euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Euskara Munduan: Udako barnetegia urtarrilaren 9tik 16ra online, Argentina, Txile, Uruguai eta Brasilgo ikasleekin

2020/12/30

Euskara Mundua Programaren uztaileko barnetegi birtualaren irudia Pandemia garai bereziki zail honetan, Etxepare Euskal Institutuak eta FEVAk elkarrekin segitzen dute lanean Hego Ameriketako euskara irakasleen prestakuntzarako urtero sasoi honetan antolatu ohi duten udako (uda, hego hemisferioan) barne-ikastaroarekin. Osasun egoerak, hala ere, moldatu beharra ekarri du eta uztailean bezala ikastaroak online modalitatea izango du. Urtarrilaren 9tik 16ra ...

Gehiago irakurri...


Boisen Cenarrusa Fundazioak Anita Franzoiari eta Ibarretxeri eman dizkie sortu berri dituen lehenengo Cenarrusa Sariak

2020/12/29

Anira Anacabe Franzoia (arg Elko Press); eta Ibarretxe lehendakaria hizlari Boiseko azken Jaialdin (arg EK) Boisen egoitza duen Cenarrusa Fundazioak, "Pete T Cenarrusa Saria" antolatu eta eman du abendu honetan aurrenekoz, eman ere bi pertsonari, lehenengo edizio honetan, euskalamerikarra bat eta EHko euskalduna bestea, Nevadako Anita Anacabe Franzoia euskaltzale eta kultur ekile ezagunari eta Juan Jose Ibarretxe lehendakariari. Cenarrusa Saria urtero emango zaio euskal kultura sustatze lanetan nabarmendutako ...

Gehiago irakurri...


Olentzero Kanadan: euskal ikazkina Zoom bidez elkartu da British Columbiako Zazpiak Bat Euskal Etxeko haurrekin

2020/12/29

British Columbiako haurrak, ilusioz beterik Olentzerorekin solasean, aurten Zoom bidez Koronabirusak baldintzatutako urte honetan, Olentzerok ere moldatu egin behar izan ditu aspalditik finkatutako ohiturak urtero euskal etxeetako haurrekin dauzkan hitzorduei eutsi ahal izateko. Halaxe gertatu da Kanadako British Columbia probintzian, aurten urteroko ilusio berberez etorri baita gazte eta helduak bisitatzera, baina, osasun neurriei zorrotz begiratuz, Eta Zoom bidez egin du, baina hala ere ...

Gehiago irakurri...


Berlingo Euskal Etxeak Iratxe Fresnedaren "Lurralde hotzak" alemanez azpititulatu du eta bazkideei eskainiko die online

2020/12/29

'Lurralde hotzak' (Cold lands), Arrigorriagako (Bizkaia) Iratxe Fresneda zuzendari Urteko balantzea egiterakoan halabeharrez aipatzen dute aurten munduko euskal etxe guztiek agortzen ari den 2020. urte honen arraroa, ez-ohikoa. Covid-19ak guztia baldintzatu duen honetan, Berlingo Euskal Etxearen kasuan, elkarteko lehendakari Ainhoa Añorgak garrantzitsuen aipamarratzen duen gauza, osasuna da, "zenbakiak gaizki egon arren, gu ongi gara", adierazi dio ...

Gehiago irakurri...


Txirula Kultur Taldeak ‘Mugarik Gabeko Ipuin Lehiaketa’rako deia egin du; testuak otsailaren 15era arte bidal daitezke

2020/12/28

‘Mugarik Gabeko Ipuin Lehiaketa’ren XVIII. edizioaren atala Covid-19ak sortutako pandemia dela eta Otxarkoagako XXXIX. Umeen Jardunaldiak egin ez zirenez –eta oraindik ere ezin da jakin 2021 urtean noiz egin ahal izango diren–, OtxarkoagakoTxirula Kultur Taldeak ‘Mugarik Gabeko Ipuin Lehiaketa’ antolatu du haurrentzako literaturgintza bultzatu nahian, euskaraz zein gaztelaniaz.

Gehiago irakurri...


Olentzero Australian: Sydneyn parrillada batez errezibitu dute eta Townsvillen, Euskal Eguberria bertako prentsan

2020/12/28

Olentzeroren harrera Sydneyko Euskal Etxeko pilotalekuan; eskuinean, Euskal Gabonei buruzko erreportajea Townsvilleko prentsan Sydney aldeko euskaldunek harrera polita egin diote Olentzerori, "aurtengoan, ez hotza ez bero, 24-25 graduko tenperatura lagun", hiriko Gure Txokotik Manny Martin lehendakariordeak EuskalKultura.eus-i azaldu dionez. Hamasei haur eta eurekin batera heldu taldetxo polit bat bildu ziren, eta parrillada bat ere prestatu zuten harreraldiko osagai. Ekitaldia, abenduko hirugarren asteburuan ...

Gehiago irakurri...


‘Haritza’, La Platan egindako niki euskal irudidunak Euzko Etxeko Maitena Etcheverry eta M. Fernanda Astigarraga egile

2020/12/28

'Haritza' izenpean plazaratutako niki parte bat Ekimena Euzko Etxeko erreferenteetako bat den Maria Fernanda Astigarraga eta bere alaba Maitena Etcheverryren eskutik dator. ‘Haritza’ izenarekin ama-alabek euskal marrazkidun kamisetak sortzen dituzte, “eskuz margotuak, adin guztietako jendearentzat, ume zein heldu, maitasun handiz eginak”. EuskalKultura-eus-i azaldu diotenez, “helburua euskal kultura zabaltzea da, ...

Gehiago irakurri...


Zorionak eta Urte Berri On, gure agiantza onenekin, irakurle!

2020/12/25

Aurtengo Eguberri postalean, aurtengoan Zoom bidez, baina Kanadako British Columbiako Zazpiak Bat Euskal Etxeko haurrengana iritsitako Olentzero Beste urtebete pasa da --eta zer nolakoa!-- eta Eguberri sasoian jarri gara berriz ere. Covid-19aren etorrerarekin, urtea zaila izan da, eta harek ekarritako egoera "lagun" izango dugu hastear daukagun urtean ere. Ez dugu ezkutatuko bizi izan ditugula bolada hobeak, baina baita askoz ere txarragoak ere. Eta zailtasun guztien gainetik, Euskal Herriko eta munduko euskaldunok aurrera egin dugu. Baita ...

Gehiago irakurri...


Aita Anttonek "Eguberri zoriontsu" mezua bidaltzen du Kaliforniatik: Eguberri meza online euskaraz eta ingelesez

2020/12/24

Aste honetan bi meza elebidun euskara/ingeles emango ditu online Kaliforniatik aita Anttonek, Eguberri egunean eta igandean Eguberriaren karietara, agiantza edo desio onenak hedatu eta helarazi ditu Kaliforniatik Estatu Batuetako euskaldunen kapelau edo omonier den aita Antton Egiguren bidaniarrak. Igandero eta urteko data nagusiro bezala, bihar Eguberria ere meza elebiduna emango du euskaraz eta ingelesez Facebookez Kaliforniako Merced-eko Our Lady of Mercy parrokiatik. Kaliforniako goizeko 8:15ak inguru da bere ...

Gehiago irakurri...


Trelew-en, "sekulako murala" estreinatuz ireki ditu berriro egoitzako ateak Chubut Iparrekialdeko Euskal Etxeak

2020/12/24

La Platako Unibertsitate Nazionalean ikasitako Martina Mezzetti eta Axel Diaz artista trelewtarrek egin zuten murala; inaugurazioa abenduaren 22an izan zen Chubut probintziako Trelew hirian dagoen Euskal Etxeak bi asmo bete ditu urteko bere azken ekitaldi hionetan: batetik Axel Diaz eta Martina Mezzetti artista trelewdarrek egindako euskal murala inauguratzea; bestetik, De los Trabajadores etorbideko 833 zenbakian dagoen egoitza berriro martxan jartzea. Inaugurazio ekitaldian Salvador Bonachea Euskal Etxeko lehendakariak desestali zuen murala eta esker oneko hitzetan ...

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia