euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Badator ‘Euskaraldia’ 2020, Diasporatik ere parte hartzeko aukerarekin; eman izena azaroaren 20a baino lehen

2020/10/26

2020ko Euskaraldia, "Gehiago, gehiagorekin, gehiagotan" Euskara ulertzen dutenen arteko hizkuntza ohiturak aldatzeko ariketa soziala da 'Euskaraldia', euskara ulertu edo zerbait mintzatu baina inertziak edo dena delakoak medio ezagutza hori gauzatzen edo praktikatzen ez dutenei aukera ematearren aktibatu eta erabil dezaten. 2018an izan zuen lehenengo edizioa eta arrakastak bultzaturik aurten ere egingo da, proposamen luzeago batean eta lagun gehiagorengana ...

Gehiago irakurri...


Frantzisko Aita Santuak Celestino Aós nafarra, orain arte Santiagoko Artzapezpiku zena izendatu du Txileko Kardinala

2020/10/26

Felipe Arizmendi mexikarra eta Celestino Aós Txileko nafarra kardinal izendatu ditu Frantzisko Aita Santuak (argakiak Berri Agentzia Katolikoa eta Vatikanoak atzo jakinarazi zuenez, Frantzisko Aita Santuak Celestino Aós Braco (Artaitz, Nafarroa, 1945) hautatu du Txileko hurrengo Kardinala izateko. Orain arte Santiagoko Artzapezpiku zena azaroaren 28an bilakatuko da kardinal Vatikanoan egingo den ekitaldi batean. Celestino Aos kaputxinoa da eta graduduna sikologian. 1968an apeztu zuen Pingliang-eko apezpiku Ignacio Larrañagak. Bere ...

Gehiago irakurri...


John Ochandorena motorzale euskal-kaliforniarra Harley berezi baten jabe bihur daiteke, zeure esku dago laguntzea

2020/10/23

Paul Tetul profesionak berarentzat propio eraikitako Harley bat da saria; ze gairekin? Johnek ikurrina eta euskal armarria hautatu ditu John Ochandorena --jende askorentzat Johnny O (ioni ou ahoskatua)-- Harley motorzale euskal-kaliforniar bat da. Eta harleyzale on guztiak bezala, gorputza tatuajez beterik dauka; bere kasuan, berezitasunetako bat, tatuaje handi eta koloretsu horiek Euskal Herriari eta euskal gauzei lotuak izatea da. Bere burua "Basque" gisa definitzen duen John aurkeztu egin da Dream Chopper-en, saria berarentzat ...

Gehiago irakurri...


Caracasko Eusko Etxea ateak berrirekitzeko egokitze lanetan ari da; bilera egin du aste honetan Gorka Alvarezekin

2020/10/23

Bileraren bi aldeak, Lehendakaritzan eta Caracasko Euskal Etxean (argazkiak Eusko Jaurlaritza) Asteazkenean elkartu birtualki elkartu dira Caracaseko Eusko Etxeko lehendakari Ibane Azpiritxaga eta Kanpoan den Euskal Komunitatearentzako zuzendari Gorka Alvarez Aranburu, lan-bilera telematiko batean. Elkarretaratzean, besteak beste, venezuelar hiriburuko euskal etxea prestatzen ari den proposamenez eta martxotik hona garatzen ari den zenbait proiekturi buruz hitz egin zuten

Gehiago irakurri...


Txile: Santiagoko Euzko Etxea pixkanaka ari da presentzialki ekimenean sartzen, Amalur jatetxearen terraza, pilota...

2020/10/22

Berriketari buletinak azaltzen duenez, Txileko Santiagoko Euzko Etxeko Amalur jatetxeak ateak zabaldu ditu pandemiaren fase berrian Bere 113. zenbakira iritsi da Txileko 'Berriketari' buletina eta bere zuzendari Ignacio Bastarricak --aldi berean Euzko Etxeko lehendakari denak-- eta honen emazte María Angélica Carrasco Verak, buletineko editore legez, azken bi hilabeteotan euren euskal komunitatean agitu diren gertaera eta ekitaldien laburpena dakargute. Besteak beste, aipatzen dute Covid-19ari dagokionez ...

Gehiago irakurri...


‘San Juan Adentro’ YouTube kanalak San Juango lurra zapaldu zuen lehenengo euskaldunaren istorioa biltzen du

2020/10/22

San Juan probintziaren lurra zapaldu zuen lehenengo euskal herritarrari buruz hitz egiteb du Eduardo Ochoak bere bideoan ‘San Juan Adentro’ izeneko YouTube kanala Andeetako San Juan probintzia argentinarraren gobernu proiektu baten barruan sortu zuen San Juango Eusko Etxeko erreferente den Eduardo Ochoak. Kanalak "etxeko bideoak" biltzen ditu eta helburua Cuyo eskualdean oso ezagunak ez diren paisaiak eta ibilbideak ezagutaraztea da.

Gehiago irakurri...


Kepa Etchandyren 'Gaucho Basko'ren frantses bertsioa datorren astelehenean ikusgai telebistaz eta internetez

2020/10/21

"Gaucho Basko" filmeko irudi bat. Kepa Etchandy eta Mikel Ezkerro Laurak Bat Euskal Etxeko Gernikako Arbolaren kristalkiaren ondoan 'Gaucho Basko' filmak bidaia bat kontatzen du: Kepa Etchandy argazkilari baionarrak Argentinara bere familiaren arrastoen bila egindakoa. Dokumentala datorren astelehenean, urriaren 26an, gaueko 23:25etan estreinatuko du telebistan France 3 Nouvelle Aquitaine kateak. Frantsesezko bertsioa hau hilabete osoan ikusi ahal izango da kate horren. Iparraldeko Kanaldude euskal kanaletik, ...

Gehiago irakurri...


Pergaminoko EEak era hibridoan ospatuko du bere 69. urteurrena: saio birtualak eta aurrez aurreko janari salmenta

2020/10/21

Pergaminoko Lagun Onak Euskal Etxeak bere 69. urteurrena ospatuko du Bere 69. urteurrena ospatuko du datorren larunbatean Pergaminoko Lagun Onak Euskal Etxeak, goizeko 11etatik aurrera eta ‘hibridoa’ izenpean gero eta arruntagoa egiten ari den moduan. Alegia, goizean hainbat eduki igoko ditu bere sare sozialetara eta iluntzean janari salmenta egingo du bere egoitzan bertan.

Gehiago irakurri...


Boiseko Euskal Museo eta Ikastolaren online enkantea: datorren igandera arte parte hartu eta lagun dezakezu

2020/10/20

Enkanteak iganderaino iraungo du: 5.870 bildu ditu orain arte, helbu dituen 20.000 dolarretatik. Oraindik garaiz zaude parte hartu eta laguntzeko Esan beharrik ez dago munduak bizi duen Covid-19aren egoerak bazter guztiak ukitu eta, besteak beste, kolpe ekonomiko nabariak eragin dituela hainbat elkartetan, bai ekitaldi eta proiektuak aldatu/murriztuta edo zuzenean bertan behera utzi behar izan direlako; eta askotan aldi berean, diru-sarreretan ere, elkartu ezinak diru-iturriak erabat ezabatu edo amildu dituela. Horren aurrean, munduko euskal ...

Gehiago irakurri...


Eusketxek EH, Peru, Uruguai, Argentinako lagunekin hasi du online tailerra Euskal Mitologiaz: zatoz, astelehenean berriz!

2020/10/20

Euskal Mitologiari buruzko Irakurmen Tailerra Buenos Airesko Eusketxe-Euskal Kultur Etxea antolatzaile ‘Euskal mitologiaren imajinarioa’ izenburuko Irakumen Tailerra Luis Maria Etcheverry doktore irakaslearen ardurapean dago eta astean behin izango da, hilabetez. Ekimenaren oinarria irakurketa partekatua da, “uste baitugu irakurketa partekatuak testuen mundua eta gure mundu eta bizipenak hurbiltzen dituela”, azaldu digu irakasleak; programak hainbat gai jorratuko ditu, tartean akelarrea, ...

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia