2021/08/04

Abuztua ez da hilabete txarra opor egun batzuk hartzeko, uda-petoan, Ipar hemisferioan bizi bazara, baina baita ere Hegoko neguan. Euskal diasporari buruzko film baten aholkua egitera gatozkizu, Kepa Etchandy argazkilari baionesaren "Gaucho Basko", Carlos Portella Nunes zuzendari. Ordubeteko lana, eta Kepak bere arbasoak ibilitako Argentinara egindako bidaia baten lekukotasuna ematen duena, ...
Gehiago irakurri...
2021/08/04

Euskal Herriko Unibertsitateko Laida Ikerketa Taldeak, Jon Kortazar buru, argitaratu berri du Veneziako Ca’Foscari Unibertsitatearen Rassegna Iberistica aldizkari ospetsuan egungo bost euskal emakume idazleren lanari buruzko azterlan bat. Ikerketaren izenburua 'Escrituras vascas de mujer' da eta honako bost euskal emakume idazle gazteen lana deskribatzen du: Katixa Agirre, ...
Gehiago irakurri...
2021/08/03

Laugarren edizioa izango du aurtengoa eta azpimarragarria da zein azkar eta zein indartsu sartu den Euskal Diasporaren Eguna euskal diasporaren eta munduko euskal etxeen egutegian, baita Euskadiko agenda instituzionalean ere. Lehenengo edizioa Gasteizen egin zen, bigarrena Bizkaiko Ispasterren, hirugarrena Gipuzkoako Ormaiztegin (dagoeneko COVID-19ak baldintzatuta), eta aurtengoa prestatzen jo ta ...
Gehiago irakurri...
2021/08/03

Ez da hau kezka berria, bereziki Euskal Herriko bikote gazteak dauzkaten munduko euskal etxeetan: kalean eta eskolan erdara bat nagusi duten testuinguru batean, etxeko hizkuntza daukaten euskarari nola arnas apur bat eman, batez ere euskarari aisialdi dimentsio bat emanez eta euren edineko lagunekiko jolas eta harremanen hizkuntza bilakatuz, aukera hori eskainiz bederen, tarteka ez bada ere.
Gehiago irakurri...
2021/08/02

Diasporako euskalduna zara --ala ez-- eta Euskal Herria edota Europa bisitatzeko planak egitekotan zaude? Agian ez litzateke ideia txarra izango biak, Euskal Herria eta Diaspora, ongi ezagutzen dituen bertako norbaiten eskutik joatea. Pedro Oiarzabal aditua da euskal diasporan, bereziki baina ez bakarrik Estatu Batuetakoan, eta "Bilbo pausoz pauso" (Bilbao paso a paso) eskaintzarekin dator Euskal ...
Gehiago irakurri...
2021/07/30

Hilabete berezia da abuztua, Ipar hemisferioan opor hilabete petoa. Oraingo asteburu honetan hasiko da: bihar San Inazio eguna uztailaren 31a, eta igandea, abuztuaren 1a, aurten pandemiak baldintzatua. Diasporan San Ignazio --edo San Inazio, Iñaki Deuna eta bestelako izenak barne-- santu loiolatarra gogoan antolatzen diren euskal festak dira. Festa garrantzitsuak Diasporako euskal ...
Gehiago irakurri...
2021/07/30

2010ean sortu zen Gerora Cordobako Euskal Kultur Elkartea helburu jakin batekin: euskal kulturaren adierazpenak, tartean hizkuntza, literatura, dantzak, zinema eta sukaldaritza, zabaltzea. Eta lan handia egin du esparru hauetan guztietan. Baina zalantzarik gabe Euskal Etxeko zutabe nagusia, euskararekin batera, musika da. Eta ez edozein musika… euskal musika tradizionala da Gerora-ko ...
Gehiago irakurri...
2021/07/30

Aurreko artikuluetan iragarri legez, aurrera dirau 'El Vasco'ren prozesuak eta abuztuaren 30erako iragarri da errodajearen hasiera Argentinan. Gogora dezagun Euskal Herriko Pausoka ekoiztetxea eta Argentinako Oeste Films eta Prisma dituela filmak ekoizle. Errodajea prestatzeko xedez astelehenean iritsiko dira Argentinara Jabi Elortegi pelikularen zuzendaria; Jon Sangroniz, argazki ...
Gehiago irakurri...
2021/07/29

Asko edo gutxi dakizu zure abizenaz eta bere jatorriaz, non jaio zen Euskal Herrian eta zer ibilbidea egin zuen Ameriketara. Peru da, gaur egun, munduan, Kruzalegi edo Cruzalegui deituradun gehien biltzen dituen herrialdea. Trujilloko Euskal Etxeak, Cruzalegui, Kruzalegi, Crucelegui, Cruzalaegi (edo egon daitezkeen gainerako aldaera) abizen daukatenen online topaketa bat antolatu du abuztuaren 15ean, elkar ...
Gehiago irakurri...
2021/07/29

Boiseko euskal komunitateak San Inazio jaiak ospatuko ditu asteburu honetan, murriztuta eta etxekoentzat. Alegia, ez dela ohi bezala berbena eta kale antolaketa publikorik egingo. Ekitaldiak hiru izango dira: Pintxo-pote moduko bat, Basque Block-etik kanpo. Ohiko San Inazio meza eta prozesioa euskal dantzariekin. Eta piknika parkean, bakarrik euskal etxeko kideenentzat. Ez da izango beraz ekitalditik Basque Blocken. ...
Gehiago irakurri...