euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Inoiz baino nazioartekoagoa ‘Gutun Zuria’ Bilboko Letren Jaialdia, hitzaldiak zuzenean Argentina, Kuba eta Marokotik

2021/03/24

2021eko 'Gutun Zuria’k nazioarteko partaidetza nabaria izango du Bilboko Letren Nazioarteko Jaialdia, ‘Gutun Zuria’, martxoaren 23tik 27ra bitartean egingo da, aurten hautatutako leloa "Hemen. Non guztiak biltzen dituen lekua" izanik, Koldo Izagirreren "Hemendik idazten dugu" poemaren bertsoan inspiratutakoa. Izen handiko kultur ekitaldiak nobedadeak ere badakartza edizio honetara, Euskal Herriko mugak gaindituko ...

Gehiago irakurri...


Kontaketa, mikroipuin eta poesia lehiaketa antolatu dute Txiletik, Gernikako Bonbardaketaren 84. urteurrenean

2021/03/23

Gernikako Bonbardaketaren 84. urteurrenerako lanak aurkezteko epea apirilaren 16an amaituko da Euskadiren Txileko Ordezkaritzak eta Etxepare Euskal Institutuak lehiaketa edo zehatzago testu-bilketa bat antolatu du datorren apirilaren 26an Gernikako Bonbardaketaren 84 urteurrena izango dela-eta. Testuak eskatzen dituzte, kontaketak, mikroipuinak edo poesiak, gehienez 100 hitzekoak, gai gisa gertakari lazgarri hura hartzen dutela edo "hurbiletik ukitzen zaituen pertzepzio, sentsazio edo bizipen baten" ...

Gehiago irakurri...


Oso oso gutxi falta da 10.000 sinaduretara iristeko 'Netflix euskaraz' kanpainan: anima zaitez eta sinatu zeuk ere

2021/03/23

Zure sinadura eskatzen du "Netflix euskaraz" kanpainak Change.org 'Netflix euskaraz' kanpainak plataforma digital ezagun honi euskarazko ikus-entzunezko edukiak ere sartzea eskatzen dio eta euskal bezeroen errealitate soziolinguistikoa kontuan hartzea, film originalak zein azpitituluak sartuz. Helburua, apirilaren 15aren aurretik 10.000 sinadura lortzea da, eta lerro hauek idazteko momentuan 9.251 atxikimendu bildu ditu dagoeneko. Helburua lortzea, ...

Gehiago irakurri...


Jose Felix Azurmendiren artikulu berria, Diasporatik gure kulturari egindako ekarria eta haren ezagutza aldarrikatuz

2021/03/23

Jose Felix Azurmendik Diasporaren ekarpena aipatzen du Berriak Josu Okiñena musikariari eginiko elkarrizketa baten harira Interesgarriak beti Jose Felix Azurmendik bere blogera ekartzen dituen gogoeta, pasadizo eta iruzkinak. Gaurkoan liburu xahar eta istoriodun batetik abiatzen da, batetik aipatzen duen liburuari gogoeten emaitza, ontzi eta sustatzaile balioa emanez; baina azpimarratuz baita ere ale horrek egin duen ibilbidea, eta aitortuz, Euskal Herriaren kasuan, Europako zazpi probintziak ez direla munduan euskal ...

Gehiago irakurri...


NABOk Boiseko Miren (Rementeria) Artiach-i eta Renoko Janet (Carrica) Inda-ri eman die 2021 Bizi Emankorra saria

2021/03/22

Boiseko Miren (Rementeria) Artiach eta Renoko Janet (Carrica) Inda dira 2021eko NABO Bizi Emankorra sariak (milesker BBM&CC) Euren hirietako euskal komunitateetan eta oro har AEBko euskal komunitatean pertsona ezagun, langile eta asko emandakoak dira eta horri loturik, izan ere, onartu berria du NABOk joan den larunbatean 2021eko Bizi Emankorra saria Boiseko Miren (Rementeria) Artiach-i eta Renoko Janet (Carrica) Inda-ri ematea. NABOren sorreran eta historian leku propioa daukaten bi emakume dira. Miren, izan ere, NABOko ...

Gehiago irakurri...


Egingo den itxaropenez baina ez segurantziaz, Macachingo EEak 2021eko Euskal Aste Nazionaleko datak iragarri ditu

2021/03/19

2021eko Euskal Astea azaroaren 15etik 22ra izango da, osasun egoerak hobera egiten badu Ezin da erabat baieztatu, ikusi behar baita osasun egoerak nora egingo duen datozen hilabeteetan. Baina Macachingo Euzko Alkartasuna hasia da antolatzen iaz pandemiagatik bertan behera utzi behar izan zuen Euskal Astea. Bertako erreferente Tomas Vicentek EuskalKultura.eus-i azaldu dionez, “Oraingoz Jaia egiteko dugun asmoa baino ezin dugu konfirmatu; irrikan gaude eta egin, egin nahi ...

Gehiago irakurri...


Saio birtualekin hasiko du Viña del Mar-ko EE txiletarrak ikasturte berria, laster tailer presentzialak antolatzea gogoan

2021/03/18

Pandemia hasi aurretik, Euzko Etxea, jendez gainezka Urtebete joan da OMEk Covid-19 pandemia deklaratu zuenetik eta Hego Amerikako egoera, hasieran baino hobea izan arren, larria segitzen du oraindik. Herrialde batzuk, Txile kasu, aurrera doaz txertaketa-kanpainekin, baina kezkagarria da oso aldi berean kutsatze-tasek zenbaki altuak ematea eta jakina da denbora behar izango dela oraindik populazio osoarengana iristeko. Egoera honetan, kultur elkarteek ...

Gehiago irakurri...


AEBkoa zara edo bertan lan egiteko baimena duzu? AEBko Euskadiren Ordezkaritza Enpresa Arduradun bila dabil

2021/03/17

Deialdia, egun Euskadiren AEBko ordezkari den Unai Telleriak azaroan utzitako lanpostua betetzeko antolatu du Jaurlaritzak Eusko Jaurlaritzaren Estatu Batuetako Ordezkaritzak deialdia zabaldu berria du Euskadik AEBetan daukan Ordezkaritzaren zerbitzuan jarduteko Enpresa-arloko Arduradun lanpostua hornitzeko. Lan-kontratu finkoko lanpostua da eta New Yorken dauka egoitza, bertako lan-araudiak xedatzen dituen eskubie eta betebehar guztiekin. Goi mailako unibertsitate-titulua eskatzen da, gutxienez bi urteko esperientzia izatea antzeko ...

Gehiago irakurri...


Patagonian, ‘Bizi gira… kutxa bira!' abiaraziko du datorren larunbatean Viedma-Patagonesko EEak: hona programa

2021/03/17

‘Bizi gira… Kutxa Bira!' larunbatean hasiko da, Argentinan Larunbat honetan hasiko da, non eta Patagonian, Euskal Herriko Iparra-Hegoa elkarteak sortutako ‘Bizi gira... kutxa bira!’ ekimen euskaltzalea, hasi ere bere helburu kuttunenetako bat gauzatuz: Diaspora partaide izatea, hain zuzen ere Kutxaren ibilbideko parte izanik. Viedma eta Patagones eskualdea izango da Kutxak egingo duen biraren abiapuntua eta bertatik emango du jauzia ...

Gehiago irakurri...


EHAA buletinak gaur argitaratu du egoera larrian dauden euskal gizataldeetako kideei laguntzeko 2021ko deialdia

2021/03/16

Gaur eman du argitara EHAA buletinak 2021eko Kanpoan diren Egoera Larriko Pertsonen Deialdia EHAA buletin ofizialak gaurko edizioan eman du argitara Ebazpena, 2021eko martxoaren 3koa, euskal etxeei diru-laguntzak emateko, atzerrian dauden euskal gizataldeetako kide diren eta egoera larrian eta asistentzia-faltan dauden pertsonei laguntzeko. 2021eko deialdiko epea bihar hasiko da korritzen. Dirulaguntza deialdiak iazko eta azken urteotako kopuru bera dauka, 202.000 euro, eta ohi ...

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia