euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

EuskalKulturak eta Sancho de Beurko Elkarteak blog batean zabalduko dituzte "Fighting Basques"eko ikerlanak

2021/05/25

Emakumeen Gorputzeko lehen mailako soldadu Cecilia Corcuera Berasategui, Erizain Gorputzeko koronel Maria Rementeria Llona (Boiseko euskal Museoaren politesia), Aire Indarren koronel John Etchemendy, marineen kabo Felix Ordoquihandy EuskalKultura.eus bultzatzen duen Basque Heritage Elkarteak eta Sancho de Beurko Elkarteak lankidetza ildo bat adostu dute, izan ere Fighting Basques. Bigarren Mundu Gerrako Oroimena proiektu berritzaile eta originaleko emaitzak argitaratu eta zabaltzearren, arreta berezia ipiniz Estatu Batuetan, baina emendatuz Espainiako Gerra Zibileko Euskal Frenteari dagozkion informazio eta ...

Gehiago irakurri...


Airean da berriz ere Rosarioko 'Euskaldun hitza' irratsaioa, bat eginez '100 bazkide berri Zazpirentzat' kanpainarekin

2021/05/25

2020ko etenaldia eta gero, apirilean hasi ziren berri Cristina Arregui, Luis Barrandeguy eta Luisa Churruca 'Palabra de Vasco' irratsaioarekin Koronabirusa dela eta, euskal etxeekin lotura duten ekintza gehienek etena izan zuten iaz eta Rosarion ‘Palabra de Vasco’ (Euskaldun Hitza) ez zen salbuespena izan. Hala ere, eta osasun baldintzak zertxobait hobetu direnean, Libertad Irratiko estudioetara itzuli dira Luis Maria Barrandeguy saioaren aurkezle historikoa eta bere lan taldea. Azken urte hauetan bezala, Cristina Arreguik eta Luisa ...

Gehiago irakurri...


"Euskal America": lortu AEBko zure estatuko euskal elastiko pertsonalizatua, Boiseko Euskal Museoari laguntzen diozula

2021/05/24

"Euskal America" kamiseta pertsonalizatuak salgai ekainaren 1era arte Basque Museum-en webgunean Irrikitan gaude berriro ere lagunekin bildu eta eurekin ospatu, elkartu eta une goxoak partekatzeko. Baina hori posible izan arte, hurrengo jaietarako prestatzea baino ez zaigu geratzen, esaterako geure euskal jantziak-eta berrituz. Horregatik, Boiseko Basque Museum & Cultural Center-en proposamena egokia iruditu zaigu oso. Estatu Batuetako euskal komunitateko kide guztientzat, herrialdean edonon bizi ...

Gehiago irakurri...


Corpus Christiko EEak Olga Leiciaga berretsi du lehendakari eta 2019-20ko lehiaketetako liburuak aurkeztuko ditu

2021/05/24

Corpuseko Eusko Etxearen Biltzarreko zenbait zatikako argazki, COVID19aren neurriak zintzo errespetatuz egina Beste hainat euskal etxek bezala euren inguruan, pandemiagatik ezarritako murrizketen ondorioz Corpus Christiko Eusko Etxeak ezin izan zuen bete iaz Estatutuak Urteko Biltzar Nagusiaz agintzen duena, eta Zuzendaritza Batzordea berritu. Aurten, ahal izan denean, eta osasun protokoloa zintzo jarraituz, apirilaren 18an egin da bi urteotako Biltzar Nagusia eta bertan Olga Leiciaga hautatu ...

Gehiago irakurri...


EHUko udako ikastaro batek euskal kultur diplomazia aztertuko du nazioarteko hainbat eskarmentu eta aditu lagun

2021/05/21

Ikastaroa aurrez aurre nahiz online egin ahal izango da, uztailaren 21etik 23ra, egoitza Donostiako Miramar Jauregia. Akademia esparruko eta diplomazia publikoa euren hiri, eskualde eta erakundeetatik praktikatzen duten adituak bilduko ditu, egitura eta jardunmolde zurrun klasikoak gaindituz mundura bestela, sareak sortuz eta elkar-eragiketa harremanbideak sustatuz ateratzen direnena, hainbat esperientzia jakin ...

Gehiago irakurri...


Macachinek datorren asteko FEVA bileran erabaki dezake 2021eko Euskal Aste Nazionala bertan behera utzi ala ez

2021/05/21

COVID-19k sortutako osasun publiko egoerak okerrera egin du Argentinan, eta une batzuetan baikortasuna nagusitu izan bada ere [2021eko Euskal Aste Nazionalerako oraindik falta den denboragatik –azaroaren 15etik 22ra dago aurreikusita hiriko Euzko Alkartasuna antolatzaile–, pentsatuta denbora honetan egoerak behar beste hobetu eta "normaltasun aski" lortzeko aukera ...

Gehiago irakurri...


Urrats handia eman dute Macachinen euskal immigrazioa dokumentatu eta omentzeko ‘Euskal Sustraiak’ proiektuan

2021/05/21

Macachingo Euskal Etxeak hiriari oparitu dion monumentuaren bozetoa eta lan prozesua 2020ko (bertako) udaberrian zabaldu zuen Macachingo Euzko Alkartasunak ‘Euskal Sustraiak’ proiektuaren berria, Macachinera eta bere ingurura (Alpachiri, Rolón, Anchorena, Miguel Riglos eta Doblas herrietara) zazpi probintzietatik iritsitako euskal immigranteak omentzea helburu. Hiru urratsetan: etorkin horien datuak biltzea Artxibo Historiko bat osatuz; herriko ipar aldean ...

Gehiago irakurri...


Raquel Idoate historialariak Nafarroatik Ameriketarako 1840-1874 bitarteko emigrazioa aztertu du liburu batean

2021/05/21

Bere doktore-tesia du, orain liburu gisa egokitu eta argitaratua. Zerrenda bat baitaratzen du Nafarroa 1840 eta 1874 artean utzi eta Ameriketarako jauzia eman zuten lau mila biztanleren izenekin, gehienetan helmuga  Argentina, Uruguai eta Kuba zutela, eta kasuren batean, Mexiko, Puerto Rico edo Kaliforniara. Bakoitza abiatu zen urtea, izena, jatorria eta helmuga ageri dira. Asko betiko ...

Gehiago irakurri...


Diasporako euskara ikasle bat bigarren, Pirinioetako III. Mikro-ipuin Lehiaketan: irakurri hemen lan saritua

2021/05/21

Sari ematea: ezker-eskuin, atzean, Leire Urtasun aurkezlea, Xabier Ariznabarreta, Elena Aierbe eta Alba Cabrera; aurrrean, eskolarteko saridunak. Laukian, Carolina Otero (argazki artistikoa Juan Terol) Valentziako ikasle hasiberri batek irabazi du Pirinioetako III. Mikro-ipuin Lehiaketan bigarren saria euskara ikasleen atalean. Saïdia Hizkuntza Eskola Ofizialean irakasle duen Ibai Biain portugaletetarrak EuskalKultura.eus-i adierazi dionez, urrian hasi zen Carolina Otero euskara ikasten, "duela 7 hilabete". Carolina idazlea da gaztelaniaz, eta berezko grina artistiko hori ikasten hasi ...

Gehiago irakurri...


San Frantziskon egoitza duen BEO euskal erakundeak saria beka bat duen lehiaketa eratu du AEBko unibertsitarientzat

2021/05/20

San Frantzisko oinarri duen baina kideak AEB guztian dituen BEOk euskaldunen eta euskal kultura agergarritasuna lantzen ditu AEBen San Frantziskon egoitza duen Basque Educational Organization-ek (BEO) saria bi milar dolarreko bi beka dituen lehiaketa antolatu du Estatu Batuetako unibertsitate ('college' edo unibertsitateko) ikasleentzat. Baldintzak betetzen dituzten ikasle guztiek har dezakete parte, eta saria bi mila dolarreko beka bana izango da bi irabazleentzat. Parte hartzeko "Euskaldunei eta euskal kulturari buruzko ...

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia