euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Aitor Alava buru duen Buenos Airesko euskal kultur taldeak izena aldatu behar izan du: orain ‘OihanKide Taldea’ da

2020/11/24

Aitor Alava dantzari arabarra buru duen ‘OihanKide Taldea’ dantzan, Buenos Airesko Centenario Parkean 2018an Ekin Kultur Taldea izenpean formalki elkarte sinple gisa erregistratutako elkarteak utzi egin behar izan dio izen hori erabiltzeari, joan den uztailean oharrarazpen bat jaso baitzuten esanez "Ekin" izena, "Ekin Dantzari Taldea" eta antzekoak beste batek erregistratu zituela eta, beraz, "debekatuta" geratzen zitzaiela horien eta antzekoen erabilera. Egoera eta aukerak ...

Gehiago irakurri...


Europa, Amerika eta Asiako gutxienez 18 unibertsitate 2020ko Euskaraldian partaide Etxepare Euskal Institutuaren eskutik

2020/11/24

2020ko Euskaraldia munduko irakurletzetan (argazkia Etxepare Institutua) Euskaraldia izenarekin ezagutzen dugun ariketa soziolinguistikoa bere bigarren ediziora iritsi da. Ekimena azaroaren 20an hasi eta abenduaren 4ra arte luzatuko da, beraz Euskararen Nazioarteko Eguna (abenduaren 3a) ospatzeko egin ohi diren ekitaldiak, erakunde askotan, programako parte antolatuko dira. Eta nahiz eta epizentroa Euskal Herriko herri eta hiriak izan, Diaspora eta munduko euskal etxe ...

Gehiago irakurri...


National Geographic aldizkariak Vitoria-Gasteiz hautatu du 2021ean bidaiatzeko munduko leku onenetako bat legez

2020/11/23

Vitoria-Gasteiz Plaza Berria, 2020 (arg Francesco Bonino, Shutterstock) National Geographic aldizkari ospetsuak 2021ean bidaiatzeko munduko lekurik onenen zerrenda kaleratu du, eta Vitoria-Gasteiz hiria kokatu du gomendio horien artean. Bidaiatzeko aukera datorren urte honetan itzuliko dela aipatuz, 25 lekuak bost kategoriatan hautatu ditu, gogoan izan dituela abentura, kultura eta historia, natura, familia eta iraunkortasun irizpideak.

Gehiago irakurri...


Diaspora gertukoa duen Juan Inazio Zulaika puntista ohia: «Pilota profesionala sehaskara itzuli da berriz; atzera egin du»

2020/11/23

Juan Inazio Zulaika (arg Andoni Canellada-Foku, Berria)

Jakin-minak ez du erretirorik hartzen. Zulaika II.aren kasuan ez, behintzat. Urteetako eskarmentuan oinarriturik ari da Jai Alaiari buruz, 1988ko grebaz, oraingoaz, bere blogaz, eta ondu nahian dabilen liburuaz. Zenbat gauza ikusten dituen kontrakantxatik. Honako elkarrizketa Berriak argitaratu zuen atzo. Diaspora gertutik ezagutzen duen andoaindarrak Enekoitz Telleria Sarriegi kazetariaren galderei erantzun die.

Gehiago irakurri...


John Ochandorena motorzale kaliforniarra, lehenengoa bere sailean "Euskal Harvey" bat lortzeko bidean: emaiozu bultzada!

2020/11/23

John Ochandorena motorzale euskal kaliforniarra Gogoratu duela hilabete artikulua argitaratu genuela John Ochandorena harleyzale euskal kaliforniarraz eta "euskal Harley" bat lortzeko egiten ari zen ahaleginaz. Izan ere, lehiaketa batean ari da parte hartzen Estatu Batuetan, bertako Harley eraikile eta apaintzaile Paul Teutul-en eskutik Harley pertsonalizatu bat eskuratzeko. Beste batzuk bestelako proposamenak egin dituzte, baina berak, bere ...

Gehiago irakurri...


Tres Arroyos herri argentinarrak euskaldunei eskainiko die gaur Atzerriko Gizataldeen bere azkeneko Turismo Zirkuitua

2020/11/20

Gaur 15:30etan zabalduko da Tres Arroyoseko Euskal Zirkuitua egiteko aukera Tres Arroyoseko José A. Mulazzi Museoak, Udal Turismo Zuzendaritzak eta hiriko Atzerriko Gizataldeen elkarteak abiarazi zuten, Tres Arroyosek bertan finkatuta dauden kolektibitate eta jatorriei dagokienez daukan aberastasuna eta historia esanguratsua ezagutzera emateko egitasmo hau. Hamar zirkuitu eskaini dira herrian barrena, leku eta historia adierazgarriak azpimarratuz, azkena gaur ...

Gehiago irakurri...


Montevideoko Euskaro EEak kanpaina eratu du 16 urteko Mikel Garciaren tratamentu onkologikoa ordaintzeko

2020/11/20

Hiriburu uruguaitarreko Euskaro Euskal Etxeak azaldu duenez "Mikelek 16 urte dauzka eta "bihotzeko angiosarkoma" gaitza dauka, tratamentu onkologiko garestia duen eritasun larria eta sostengu eta laguntasun guztiak ongi etorriak dira". Euskal etxeak deia zabaldu du parte hartzeko datorren asteko igandean, azaroaren 29an, "Mikeli laguntzeko elkartasun paellan". Anoak bere egoitzan ...

Gehiago irakurri...


Aiko Eskolak eta Eusko Jaurlaritzak online dantza bekak eskaintzea adostu dute euskal etxeetako dantzarientzat

2020/11/19

Galdetu zeure euskal etxean eta bidali Eusko Jaurlaritzara Aiko Eskolan bekadun ikasteko eskabidea Euskal dantza klaseak online ematen dituen Aiko Eskola abiatu berriak ikasleku kopuru jakin bat gorde eta eskainiko die euskal etxeei eta euren inguruko dantzazaleei. Eusko Jaurlaritzak pertsona multzo bat hautatuko du eskolak beka bidez jarrai ditzaten, esan nahi baita kosturik gabe eurentzat. Eskolak Interneterako sarbidea duen edozein gailutatik (mahai gaineko ordenagailua, ordenagailu ...

Gehiago irakurri...


Sara Pagola ordezkaria Cordoban mintzatu zen atzo "Euskadi eta bere berrindartzea inor atzean utzi gabe" solasgai (bideo osoa)

2020/11/19

Sara Pagolak eskainitako hitzaldiaren irudietako bat Cordoba probintziako Industria, Merkataritza eta Meatzaritza Ministerioak gonbidaturik, “Euskadi martxan: berrindartzea, inor atzean utzi gabe” izenburuko hitzaldia eman zuen atzo eguerdian Euskadiren Argentina-Mercosur-eko ordezkaria den Sara Pagolak Zoom plataforman gauzatutako topaketa batean. Hitzaldia ‘Cordoba probintziako internazionalizaziorako elkarrizketak” Zikloaren baitan egin ...

Gehiago irakurri...


Eusko Jaurlaritzak "inflexio puntu" batera heldu nahi luke legealdi honetan Kanpoko Euskal Komunitateari dagokionez

2020/11/18

Kanpo Harremanetarako idazkari nagusi Marian Elorza Legebiltzarreko Batzordeari mintzo Jaurlaritzaren egitasmoetan "honako legealdia oso garrantzitsua izango da Kanpoko Euskal Komunitatearentzat". Halaxe adierazi zuen Kanpo Harremanetarako Idazkari Nagusi Marian Elorzak Legebiltzarrean, Kanpoan den Euskal Komunitatearentzako zuzendari Gorka Alvarez Aranbururekin batera Europako Gaietarako eta Kanpo Harremanetarako Batzordearen aurrean joan den asteko asteartean motu propio ...

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia