euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Euskal Herriko eta AEBko Diasporako aurpegi ezagunak partaide, EH-AEB tailer birtuala hasiko da bihar: eman izena!

2021/03/01

Elkarretaratzea Zoom bidez egingo da martxoaren 2an eta 4an. Garaiz zaude izena emateko "Euskal Herria-AEB: bilakaera eta harremanak etorkizunean" (Basque Country-USA: Evolution and Future Relationship) tailerra egingo da online astearte eta ostegun honetan, martxoaren 2an eta 4an, Telesforo Monzon eLab ideien laborategia eta Sabino Arana Fundazioa antolatzaile dituen "Nazioartekotzea: Euskal Herria-AEB eta euren ikuspegi globala" mintegi estrategikoaren ...

Gehiago irakurri...


Venezuela: Karmele Leizaola prentsa diseinatzailearen heriotza, Jazoera buletinaren 119. zenbakiko gaietako bat

2021/03/01

Karmele Leizaola kazetaritza-diseinuaren ama Venezuelan, otsailean Madrilen koronabirusez hila, gogoan du Jazoera 119k (arg Tal Cual) Otsaileko azken egunekin batera atera du Caracasen bere 119. zenbakia, 2021eko otsailari dagokiona, Pedro Javier Arriaga Aguirre koordinatzaile duen Jazoera buletin euskal-venazuelarrak. Eta otsailean hil berria den Karmele Leizaola Azpiazu, kazetaritza eta diagramazio arloko profesionalaren heriotzaren galera du bere orrialdeetan zehar aztergai hartzen duen puntuetako bat. Euskal Herrian donostiar jaioa, Karmele ...

Gehiago irakurri...


Kutxa batek EHn eta Diasporan bidaiatuko du euskaldunen gurari, asmo, ilusioak bilduz: egin bat ‘Bizi gira... kutxa bira!’rekin

2021/02/26

'Bizi gira... Kutxa Bira...' Viedma eta Patagonesko Aberri Etxe EEaren 25. urteurrena ospatzeko programaren baitan kokatuko da Ipar eta Hego Euskal Herriko kultura ahaleginak biltzen dituen Iparra-Hegoa elkarteak sortu du ‘Bizi gira... kutxa bira!’ ekimena. Urtebete aurrez-aurreko jarduerarik gabe eman ondoren, eta harremantzeko aukerak murriztuta, Korrika eta ikastolen festak-eta egin ezinik, egoera gainditu nahi izan dute. “Jendea ezin da mugitu baina kutxa bat bai”, pentsatuta, egurrezko kutxa bat ...

Gehiago irakurri...


"Erbestea eta duintasuna", gaur abiatuko da Iruñean Jose Alfaro tafallarraren 50 argazki biltzen dituen erakusketa

2021/02/25

Erakusketak Jose Alfarok Iparraldean eta Frantziako hainbat lekutan izan zuen 10 urteko erbestealdia aurkezten du Martxoaren 25etik apirilaren 25era Iruñeko Planetarioak "Jose Alfaro: erbestea eta duintasuna" argazki erakusketa izango du ikusgai, Nafarroako Memoriaren Institutua antolatzaile. Orotara 229 negatibok osatzen dute Alfaroren familiak katalogatu, datatu eta kontserbatutako bilduma eta hortik hautatu diren 50 argazkiek, tafallarrak Frantzian erbesteratuta pasatu zuen hamarkadaren ...

Gehiago irakurri...


Txile: jatetxea eta frontoia martxan dituela, gainontzeko ekintzei ere laster ekin nahi die Santiagoko Euzko Etxeak

2021/02/25

2018ko 'Mikel Deuna' Santiagoko Euzko Etxean Covid-19ak sortutako pandemiak 784.000tik gora lagun kutsatu eta 19.000 hildako eragin ditu gaur arte Txilen, xifra ofizialen arabera. Zorigaiztoko 2020a atzean utzita, itxaropentsu agertzen dira herritarrak "txertaketa-kanpaina ongi doalako" –dagoeneko 2 miloik jaso dute– eta normaltasunera bueltatzeko posibilitatea hurbilago ikusten dutela. Santiagoko Euzko Etxearen ...

Gehiago irakurri...


'Euskara Biziberritzeko Esperientziara Hurreratzea' online tailerra abiatuko dute datorren astean Mexikoko UNAMen

2021/02/24

Tailerra datorren astean hasiko da Zoom bidez, Haizea Elizondo koordinatzaile Munduan dauden 6.000 hizkuntzen %43a desagertzeko arriskuan dago eta, Mexikoren kasuari dagokionez, egun Mexiko den lurraldean mintzo diren bertako hizkuntza guztiak dira desagertzeko arrisku larrian daudenak. Baina, zerk ekartzen du hizkuntza bat desagertzea? Ezinbesteko prozesua al da? Ala atzerabueltarik izan dezake? Asko dira munduan euren geroaren aldeko borrokan ari diren ...

Gehiago irakurri...


Partaideak bertan zein online, Urkullu buru Gasteizen bildu zen atzo Kanpoko Euskal Gizataldeen Aholku Batzordea

2021/02/24

Bilerako mahaiburutza. Partaideetako asko bertan zeuden fisikoki, baina hamarretik gora pantaila bidez bertaratu ziren Aholku Batzordea atzo astearte arratsaldean bildu zen Lehendakaritzan Iñigo Urkullu lehendakaria buru, bere eskuin-ezker Kanpo Harremanetarako idazkari nagusi Marian Elorza eta Kanpoan den Euskal Komunitatearentzako zuzendari Gorka Alvarez Aranburu. Bilera Urkulluren harrera-hitzekin hasi zen, fisikoki bertan zeudenei, eta pantailen bidez urrunetik partaide zirenei. Munduko Euskal Etxeen ...

Gehiago irakurri...


Argentina: euskal gizataldeari buruzko bideo bat saritu dute unibertsitate arteko ‘Zientziak axola du’ lehiaketan

2021/02/23

‘Zientziak axola du’ lehiaketan 2. saria irabazi zuen bideoa RedIUP-Zientzia eta Teknologia Zabaltzeko Unibertsitate arteko Sareak antolaturik, ‘Zientziak axola du: ezagutza fidagarriak komunikatzeko erronka ziurgabetasun eta infodemia garaian’ bideo lehiaketak helburu argia du: “pandemia eta postpandemia une hauetan, Unibertsitatean sortzen diren ezagutzak balioesten dituzten komunikazio publikoko pieza originalen sorkuntza sustatzea”.

Gehiago irakurri...


Buenos Airesko Nafar Etxea Argentinako hiriburuan Covid-19aren testa doan egin daitekeen lekuetako bat da

2021/02/22

Buenos Aires Hiriko Gobernuak hainbat gune ireki ditu COVID-19a detektatzeko testak egiteko, tartean Nafar Etxea (arg Minutouno.com) Buenos Aires Hiriko Gobernuak Covid-19a izan dezaketela susmatzen duten jendeei listu-testa doan egiteko aukera ematen die, besteak beste horretarako propio zabaldu dituen DetectAr programako guneetan, horietako bat Nafarroako Etxearen egoitza, Moreno 3682 helbidean. Goizeko 9etatik 11:30ak arte bertara joateko aukera dago, beti ere joan aurreko azkeneko hiru orduetan ezer jan gabe eta denbora horretan hortzak ...

Gehiago irakurri...


Zeozer onik ere behar zuen ekarri: Pandemiak herrialde osora zabaldu du Mexikon euskara ikasteko aukera

2021/02/22

Mexikoko Euskal Etxeko euskara klaseak joan den asteazkenean hasi ziren eta online Errepublika osora hel daitezke Bizi dugun pandemiak ekarri duen hondamendia nabarmena izan arren, gaitzak utzi du baita bestelako albisterik ere. Mexikon, esaterako, euskara ikasteko aukera eman die herrialdean bizi diren guztiei. Izan ere, semaforoa gorrian egon den bitartean, itxita egon da Euskal Etxea eta horrek ikasgela utzi eta bide berri eta berritzaileak jorratzera behartu ditu bertako euskara arduradunak: Euskara online, bai, baina ...

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia