euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Puerto Ricoko Euskal Etxeak Lasaga, Arrieta eta Mallona gotzaina galdu ditu; aurten ere joanak dira Errasti, Chasco...

2021/05/13

Rubén Arrieta Vila eta Jesus Lasaga Belategi Euskal Gizataldeen III. Mundu-Batzarrean Gasteizen (arg Beñat Doxandabatz-Euskonews) Maiatzaren 3an hil da Puerto Ricon Iñaki Mallona Areciboko (Puerto Rico) apezpiku emeritua. Fruiztarra zen, orain hogei bat urte Estatu Batuetan Bizkaitik bertako euskal komunitateak bisitatzera joana ezagutu genuen bere apezpikukide Karmelo Etxenagusia bezala. "Obispo Iñaki" (gotzain Iñaki, honela deitzen zuten ingurukoek) sorreratik zen Puerto Ricoko Euskal ...

Gehiago irakurri...


Ibaiko Izarra EEak euskal erritmoa gehitu dio Concordiako Immigranteen Elkartearen Dantza Eguneko bideoari

2021/05/13

Gazte Lurra taldeko nesken 'Arku dantza' Dantzariaren Eguneko bideorako Concordiako euskal jatorriko lagunek, Ibaiko Izarra Euskal Etxean bildurik, harreman estu eta sendoa daukate hiriko gainerako elkarteekin. Urtean zehar, eta adibide bat jartzearren, ‘Inmigrantes Unidos de Concordia’ elkarte biltzailearen jarduera guztietan hartu ohi dute parte, normalean aurrez aurreko ekintzetan, nahiz eta azken urte honetan, eta pandemiaren ondorioz, partaidetza ...

Gehiago irakurri...


Urteko Batzarra eta bozkak Azulgo Gure Txokoa Euskal Etxean, Maria Ines Etchevers berretsiz elkarteko lehendakari

2021/05/12

Azulgo Gure Txokoa Euskal Etxearen 2021eko Urteko Batzar Nagusia, online, joan den apirilaren 30ean Gure Txokoa Euskal Etxeak online egin zuen apirilaren 30ean bere Urteko Batzar Nagusia. Hizpide izan zituen 2019 eta 2020 urteetako Txostena eta Balantzea eta bertan onartu zen aurreko Batzordearen agintaldi luzerari dagokion kudeaketa. Hori guztia Pertsona Juridikoen Zuzendaritza Probintzialak bere 28/2020 Xedapenean eta ondokoetan xedatutakoari jarraiki.

Gehiago irakurri...


Limako EEko lehendakari Raul Noblecillak artikulua sareratu du Arrupe jesuitaz haren heriotzaren 30. urteurrenean

2021/05/12

Aita Pedro Arrupe Gondra (Bilbo 1907 - Erroma, 1991) (argazkia arrupe.jesuitgeneral.org) Covid-19ak eragindako pandemiak bultzaturik  –62 milatik gora hildako eragin ditu dagoeneko Perun– Limako Euskal Etxeak birtualtasunean eman zien segida bere jarduerei. Eta sareetan eskaintzen duen kultur eskaintza zabaltze aldera, Pedro Arrupe jesuita bizkaitarrari buruzko bere artikulu bat eman du argitara Euskal Etxeko sareetan elkarteko lehendakari Raul Noblecillak ...

Gehiago irakurri...


Amable Martínez-Conde hil da Sao Paulon, hiriko Eusko Alkartasuna Euskal Etxeko azken bazkide fundatzailea

2021/05/10

97 urterekin hil da. 2014an saria eman zion Amable Martínez-Conderi Euskal Etxeak. Irudian, Ignacio Martínez, Pilar Alava eta Amable bera Goibeldurik adierazi digu Pilar Alava São Pauloko Eusko Alkartasunako presidenteak, 1959an Euskal Etxea sortu zuten azken bazkide fundatzailearen heriotza. Amable Martínez-Conde Elustondok (Barakaldo 1923 - Sao Paulo 2021) 97 urte zeuzkan eta pertsona maitatua zen oso. "Azken aldian adina eta osasun egoera ahulagatik ekitaldietara ez bazetorren arren, beti segitu du ...

Gehiago irakurri...


Haurrekin euskaraz jolasteko edo euskara irakasteko kantu bilduma eskaintzen du online Nafarroako Gobernuak

2021/05/10

Webgunea tresna polita izan daiteke euskal eta nafar etxeetan kantu bidez euskara praktikatu eta baliatu nahi dutenentzat Euskal Etxeetan eta munduko euskal komunitateetan ere lagun izan daitekeen haurrekin (eta helduekin) euskaraz ospatu edo jolasteko edo euskara irakasteko kantu bilduma polita eskaintzen du doan online Nafarroako Gobernuko Hezkuntza sailak EIBZ (Euskararen Irakaskuntzarako Baliabide Zentroa) eta Euskara Atalarekin batera prestatua. "Horretarako, Haur eta Lehen Hezkuntzako abestiak gaika sailkatu ditugu, ...

Gehiago irakurri...


Zuzendaritza berritu du Txilen Santiagoko Euzko Etxearen Batzarrak, Ignacio Bastarrica lehendakari berretsiz

2021/05/07

Txileko Santiagoko Euzko Etxearen 2021eko Ohiko Batzar Nagusia Mapochoko hiriko Euzko Etxeak deiturik, Bazkideen Ohiko Batzar Nagusia egin zuen online Santiagoko Euzko Etxeak apirilaren 28an, asteazkenez, eta besteak beste aurreko batzarreko agiria onartu, 2020ko txosten ekonomikoa eta orokorra onetsi eta elkarteko buruzagitza karguak bozkatu zituen. Orain arteko lehendakari Ignacio Bastarrica berriz hatatu zuten eta hiru batzordekide berritu ziren, Zuzendaritzara bilduz ...

Gehiago irakurri...


Eskuragai Buenos Airesko Ekin-en bi azken izenburuak; Eusketxek tailerra hasiko du gaur euskal jatorriko argentinar egileez

2021/05/07

Ekin eta Eusketxeko 2021eko izenburu eta ekintzak Buenos Airesko Ekin Euskal Argitaletxeko eta Eusko Kultur Etxeko (Eusketxe) buru den Maria Elena Etcheverryk bi erakundeotako azken berriak helarazi dizkigu. Argitaletxeak bi izenburu berri kaleratu ditu aurten: Xabier Irujo eta Larraitz Ariznabarretaren Beotibar-Zazpi mende geroago (1321-2021) eta Xabier Irujo beraren The Bombing of Gernika (Gernikako Bonbardaketa), lehenengoa euskaraz, bigarrena ...

Gehiago irakurri...


'Gernikako Arbola' Literatura Lehiaketaren X. edizioa iragarri dute Chivilcoy-tik bertako SADEk eta Beti Aurrera EEak

2021/05/06

Argentina eta EHko banderak Chivilcoyko Gernika plaza txikian, Bonbardaketaren 84. urteurreneko egunean Gernika eta Gernikako Bonbardaketan hil ziren lagunak omentzeko Beti Aurrera Euskal Etxeak urtero antolatzen duen Literatura Lehiaketa bere hamargarren ediziora iritsi da aurten. Txapelketa elkarrekin antolatzen dute Chivilcoyko Euskal Etxeak eta hiriko SADE-Idazleen Argentinar Elkarteak, eta sarraskiarenn 84. urteurrenarekin bat eginez aurkeztu dute bi elkarte antolatzaileetako ...

Gehiago irakurri...


Nami Kaneko japoniar euskaldunak itzulitako 'Soinujolearen semea', finalista Japoniako 2020ko Itzulpen Onenaren Sarian

2021/05/05

Soinujolearen semea liburua japonieraz, Nami Kaneko itzultzaile Bernardo Atxagaren ‘Soinujolearen semea’ eleberriaren japonierarako itzulpena, Nami Kanekok euskaratik egina eta Etxepare Euskal Institutuak diruz babestua, Japoniako Itzulpen Onenaren Sariko bost finalisten artean dago. Shinchoshak argitaletxeak 2020an japonieraz argitaratutako liburuak oso harrera ona jaso du Japoniako orain arte irakurle eta kritikarien artean. Hainbat ...

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia