euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

'Karibeko Euskal Etxeak' Picassoren Guernica margotu eta gogoeta bidaltzera deitu du sarraskiaren 84. urteurrenean

2021/04/20

Kolonbiako deialdiak bi proposamen dauzka: Picassoren Gernika koloreztatzea eta gogoeta; eta online ekitaldi batean biltzea Ekimen berezia proposatu dute Kolonbiatik, datorren astelehenean Franco generalaren aliatu ziren hegazki aleman eta italiarrek Gernika bonbardatu zutela 84 urte beteko diren egunaren karietara. Picassoren 'Guernica' koloreztatzera eta artistak lan harekin zabaldu nahi izan zuen mezuaz gogoeta egitera deitu dute, honako galdera eginez: Diasporatik, zergatik uste dut dela garrantzitsua Gernikan gertatu zena ...

Gehiago irakurri...


Nevadan, Oberenak Euskal Etxea izendatu dute 2021eko Battle Mountain-go "Roots Leadership" sariko irabazlea

2021/04/19

Battle Mountaingo Oberenak Euskal Etxea 'Roots Leadership' saria eskertzen herriko Civic Center-en eginiko afari & gaualdian Eta azkenean apirilaren 16 iritsi zen eta joan den ostiral gauean, Battle Mountaingo Merkataritza Ganberak bere urteko sariak eman zituen zenbait kategoriatan. Azken fase honetan, bozketa herrikoiak erabakitzen zuen bost finalisten artean eta "Roots Leadership" (erro buruzagitza) Obereneak-ek eraman zuen. EEko idazkari & diruzain den Shirley (Satica) Shepherd-ek elkartea osatzen dutenen bozkarioa ...

Gehiago irakurri...


Etxepare Institutua Euskara eta Euskal Kultura irakurle bila dabil Berlin, Tbilisi, Paris, Chicago eta Leipzig-erako

2021/04/19

Irakurleetako batek Georgiako Ivane Javakhishvili Tbilisi State University-n irakatsiko du Euskara eta Euskal Kultura Etxepare Euskal Institutua Euskara eta Euskal Kultura irakurle bila dabil Alemaniako Berlin eta Leipzig, Georgiako Tbilisi, Frantziako Paris eta Estatu Batuetako Chicago hirietako beste hainbeste unibertsitatetan, Parisen ezik, non unibertsitateak bi diren. Xehetasun guztiak martxoaren 31ean argitara emaniko EHAA buletin ofizialeko Martxoaren 5eko Etxepare Euskal Institutuko zuzendariak sinatutako ...

Gehiago irakurri...


Gogor sartu da apirilean Filmin plataforman 'Hondar ahoak', euskaraz errodatutako lau ataleko genero beltzeko telesaila

2021/04/16

Lau ataleko euskal telesaila, Filmin plataforman eta eitb.eus atarian Hamar egun besterik ez daramatza Espainiako Filmin plataforman eta nabaria da dagoeneko gogor jo duela, arrakastaz eta oihartzuntsu. Koldo Almandoz donostiarrak idatzi eta zuzendua, 'Hondar ahoak' EITBk ekoiztutako lau ataleko telesaila da, iaz euskaraz grabatua Ondarroan. Telebistan joan den udazkenean estreinatu zen eta harrera bikaina lortu zuen genero beltza maite duten ikusleen artean.

Gehiago irakurri...


Ikasle argentinar, perutar eta estatubatuarrak Maipuko Anaitasuna Euskal Etxearen euskara ikastaro birtual berrian

2021/04/16

2021eko euskara klaseak Anaitasunan Gauza asko ari gara ikasten pandemia garai honetan eta bat da teknologia berriak lagun onak izan daitezkeela eguneroko ekintzak etxetik atera gabe egiteko. Beste askok bezala, Maipuko Anaitasuna Euskal Etxeak 2020ko euskara  klaseak birtualtasunera aldatu behar izan zituen eta aurten bi talderekin hasi du ikasturtea. Bietako eskolak maiputarrentzat aurrez-aurrekoak dira, Euskal ...

Gehiago irakurri...


Abian da Nafar Fonoteka, 18. mendetik honako nafar musikarien lehen 29 grabazio, Diaspora ere barne, sareratuta

2021/04/15

Oraingoz XVIII. mendetik honako obrak grabatu eta sareratu ditu Nafar Fonotekak. Webgunea euskaraz, gaztelaniaz, frantsesez eta ingelesez dago Nafarroako Artxiboak eta Baluarte Fundazioak Nafar Fonotekaren abiatzea aurkeztu dute gaur, XVIII. mendetik gaurdainoko nafar musika ondareari dagozkion lehenengo 29 grabaketa egin eta sareratuz, Diasporako egile eta obrak ere barnean, hala baita, esaterako, zerrendako orain arteko emakume bakarraren, Emiliana Zubeldiaren (Salinas de Oro, Nafarroa, 1888 - Hermosillo, Mexiko) kasua. Materiala libre eta doan dago ...

Gehiago irakurri...


Paranako Urrundik-ek ‘Udazken arratseko’ kontzertuetara gonbidatzen du, igandeetan, Euskal Etxeko patioan

2021/04/15

Udazken arratseko kontzertuak Urrundik-en ‘Udazken arratseko kontzertuak’ izeneko zikloari emango dio hasiera Urrundik Elkarteak igande honetan, apirilaren 18an. Lehenengo emanaldian, Euskal Etxeko gitarra irakaslea den Hernando ‘Pico’ Rubiok joko du. Rubio jardunbide handiko artista da eta probintzia eta nazio mailako sari ugari irabazi ditu folklore jaialdietan, tartean, 2017ko ‘Pre-Cosquin’en eta 2020an eta ...

Gehiago irakurri...


Segitzen du sarean Boiseko Euskal Museo eta Ikastolaren alde larunbatean hasi zen enkanteak: sartu eta ekiozu!

2021/04/14

Boiseko Euskal Museo eta Ikastolak antolatutako enkantean eskura daitezkeen objektu eta zerbitzuetako batzuk Ohiko diru-sarreretako asko bere ohiko bidean pandemiagatik galdu diren edo moldatu edo berrasmatu behar izan duten honetan, azken urtebete pasexean Boiseko Euskal Museo eta Kultura Etxeak, eta bere baitan dagoen Boiseko Ikastolak ere, egokitu behar izan dituzte euren diru-iturriak, eta irudimenari eutsiz, birtualtasuna eta publiko euskaltzalea lagun, bide berriei ekin diete euren proiektuen balantze ...

Gehiago irakurri...


2011 Gaztemunduko partaide, Lucia Igarzabal da Chacabucoko 'Guillermo Larregui' Euskal Etxeko lehendakari berria

2021/04/14

Chacabucoko Guillermo Larregui Euskal Etxeko Zuzendaritza Batzorde berria 2021eko Ohiko Batzar Nagusian Lucia Igarzabalek hartu dio lekukoa 2016tik hona Guillermo Larreguiko lehendakaria izan zen Bernardo Indabururi. Igarzabal Euskal Etxeko sortzaileetako baten alaba da eta ibilbide luzea du Euskal Etxeko Batzordean. Horretaz gain, 'Euskal etxeak eta kultur elkarteak kudeatzeko trebakuntza' ikasgai izan zuen 2011ko Gaztemundu programan hartu zuen parte eta badirudi ...

Gehiago irakurri...


Apirilaren 30a, AEMIren Batzarrean diaspora edo migrazioei buruzko lan proposamenak aurkezteko azken epea

2021/04/13

Diaspora edota migrazioen mundua landu baduzu eta horien inguruko azterketa, gogoeta edo ikerlan edo paperik jendaurretu nahi baduzu, garaiz zaude uda azkenean Donostian egingo den AEMIren Batzarrean aurkezteko. Gogora dezagun AEMIko (Association of European Migration Institutions - Europako Migrazio Erakundeen Elkartea) parte dela Eusko Jaurlaritza bere Kanpoan den Euskal Komunitatearentzako Zuzendaritzaren ...

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia