euskal diaspora eta kultura
2020/12/23
Pandemia eta itxialdia protagonista nagusi izan dituen urte honek modalitate birtualera egokitzera behartu ditu aurrera egin nahi izan duten munduko euskal etxe guztiak. Sao Pauloko Eusko Alkartasuna ez da fenomeno honetatik kanpo geratu eta online ekintzak antolatzeari ekin zion, eduki berriak sortu zituen sareetara igotzeko eta lan handia eta etengabea egin du bere bazkide eta lagunekiko harremana ...2020/12/22
Euskadiko Orkestrak espazioa partekatzen du Katia Buniatishvili, Lang Lang, Berlingo Filarmonikoa edo Vienako Filarmonikoa bezalako interprete eta orkestra garrantzitsuekin 'Stage Access' arte streaming zerbitzu berrian. Harpidetza bidezko plataforma digital berri honek kontzertuak, opera, dantza eta antzerkia eskaintzen ditu. Eta orain, ‘Euskadiko Orkestra Martxan!’ ...2020/12/22
Urtero bezala, Eguberri Mezua zabaldu die Lehendakariak munduan barreiatutako euskaldunei eta euskal gizataldeei. Aurtengoan, COVID-19ak ekarritako erronkari dagokionez, desafioa onartu eta guztien lankidetza lagun, nonahi gaudela, gainditu eta bentzutuko dugula baitetsiz egin du, kanpoan diren euskal gizataldeek egoerari aurre egiteko dagoeneko erabili dituzten elkartasuna, ekimena eta ...2020/12/22
Nafarroako ‘Mugarik Gabeko Txuntxuneroak’ elkarteak mundu osoko txistulariak gonbidatu nahi izan ditu bere deialdi berrian parte hartzera. Helburua da adin eta jatorri ugaritako musikariek ‘San Sebastian Martxa' grabatzea bideo kolektibo gisa. Egin behar den lan prozesua oso ondo taxutu eta azalduta dago (ikus hemen) eta parte hartzeko behar direnak hauexek dira: mp3-tresna, ...2020/12/21
EuskalKultura.eus-en blogen sailean noizbehinka sinatzen duen testuetako beste batez datorkigu Jose Felix Azurmendi kazetaria, oraingo honetan Eneko Las Heras Leizaola marrazki-kronikari eta biñetista euskal-venezuelarra aipatzen duen zutabe batekin. Eneko Las Heras Público egunkari espainiarrean ari da momentu honetan argitaratzen bere lanak.2020/12/21
Abenduan tokatzen zaigu normalean urtarrileko ekintzak iragartzea eta hala egiten dugu urtero Necocheako Euzko Etxearen San Sebastian jaiekin. Festok jardunbide luzea daramate elkartean –1957an hasi zuten ospatzen– eta oso jendetsuak izateaz gain programa zabala eskaintzen dute: janari tipikoak Donostiako Konstituzio Plaza gisa itxuratutako aretoan, alkatearen hautaketa, erromeriak, txikiteoa eta ...2020/12/21
Covid-19aren pandemiak zinez bitxi bihurtu duen 2020 honetan, Boisen ez da posible izan, besteak beste, abendu oro tradizionala den "Sheepherder's Ball" (artzainen dantzaldia) festa, enkante eta dantzaldi ongile historiko famatua egitea, bertako Euskal Etxean, hiriko Oinkari dantza taldekoak antolatzaile. Hala erabaki dute, izan ere, argi izan dutelako alferrikako arriskuak hartzea merezi ez duela ...2020/12/18
Oso gogorra izan da 2020. urtea zentzu askotan, zer esanik ez jende askoren ekonomiarentzat. Egoera honetan langintza zailagoa gerta daiteke aurten Gabon Arbolan jartzeko opari on, merke eta politik aurkitzea. Zailagoa baliteke, baina ezinezkoa ez. Izan ere, egon badaude opari jator eta polit askoak izan daitezkeen proposamenak, eta gainera euskal kolektibitateko lagunen ...2020/12/18
Madrilgo Euskal Etxeak plazaratu du eta salgai ipini --azken hau bere egoitzan, Idazkaritzan, zein bere baitango Sagardi jatetxean-- 2021eko hormako bere egutegia. Gogora dezagun 2 euroko prezioan eros daitekeela eta bertan agertzen diren argazkiak, orrialde hauetan iragarri genuen argazki lehiaketaren bidez hautatu zituztela. Hiru irudi irabazleak hemen eman genituen aditzera, eta orain, lehiaketara ...2020/12/17
Duela pare bat aste iragarri genuen orrialdeotan Boiseko Euskal Museoak bideoa prestatu zuela hiriko hilerria bisitatu eta Boiseko euskaldunen berri emanez bertan ehortzita dauden izen eta familietatik abiatuz. Izan ere, Boiseko euskal erakundeetan bereziki erreferentziazkoa den Euskal Museoa ez baita batere geldirik geratzen eta gogor ari baita, bereziki pandemia garai honetan, ekimen berriei eusten eta ...PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus