ez da urte hasieran pentsatzen zen bezala egin ahal izango; hala ere Elkartetik jakinarazi zaio EuskalKultura-eus-i saiatuko direla deialdi birtual gisa behintzat ospatzen. Halaber, Urteurreneko programako parte den Ipuin Laburren Lehiaketa aurrera doala konfirmatu ...

Gehiago irakurri...


Bizi dugun Covid garaian sukaldari gazteek hartu dute lekukoa San Nicolaseko Euskal Etxeko proiektu solidarioetan

2020/10/14

San Nicolaseko Euskal Etxeko sukaldari gazteak paella prestatzen, maskarila eta distantzia errespetatzen Ia 20 urte daramatza San Nicolaseko Euzkal Etxeak ‘Etxe Nasaia’ (sic) programa garatzen. Programaren baitan hilean behin hiriko eskola bateko neska-mutilak Euskal Etxera joaten dira bazkaltzera. Ekintzak bi helburu argi ditu: gizarteko sektore ahulenei laguntzea eta aldi berean Euskal Etxearen eta komunitatearen arteko loturak estutzea.

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia