euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Zure ondar alea jarri nahi duzu eta lagundu online euskal musika tailerrak ematen Argentinako Olavarriako haurrei?

2021/02/12

Olavarriako Euskal Etxeko txikiek opari pertsonalizatuak jaso zituzten Gabonetan Buenos Aires probintziako Olavarrian dago Gure Etxe Maitea Euskal Etxea eta bere erronka nagusietako bat belaunaldi-jarraipena bermatzea da. Lan aparta ari dira egiten txiki eta nerabeei begira, euren partaidetza sustatzen, eta hasiak dira fruituak lortzen. Elkarteko lehendakari Marisu Mendizabalek EuskalKultura.eus-i jakinarazi dionez hogei bat neska-mutileko dantza taldea sortu dute, online saioekin ...

Gehiago irakurri...


Ez-ihauteriak 2021: Gaur Ostegun Gizena da, gogoan bai baina ez biltzeko deia egin dute Tolosan-eta (ikus bideoa)

2021/02/11

Inautea gogoan, baina ez kalean. Tolosa bezalako lekuetan argi eta ozen esan dute: "Aurten EZ dagokio; izango dira eta... Inauteriak" Euskal Herriko festa ezagunenak bertan behera utzi dituen pandemiak jotako garai honetan, ez ziren Inauteriak salbuespen izango eta, gaur, Ostegun Gizena izanik, Inauteriak abiatzeko eguna behar bazuen ere, astegun buruzuri geratu da, festara deitu ordez, juxtu kontrako deia egin baitute bertako erakundeek eta baita inauterizale porrokatuenek ere. Guztia, zuhur jokatuz, tristuraz, baina arduraz. ...

Gehiago irakurri...


2021 kultur eskaintza ari da prestatzen FEVA eta deia luzatu die EEei proposamenak otsailaren 19rako bidal ditzaten

2021/02/11

FEVAren urteko lehenengo bilera otsailaren 6an egin zen Ziklo berriari begira, urtean zehar garatuko dituen kultur jardueren programa ari da antolatzen Argentinako Euskal Erakundeen Federazioa. Elkarteko lehendakari Arantxa Anituak EuskalKultura.eus-i azaldu dionez, “iaz bezala, urteko lehenengo seihilekoan bederen aktibitateak birtualak egingo ditugu. Alde batetik, ez dugulako uste osasun egoera sobera hobetu denik; bestetik, birtualtasunak bultzada ...

Gehiago irakurri...


Egiozu bisita birtuala Boiseko Euskal Museoari bertako heziketa arduradun Kylie Bermensolo-ren eskutik

2021/02/10

Boiseko Euskal Museoko heziketa programako arduradun Kylie Bermensolo aurkezpen bideoko irudi batean Boiseko Euskal Museo eta Euskal Kultur Etxearen (Basque Museum and Cultural Center) zeregin nagusietako bat bisitariei arreta egokia eskaini eta euskaldunei buruz jakinaraztea da, helduei eta baita haurrei ere. Asmo horri lotuta, Boise eta inguru zabal bateko eskolak errezibitu eta eskola-umeei eta euren irakasleei Euskal Herria, euskal kultura eta Boise eta AEB Mendebaldeko euskaldunak aurkezten, eta ...

Gehiago irakurri...


'Amalur' izenpean XVIII eta XIX. mendeetako euskal zeramika mota birsortzen du Argentinan Mariana Demicheli buztinlariak

2021/02/10

'Amalur'eko produktuak 1994. urtean hasi zen ‘Amalur’ izeneko ekimena mamitzen Mariana Demicheli Uribeondo. Orduan Buenos Aireseko 1 zenbakidun Zeramika Eskola Nazionala ikastetxean ari zen ikasten eta Euskal Herrira joateko aukera izan zuen. “Herri produkzioak beti iruditu zaizkit oso deigarriak; eta Euskal Herrian oso ekoizpen mota sinplea aurkitu nuen; sinplea baina forma partikularrek ongi ...

Gehiago irakurri...


