euskal diaspora eta kultura
2020/12/11
FIVU Uruguaiko euskal erakundeen Federazioak eta Uruguaiko Postak omenaldi berezia egin diote Urretxuko musikagile ospetsuari euskal gaiak biltzen dituzten zigilu eta zigilu-markak kaleratzen. Izan ere, Jose Maria Iparragirreren irudia ez ezik, euskal dantzariak, eguzkiloreak eta Gernikako Arbola kantaren bertso batzuk ere erabili dituzte zigilu uruguaitarretan zirkulatzeko.2020/12/10
Donostiako Tabakaleran egindako ekitaldi batez, pandemiagatiko neurri guztiak zorrotz errespetatuz eta lagun kopuru mugatu bat partaide ospatu zuen atzo Etxepare Euskal Institutuak lanean hasi zeneko lehenengo hamarkada. Hamar urte hauetan bide bat egin du eta zinez sendotu du bere presentzia eta lana nazioartean euskara eta euskal kulturari pixkanaka dagokion lekua emateko helburuan, eta euskal sortzaileei eta ...2020/12/10
EuskalKultura.eus informatzen joan den legez, azaroaren 20tik abenduaren 4ra arte luzatu da, nagusiki zazpi probintzietan baina baita diasporan ere Euskaraldia ariketa soziolinguistikoaren bigarren edizioa; eta ez dira gutxi izan munduan proposamen euskaltzalearekin bat egindako EE eta elkarteak. Euskaraldia dela eta antolatutako ekitaldien barne Euskararen Nazioarteko Eguna (ENE) ere ospatu zuten ...2020/12/09
Carlos Gabilondok, Euskal Zinema Ibiltariko arduradunak, urteko agenda bete-beteta ekin zion 2020ari joan den otsailean. Hogei bat euskal etxe bisitatuko zituen, behin baino gehiagotan, azken hamarkada honetan Euskal Zinema Ibiltariaren anfitrioi izandakoak. Ia urtebete pasatu da momentu hartatik eta agendatutako jardueretatik bat bera ere ez du egin ahal izan, ez behintzat pentsatu bezala. Zine ...2020/12/08
Kalean da dagoeneko La Platako Euzko Etxearen Eguzkia hilabetekariaren zenbaki berria, 3. urte honetako 16.a, abenduari dagokiona. Bere 52 orrialdeetan dozena eta erdi bat artikulu dakartza, beste hainbeste idazlek sinatuak. Eta eranskin batekin dator, "Poesía de la Diáspora" izenpean, Roxana Aramburú, César Beltrán Surigaray, Mariano Dubin eta Norma Etcheverry ...2020/12/07
Gaur astelehena eta bihar asteartea (askorentzat, Hego Euskal Herrian, asteartea jai, eta astelehena, zubia) bere azkeneko bi egunak izango ditu 2020ko Durangoko Azokak. Euskal Herriko publikoaren eta urtero euskaraz edo euskal gaiez ekoizten duten sortzaileen eta euren emaitzen arteko bilgarri den elkargune nagusi hau bere 55. ediziora iritsi da, pandemia neurriek baldintzatuta. Lanean gogor, ...2020/12/04
Hamar urte ospatuko ditu datorren astean Etxepare Euskal Institutuak “euskara eta euskal kultura nazioartean sustatzen”. Hori dela eta ekitaldi "ikusgarria" antolatu du, abenduaren 9an, Donostian, arratsaldeko 4:30etan (Euskal Herriko ordutegian) Tabakalerako Prisman, mundura online zabalduko dena. Bertan, Sra. Polaroiska bikoteak ekintza performatibo bat zuzenduko du. ...2020/12/03
Aurreko egunetan ekarri dugu orrialdeotara munduko hainbat lekutan, Euskaraldia dela-eta eta gaur Euskararen Nazioarteko Eguna (ENE) dela-eta euskara ardatz antolatutako hamaika ekitaldi eta saio desberdinen berri. Gaur, munduan barrena ibili zen San Frantzisko Xabier eguna den honetan, Boisetik Todor Azurtza Sorrondegi adiskideak bidalitako bertsoaren bideoaren oparia egingo dizugu. Zorionak, euskal irakurle zaren ...2020/12/03
Pandemia garai honetan, mugitzeko murrizketek eta taldeka ibili eta lekuak bisitatzeko mugek ez dute batere laguntzen Boiseko Euskal Museoa bezalako erakunde batek egiten duen zabalkunde lana. Baina muga horiek gainditzen eta bere helburuei eusten gogor segitzen du lanean, guk dakigula Euskal Herritik kanpoko euskal museo bakarra den Boiseko "Basque Museum and Cultural Center"ek. Gaurkoan, bideo batez ...2020/12/03
Pandemiak ekarritako egoeragatik atzeratzen joan da eta ezin izan du ospatu Caracasko Eusko Etxeak bere 70. urteurrena, urteak berez martxoaren 3an bete arren. Orain, ordea, eta gaindituta ez egon arren egoera hobea denez, osasun neurri guztiak zorrotz errespetatuz ospakizuna egitea erabaki du euskal elkarte caracastarrak, presentzialki bilduz eta batera eginez Eguberriko eta Urte ...PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus