euskal diaspora eta kultura
2020/11/05
"Hamaika Gara-Somos multitud" egitasmoak erabakitzeko eskubidea erreferendum bidez gauzatzearen aldeko atxikimendu eta konpromiso bilketa masiboa bultzatzen du."Euskal Herrian eskubide honen alde dagoen jarrera nagusia ikustaraztea du helburu, eta Euskal Herriko lurralde desberdinetan urrats eraginkorrak ematea". Sinadura bilketa Euskal Autonomi Erkidegoan eta Nafarroan egingo da, ...2020/11/05
Kolpe ikaragarria Nevadako Elkon, astindua bere familiari eta zirrara eta sumina bertakoen artean joan den igandean Kylee Leniz, 16 urteko gazteak MacDonalds-eko drive thru delakoan (autotik jaitsi gabe lehiatilatik bere manatua eskatzen duten bezeroei atenditzen) lanean ari zela su-arma erasoa jasan eta ondoren ospitalean hil ostean. Erasoa ausazkoa gisa ikertzen ari da polizia. Erasotzailea, 24 ...2020/11/04
Boise Idahoko hiriburuak bisitariei eskaintzen dien erakargaietako bat da bertako "Basque Block" edo euskal auzoa. Garai batean euskal emigranteen ostatu eta biltokietako batzuk kokatzen ziren lekua zena, gaur egun berregokitu, apaindu eta oinezko eremu bilakatuta dago eta bertan daude tragu bat hartu, euskal janaria dastatu edo terraza batean lasai egoteko lekuak eta, esaterako, Boiseko Euskal Museoa, ...2020/11/04
Etxepare Euskal Institutuak Georgiako Ivane Javakhishvili Tbilisi State University-rekin (TSU) 2020ko irailean sinatutako lankidetzaren ondorioz, 2021eko otsailean euskara eta euskal kultura irakurletza berria zabalduko da bertan. Hori dela eta, azaroren 17an euskara eta euskal kulturako irakurlea hautatzeko deialdia egingo du Etxepare Euskal Institutuak, 2021-2022 ikasturtean ...2020/11/04
Aurten Euskal Aste Nazionala ospatuko ez denez, jaiaren programa barruan urtero antolatzen den Euskal Koruen Topaketa ere ez da egingo eta horrek hutsune handia utzi du euskal etxeetako koru-abeslariengan. Baina FEVAk kontuan du oso urtez urte euskal etxeetan handituz doan ekimen hau eta euskal koruen zuzendarientzako propio prestatutako ikastaro bat eskainiko du azaroaren 14an, arratsaldeko ...2020/11/03
Hala heldu zaizkion eskabideei erantzunez, Mallorcako Artea Euskal Etxeak hitzaldiak eskaini ditu Palmako eskoletan Euskal Herria, euskaldunak eta euskal kultura aurkeztuz. Ikasle gehienentzat lehenengo kontaktu hurbila izan da euskal errealitatearekin, baita Mallorcako Euskal Etxeak ongi islatzen duen euskal diasporaren errealitatearekin ere. Hitzaldiak EEko kide den Aingeru Merlok gauzatu ditu, oinarrizko hainbat ...2020/11/03
Egoera normal batean, egun hauetan, azaroaren 16tik 23ra Macachínen egitekoa zen Argentinako Euskal Aste Nazionalaren behin betiko programa argitaratuko genukeen. Pandemiaren ondorioz, ordea, ez dugu ez programarik ezta jairik ere izango; ez behintzat normalean izaten den bezala. Izan ere, jaia 2021era pasatu ondoren, alternatiba bat ari da prestatzen festaren antolatzailea izango zen Euzko ...2020/11/02
Sancho de Beurko Elkarteak Bigarren Mundu Gerran (BGM) Ameriketako Estatu Batuetako Armadan militar aritu zen Euskal Herrian jaiotako lehenengo emakumearen izena jakinarazi du. Bere ikerketen ondorio lortu ahal izan duen emaitza da: Cecilia Corcuera Berasategui Arabako Araia-Maeztun jaio zen 1916an.2020/11/02
Rosarioko Gizataldeen Topaketaren 36. edizioa datorren ostiralean abiatuko da hiri santafatarrean, eta azaroaren 6tik 8ra eta 13tik 15era gauzatuko da eta izaera hibridoa izango du, esan nahi baita programa ofizialeko ekitaldi batzuk aurrez aurre garatuko ditu eta beste batzuk sare sozialetan. Nafar Etxeak bietan hartuko du parte.2020/11/02
Osasun egoerak larria segitzen badu ere, hurbil dagoen udari begira neurri batzuk irekitzen ari da Parana hiriko gobernua. Baldintza berri hauetan, egoitza irekitzeko aukera ikusten ari dira Urrundik Euskal Elkarteko lagunak ekintza jakin batzuekin –dantza eta antzerki tailerrak– hasteko. “Beti ere ezinbesteko ziurtasun protokoloa zorrotz jarraituz” azpimarratu digute ...PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus