2021/09/03

Covid-19gatiko osasun egoerak behartuta Comodoro Rivadaviako Gizatalde Atzerritarren Elkarteak bigarren urtez segidan bertan behera utzi behar izan du aurten hiriko Gizataldeen Jaialdi jendetsua, behintzat azken 30 urteetan egin duen formatuan. Izan ere, hirian presentzia daukaten kolektibitate atzerritarrek izan, izango dute urtean zehar garatzen duten lana erakusteko aukera, baina beste era batean.
Gehiago irakurri...
2021/09/02

Sei egun eskas falta dira irailaren 8rako, Euskal Diasporaren Egunerako. Dagoeneko prestatu duzuela zerbait zure euskal etxean eguna ospatzeko? Bikain. Baina ez ahaztu euskaletxeak@euskadi.eus helbidera idaztea egin behar duzuena kontatuz, bidaltzen dituzun datuekin Eusko Jaurlaritzak zuen ekitaldiak ere sartu ahal izan ditzan datozen egunetan Euskal Diasporaren Egunarekin bat ...
Gehiago irakurri...
2021/09/02

Datorren asteburu honetan, irailaren 3tik 5era, Rosarioko Gizataldeen Gauak bere bigarren edizioa biziko du pandemiapean, hogei bat gizatalde-elkarte partaide, tartean Zazpirak Bat Euskal Etxea eta Rosarioko Nafar Etxea. Pandemiagatik aurrez aurreko azoka handia ezabatuta, hiru bide dauzka publikoak kolektibitate bakoitzaren platerak dastatzeko: etxerainoko zerbitzua eskatzea, enkargatzea eta ...
Gehiago irakurri...
2021/09/02

Mendoza probintziako hiriburuko Euskal Etxeak 65 urte bete zituen eta urteurren ekitaldia Independentzia Plazan dagoen ‘Irauten’ izeneko euskal berdegunean egin zuen. Mendozako Udaleko Inklusio eta Irisgarritasun Eremuko Koordinazio buru Nicolas Reinagak eman zion hasiera zeremoniari eta horren ostean Denak Bat-eko diruzain Pedro Salvarredik Elkartearen historiaz hitz egin zien bildutako ...
Gehiago irakurri...
2021/09/01

Eguneroko albiste nagusia Argentinako albistegietan oraindik pandemia bada ere, osasun protokoloei eta txertaketa kanpainei esker ematen du Covid-19ren birulentzia txikiagotzen ari dela eta epe ez oso luzean eta pixkanaka berreskuratu ahal izango direla aurrez-aurreko ekitaldiak. Pertzeptzio baikor honen aurrean, gauzak mugitzen hasi dira, besteak beste euskal etxeen arloan ere, eta Macachingo Euskal ...
Gehiago irakurri...
2021/09/01

Aezkoa Kultur Elkarteak ibarreko dinamizatzailea da eta besteak beste Aezkoako Eguna elkarretaratze oihartzuntsua urtero antolatzen duen elkartea, eta oraingoan erronka berri eta interesgarri bat jarri dio bere buruari, esan nahi baita azken 60-80 urteetan aezkoarrek izandako emigrazioa ikertzea. Jose Etxegoien "Xamar" ('Euskara Jendea', 'Etxera bidean'...) da aurrera doan ...
Gehiago irakurri...
2021/09/01

Udaberria ate joka dator –irailaren 22an hasiko da Hego Hemisferioan– eta Covid-19ak sortutako pandemiaren datuek arnas apur bat hartzeko aukera ekarri digutela dirudi momentuko. Karia horretara kultur erakunde argentinarrek, eta tartean euskal etxeek, euren ekintzen aurreko martxa eskuratzeko ahaleginari ekin diote. Beti ere protokoloak eta prebisio neurriak hartuz, mugitzen hasi eta ...
Gehiago irakurri...
2021/08/11

Lerro batzuk bakarrik, oroitarazteko Eusko Jaurlaritzako Gobernu Kontseiluak onartuta, baina EHAA buletinean argitaratzeke zegoela euskal etxe eta etxeon federazioen 2021eko dirulaguntza deialdi nagusia, eta esateko dagoeneko argitaratu dela, atzoko EHAAk argitara eman baitzuen Jaurlaritzak, Kanpo Harremanetarako Idazkaritza Nagusiaren bidez eta Kanpoan den Euskal Komunitatearentzako Zuzendaritzak kudeatuta ...
Gehiago irakurri...
2021/08/05

Urtero bezala sasoi honetan, abuztuan ez dugu eguneroko buletina emitituko eta barneko lanetan erabiliko dugu hilabetea. Sare sozialetan bai arituko garela, agenda berrituko dugu eta baita beste sail batzuk ere, baina ohiko buletina plazaratu gabe.
Gehiago irakurri...
2021/08/05

Hariari tiraka, euskal dantzetatik hasi eta Nafarroatik Venezuelara iritsitako Eskolapioen historiarekin topatu gara. Izan ere, duela hilabete batzuk irakurri genuen prentsan apezpiku berria izan dutela aurten Venezuelako Carora herrian, Lara estatuan, eta bertara iritsita omenalditxo bat egin ziola hiriko Kristo Errege Eskolak, "euskal dantzak dantzatuz". Caroran, Caracasetik errepidez 467 ...
Gehiago irakurri...