2021/10/01

Euskal Herri osoko 35 taldek hartuko dute bihar parte Nafarroako Baztanen, bertako hiriburu Elizondon ospatuko den 2021eko Euskal Dantzari Egunean, Euskal Herriko Dantzarien biltzarra eta bertako Baztandarrak Dantza Eskola antolatzaile. Gogora dezagun iaz, pandemia dela-eta, ez zela elkarretaratzea antolatu, ez fisikoa behintzat, baina online ospakizunak aukera berriak ekarri zizkiela Diasporako taldeei, eta ...
Gehiago irakurri...
2021/10/01

"José Ramón Rementeria y la carretera de los bermeanos 'en Otxandio (1936-1937)" (Jose Ramon Rementeria eta 'bermeotarren errepidea' Otxandion) du izenburua Sancho de Beurko Elkarteak "Ecos de dos guerras, 1936-45" gaztelaniazko blogean gaurkoan eskaintzen duen sarrera berriak. Denboran atzera egin eta ezagut ezazu hobeto eta lehen eskutik atal eta ...
Gehiago irakurri...
2021/09/30

Miguel Boado, Olavarriako Euskal Etxeko kide izateaz gain, urteen poderioz Elkartearen zutabeetakoa ere bihurtu da. Euskal arbasoak izan arren –Bergara eta Urbina abizenak dauzka bere zuhaitz genealogikoan–, soilik alabak euskal etxera joaten hasi zirenean hasi zen bera ere joaten. Neskak dantza egitera; Miguelek, berriz, sukaldean aurkitu zuen bere lekua.
Gehiago irakurri...
2021/09/30

Aurreko albiste batean esaten genizun moduan ostegun eta ostiral honetan egingo da Donostian AEMIren (Association of European Migration Institutions - Europako Migrazio Erakundeen Elkartea) 31. Batzarra eta Urteroko Konferentzia, Eusko Jaurlaritzako Kanpoan den Euskal Komunitatearentzako Zuzendaritza antolatzaile. Topaketa zuzenean segitu ahal izango da online, streaming ...
Gehiago irakurri...
2021/09/29

Urriaren 3ra arte bozka daitezke Eusko Ikaskuntzaren 'Manuel Lekuona' Saria 2021rako hautagaiak. Aurtengoan, bederatzi dira aurkeztutako hautagaitzak, eta horien artean badira bi zuzenean Diasporarekin edota EuskalKulturarekin harremana daukatenak: Diasporan jaioa eta gaur egun luxuzko kolaboratzaile dugun Arantzazu Ametzaga da bat, eta kolaboratzaile eta elkarrizketatzaile fin izan genuen Elixabete ...
Gehiago irakurri...
2021/09/29

Donostiako Miramar Jauregia izango da irailaren 30ean eta urriaren 1ean AEMIren (Association of European Migration Institutions - Europako Migrazio Erakundeen Elkartea) 31. Batzarraren eta Urteroko Konferentziaren egoitza. Eusko Jaurlaritza, bere Kanpoan den Euskal Komunitatearentzako Zuzendaritzaren bidez da ekitaldiko antolatzaile, izan ere elkarteko partaide baita 2007ko itailean Finlandiako Turku ...
Gehiago irakurri...
2021/09/28

COVID-19ak eragindako osasun egoeragatik 18 hilabete 'luze' pasatu ditu Kolonbiako hiriburuko Euskal Etxeak ateak itxita. Joan den asteburuan, etenaldi hori hautsi da eta berriro ere bildu dira elkarteko lagunak EEaren egoitzan bazkari informal batez gozatzeko. Menua, pintxoak eta paella, Bogotako ‘El Vasco’ sukaldaritza enpresak prestatuta eta otorduaren ondoren, ...
Gehiago irakurri...
2021/09/28

Orain hasten ari den ikasturte honetatik aurrera Euskara eta Euskal Kultura eskolak emango ditu Georgiako Ivane Javakhishvili Tbilisi Estatu Unibertsitateak (ingelesez Tbilisi State University, TSU), Etxepare Euskal Institutuak eta TSUko arduradunek sinatu hitzarmenari esker. Jakina denez, Georgia eta Euskal Herriaren artean adiskidetasun eta kidetasun harreman historiko bat dago, eta badaude teoriak bi herri eta ...
Gehiago irakurri...
2021/09/27

Aste honetan ekingo die Cordoba probintziako Euskal Etxe honek bere 75. urtemugako ospakizunei. Egitaraua azteazkenean, irailaren 29an hasiko da esker-emate meza eta omenaldi batekin. Meza Aita Trinitarioen Elizan izango da, arratsaldeko 7etan eta omenaldia Euzko Etxearen egoitzan. Zeremonian plaka oroigarri bat desestaliko dute eta ondoren topa egingo. Urteurren afaria, berriz, larunbatean, urriaren 2an izango da, ...
Gehiago irakurri...
2021/09/27

Ez da izan euskal etxe gutxirentzat Euskal Diasporaren Eguna ospatzea aukera eta helpuntu txarra pandemiak ekarritako geldialditik ateratzeko, koronabirusaren azkenaldiko datu hobexeak lagun. Valladoliden, bertako Gure Txoko Euskal Etxeak ahalegin berezia egin du ikasturte berriari hasiera eman, Euskal Diasporaren Eguna ospatu eta Valladolideko jendeari normalean ikusten ez duen kirol erakustaldi ...
Gehiago irakurri...