euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Gillermo Zubiaga hasi berria da New Yorkeko Eusko Etxean euskal kirolariei buruzko hormirudia marrazten

2021/01/29

Bozkarioz euskal etxea eta ilusioz Zubiaga marrazkigile eta pintorea bera, nortasun berezia emanez New Yorkeko EEko hormei Orain pare bat aste t'erdi eman genuen New Yorkeko Gillermo Zubiaga euskal artista hiriko Eusko Etxeko hormetan gauzatzeko prestatzen ari zen muralaren berri. Momentu hartan, hormirudia proiektua baizik ez zen, artistak ordenagailuan diseinatu eta euskal egoitzaren paretetara aldatzeko prestatua. Baina hori aldatua da dagoeneko, zeharkatzen hasia baita New Yorken finkatutako marrazkigile ...

Gehiago irakurri...


Juan Sebastian Elkanoren biografia eguneratua kaleratu dute euskaraz; irakurri nahi 'EH itsastarraren jatorriaren bila'?

2021/01/29

"J. S. Elkanoren aztarnaren bila" euskarazko eta gaztelaniazko edizioetan topa daiteke orain Pandemiak baldintzatutako Juan Sebastian Elkanoren bostgarren mendeurrenaren ospakizun garai berezi honetan, Elkano Fundazioak "J. S. Elkanoren aztarnaren bila" liburuaren plazaratzea iragarri du, euskarazko bertsioan. Orain artean gaztelaniazko bertsioa zegoen kalean, Julian Diaz Alonso egile. Bilboko Itsasmuseum-en zein Donostiako Aquariumeko dendetan eros daiteke, gaztelaniazkoa ...

Gehiago irakurri...


Estatu Batuetatik, euskal gazteek entzuten duten euskal musika garaikideko Spotfy zerrenda bat atera du NABOk

2021/01/28

"Basque Contemporary Sampler", egungo gazteek entzuten duten euskal musika garaikidearen adierazgarri Hona Spotfy-n egungo euskal gazteek entzuten duten musikaren playlist bat, Estatu Batuetatik datorkiguna, bertako Mikaela Goicoechea eta Madalen Bieter gazteek hautatua. Gaur bertan jakinarazi digu NABOk bere Astero buletinaren bidez euskal musika garaikideko zenbait egile eta estilo (popa, rocka, hip.hopa, elektronikoa eta abar) biltzen dituen zerrenda hau, Diasporan gehiegitan entzuten ez diren doinu eta ...

Gehiago irakurri...


Begiratua eman nahi diozu Hego Kalifornian, Chinoko Euskal Etxearen historiaren isla eta lekuko den bideo sorta honi?

2021/01/27

Chinoko Euskal Etxearen webguneak biltzen dituen bideoetako irudi bat, bertako Klika erakusten duena Hego Kalifornian, Los Angeles handiaren baitan, Chino hiria --80.000 inguru biztanle-- estatuko alde honetako euskal etxe erreferentzialenaren egoitza da, ingelesez Chino Basque Club eta euskaraz Chinoko Euskal Etxea izena duen euskal elkartea bilduz. 1968an sortua, ez da inguruko zaharrena --hori 1946ko Southern California Basque Club baita-- baina bai kopuruz, indarrez eta ekitaldiz ...

Gehiago irakurri...


Online jardunaldiak artea eta erbesteaz eta erakusketa, Mexikon erbesteratutako Gerardo Lizarraga pintore nafarraz

2021/01/27

Erakusketa Iruñean da, eta jardunaldiak (arteaz, exilioaz eta Lizarragaz ) online segi daitezke Atzo estreinatu zuten Iruñean, Nafarroako Museoan, 'Gerardo Lizarraga. Artista erbestean' izeneko erakusketa, 1905ean Iruñean jaio eta Mexikoko erbestean 1982an hildako margolari nafar gutxi ezagutu baina esanguratsu honen bizitza eta obrari buruzko atzerabegirakoa, Nafarroako Memoriaren Institutuaren eta Nafarroako Museoaren eskutik. Biltzen dira, besteak beste, Frantziako ...

Gehiago irakurri...


Gaur zin egin eta jabetuko da karguaz Idahon Tracy Basterrechea, Meridian-eko Polizia Departamentuko buru berria

2021/01/26

Tracy Basterrechea Gauzak aurreratu bezala ateratzen badira, gaur astearte arratsaldean --Euskal Herrian asteazken goizaldea dela-- Simison Meridian-eko alkateak Basterrechearen izena proposatu, Udalbatzak bozkatu eta ondotik zin egingo du Meridianeko Polizia Departamentuko buru bezala Tracy Basterrecheak, 2009tik bertako buruorde eta azken asteetan jarduneko poliziaburu izen denak, orain arteko buru Jeff ...

Gehiago irakurri...


Galdera zuzena Diasporari: Zergatik izan euskaldun? Zentzurik ba al du Diasporan euskaldun jardun eta izateak?

2021/01/25

Oiarzabalen galdera Diasporako euskaldunei: Zergatik euskaldun segi, zentzu zabalenean, 21. mendean, Euskal Herritik urrun? Pedro Oiarzabal aditua --bera ere Diasporan Euskal Herrian adina bizi izan dena-- munduko euskaldunak ari da aztertzen, geure Diaspora eta EH bera hobeto ezagutzearren eta interes bizia dauka Diasporako gazteen erantzunarekin bere galderari: Zergatik eutsi nahi diozu euskaltasunari? Agian zeure familian, batzuk gogor eutsi diote eta beste batzuk ez, baina zeuk argi duzu euskaldun izatea eta sentitzea ...

Gehiago irakurri...


Brexit gauzatuta, euskaldunentzat egoera azkenik nola geratu den argituz hitzaldia sareratuko du Londresko EEak

2021/01/25

Ekitaldia datorren astean egingo da Zoomez eta partaidetza librekoa izango da, Euskal Etxera aldez aurretik idatzita Zoom bidezko hitzaldia antolatu du London Basque Society Euskal Elkarteak, Brexit dagoeneko gertatuta, gauzak nola geratu diren argitzeko. Eusko Jaurlaritzako eta SPRIko partaideak lagun, hitzaldia datorren astean egingo da, otsailaren 4an, osteguna, eta besteak beste argituko dira: Euskal Herrira itzultzean egin beharrekoak (laguntza sozialak, pentsioak, paroa...), Erresuma Batura etortzeko egin beharrekoak, ...

Gehiago irakurri...


Nevadako Unibertsitateak 2021eko Euskal Idazkuntza Lehiaketa antolatu du, ingelesez, euskal gaiko lanentzat

2021/01/22

"Basque Writting Contest" edo Euskal Idazkuntza Lehiaketaren 2021eko deialdia Reno-Nevadako Unibertsitateak, Euskal Idazkuntza Lehiaketa antolatu du, 2021eko edizioan. Parte har dezakete ingelesez idatzitako lan argitaragabeek eta argitaratze-bidean ez daudenek, gai gisa euskaldunak, euskal kultura, euskaldunen bizitza munduan barrena edo lotura euskalduneko beste edozein daukatenak. Lanak aurkezteko epea 2021eko otsailaren 1ean zabalduko da eta irailaren 30ean itxiko, 18:00etan ...

Gehiago irakurri...


Elkarrizketa Argentinako Martina Saa txistulariarekin eta artikulua AEBko NABO Udalekuaz, 'Txistuaz' aldizkarian

2021/01/22

San Nicolásko EEko (Argentina) Martina Saa txistularia eta AEBko Udalekuko bi irudi, 'Txistuaz' aldizkariaren 2. zenbakikoak Bigarren zenbakia du, iazko ekainean plazaratzen hasi zen 'Txistuaz' aldizkariak, eta bertan bi idazlan topatu ditugu Diaspora ardatz daukatenak. Argentinatik, elkarrizketa egiten dio gaztelaniaz aspaldi Buenos Airesen finkatua dagoen Aitor Alava dantzari arabarrak Martina Saa (San Nicolás, 1989)  txistulari eta musikari argentinarrari. Eta zenbaki berean, artikulu batean, euskaraz, Gasteiztik, ...

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia