2021/04/08

Kanpainak aurrera darrai eta Battle Mountaingo (Nevada) Oberenak Euskal Etxeak zeure botoa behar du bertako "Roots Leadership" (sustraien buruzagitza) saria eskuratzeko 2021ean. Oberenak herrian hautatutako sei finalistetako bat da eta sariduna jendeak ematen diguen botoez erabakiko da eta, beraz, izugarri onartu eta eskertuko lukete euren aldeko botoa emango bazenu. Euskal Etxearen alde bozkatzeko, ...
Gehiago irakurri...
2021/04/08

Mariana Domine Irigoyen eta Adrian Charras musikari arrecifestarrek proiektu berria dute esku artean. Argentinara etorri ziren Euskal Herriko zazpi lurraldeetako immigranteen gorabeherak kontatu eta kantatuko dituzte, begirada berri bat proposatuz euskal immigrazioaz. Domineren hitzetan, “Immigranteen gutunak abesti bihurtu, eta kontatu nahi dugu zergatik etorri ziren euskal immigranteak, nondik eta ...
Gehiago irakurri...
2021/04/07

Azken igandean ospatu zen Aberri Eguna Euskal Herrian eta Euskal Diasporan. Iaz ez bezala –gogora dezagun iazko Aberri Eguneko ekitaldi guztiak on line izan zirela– aurten bai burutu ahal izan dira aurrez aurreko zeremonia batzuk. Pandemia egoera honetan zaila da jakitea datozen asteetan zer gertatuko den; hala ere, edo agian horregatik, Diasporako euskal etxe batzuek momentuz dauden aukerak baliatu ...
Gehiago irakurri...
2021/04/07

Hiru hamarkadatik gora darama etengabe lanean Argentinako Paraná herritik, Entre Ríos probintzian, Presencia Vasca irratsaioak. Informazioa, musika, kronikak, iritzi eta editorialak, guztia Euskal Herria eta bere diaspora ardatz, hori da igandez igande ordubetez aireratzen duena, eta azken urteotan baita sareratzen ere, saioa munduko edozein lekutik entzun baitaiteke. Raul Alcainek sortua, ...
Gehiago irakurri...
2021/04/06

Eta ospatu ere, hobekien dakien moduan ospatu du: saioa beste aste batez ekoizten, eta hondar-ale berri bat jartzen Diasporatik euskal kultur bizitzari etengabe egiten zaizkion ekarpenei. Astero esatari eta zuzendari duen Federico Borrás Alcain euskal-argentinarra buru, Presencia Vascak bat egin zuen igandean Aberri Egunarekin, eta saioan zehar solaskide izan zituen ospakizuna aipagai ...
Gehiago irakurri...
2021/04/06

Euskal Herriko eta Estatu Batuetako euskal musika talde eta musikariekin gozatu nahi, aldi berean Boiseko Euskal Museo eta Ikastolari laguntzen diezula? Hori da Boisetik apirilaren 10erako datorkigun proposamena. AEBko euskal musikarien artean daude Amuma Says No, Jean & Jean-Jules Flesher eta Mercedes Mendive; eta EHtik, besteak beste, Keu Agirretxea, Ziortza eta Leire, Xabi Aburruzaga, Maren eta ...
Gehiago irakurri...
2021/04/04

Aste honetan aurkeztu dute legeztapen eskabidea, eta beste bi paper emendatu behar dituztela jakinarazi badiete ere, gauzatze bidean da eta pare bat hilabete barruan bururatzea espero dute Afrika osoko lehenengo euskal etxe ofiziala izango den Ekuatore Gineako Euskal Etxea legeztatzeko prozesua. Gaur bertan, Aberri Egunez, hurren emango dituzten pausoak erabakitzeko bilduko da talde eratzailea, eta mahai baten ...
Gehiago irakurri...
2021/04/03

Xinpletasunean ederra. Halakoxea da igande honetan, apirilaren 4an Aberri Eguna dela eta Tokyoko Euskal Etxeak (TEE) plazaratu eta EuskalKultura.eus-i helarazi dion bideoa. Hamaika dira egunotan gure Diasporan munduko Euskal Etxeak ateratzen ari diren ohar, dei, agiri eta gainerakoak, gehienak birtualtasunean bildu edo gogoratzeko data berezi hau. Gehienak gainera azken orduotan ari dira zabaltzen, eta zaila ...
Gehiago irakurri...
2021/04/02

Urtebete pasa eta gero zinez baldintzatuta segitzen dute mundu osoko euskal etxeak euren egunerokotasunean. Baina baldintzatuta segitu arren, jarraitzen dute, irmo, urteroko euskal ospakizun nagusiekin bat egiten. Aberri Eguna Pazko Igandean ospatzen da, aurten apirilaren 4an, eta Euskal Etxeak hamaika ekintza ari dira prestatzen data oharkabean gera ez dadin: hitzaldi eta topaketa birtualak, ...
Gehiago irakurri...
2021/04/02

Aberri Eguna Diaspora osoko hainbat euskal etxe eta komunitatetan gogoz ospatu ohi den festa da, New Yorkeko Euskal Etxetik Tokyokoraino, Buenos Aires, Santiago, Caracas, Mexiko, Londres, Montevideo, Madril eta abarretik pasata. Artikulu bereizitu batean dakargu Diasporan aurtengoan izango duen panoramaren berri. Baina gero eta normalagoa da Euskal Herrian Aberri Eguna ospatzeko egiten diren deiek ...
Gehiago irakurri...