Ernesto Darrecoechearekin euskal presentzia topatu dute 1821ean, Las Flores hiria izango zenaren sorreran

2021/02/09

Las Floresko Pulpería El Bosque, 1821ean Ernesto Darrecoecheak sortua "200 urtera eta euskal odola agerian utziz" du izenburu irakasle laudatua, oposizioko zinegotzia, euskal komunitateko buruzagia eta EuskalKultura.eus-eko irakurle zintzoa den Graciana Goicoechandia lagunak bidali digun Las Flores Udalerriko Kultura Idazkaritzaren testuak. "Ernesto Darrecoechea, Europa Zaharretik iritsitako gizonak, ahal izan zuenean Ibai Gazia zeharkatu eta 'El ...

Gehiago irakurri...


36ko Gerran hildako Araba, Bizkai eta Gipuzkoako 21.000 herritarren datuak online kontsultagai Gogoraren webgunean

2021/02/09

Online kontsultagai Gogogora Institutuaren webgunean 36ko gerraren ondorioz hildako 21.000 herritar hauen datuak Kultsultagai dago dagoeneko Gogora Institutuaren webgunean Gerra Zibilean hildako biktimen datu-basea. Berau gerra zibilean eta lehen frankismoan (1936-1945) Euskadin hildako biktimei buruzko eta gerraren ondorioz Euskaditik kanpo hil ziren euskal herritarrei buruzko ikerketaren ondorio da. Gaur egun, 20.970 hildakoren fitxak jasotzen ditu: 19.962 gizon, 977 emakume eta 31 hildakoren kasuetan ...

Gehiago irakurri...


Segitu nahi duzu online asteazken honetan hitzaldia Liverpooldik bertako euskal komunitateaz eta Filipinez?

2021/02/08

Liverpoolgo Unibertsitateko Manuel Irujo Katedra antolatzaile, online hitzaldia eskainiko du etzi Kirsty Hooper ikertzaileak Hitzaldia Kirsty Hooper adituak emango du 'Euskaldunak Livelpoolen eta espainiar inperio koloniala: Mundakatik Manilara (Merseyn zehar)" izenburupean, 15:00etan bertako ordua, Euskal Herrian 16:00ak direla. Warwick-eko Unibertsitateko ikertzailea Olano, Larrinaga & Co konpainia aztertuko du bereziki, Ramon de Larrinaga, Jose Antonio de Olano eta Juan Bautista Longa euskaldunek 1862an sortutakoa. Garai ...

Gehiago irakurri...


Renon euskal diasporaz hilabeteko ikerketa egonaldia egiteko izen-emate epea zabalik du Jon Bilbao Katedrak

2021/02/08

Renoko Unibertsitateko Mathewson-IGT Knowledge Center-en eraikinaren baitan daude Euskal Liburutegia eta Euskal Ikasketa Zentroa Euskal diasporari lotutako gai batez hilabeteko ikerketa egonaldia egin nahi duzu Nevada, Renoko Unibertsitatean (UNR), bertako Euskal Liburutegiko, Euskal Ikasketa Zentroko eta gainerako adarretako baliabide ugariei etekinak atereaz? Etxepare Euskal Institutuak eta Nevada System of Higher Education delakoak urtero eskaintzen duten aukera hau abuztu eta abendu artean gauzatu ahal izango da 2021eko ...

Gehiago irakurri...


Hil zeneko 40. urteurrenean, Manuel Irujo Ollori eskainitako liburu bat argitaratu du ‘Geroa Bai Argentina’k

2021/02/05

'Geroa Bai Argentina'k Manuel Irujo Ollori buruz argitaratu duen liburua helarazi digu "Manuel Irujo Ollo. Un legado de paz, libertad, justicia y democracia (Manuel Irujo Ollo. Bake, askatasun, justizia eta demokraziako ondarea) liburua artikulu sorta bat da, Euskal Herrian zein Diasporan abertzaletasunaren erreferente diren jende batzuek proiektu honetarako propio idatzia", aurkeztu digu liburuaren editore Fernando Lizarbe 'Geroa Bai Argentina'ko ...

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia