2021/10/29

Immigrantearen Jai Probintziala azaroaren 5ean eta 6an egingo da Goyan eta bertan euskal stand bat muntatuko du Juan ‘Tato’ Basterrechea buru duen taldeak. Ez da izango Basterrecheatarren lehenengo gizataldeen festa. Izan ere, 2019koan ere hartu zuten parte. Basterrecheak berak aitortzen du ‘kointzidentziaz’ izan zela. "Udaletxean nengoen tramite bat egiten eta nire ...
Gehiago irakurri...
2021/10/29

Iazko edizioa pandemiagatik bertanbeheratuta, indar eta gogo berrituz dator Bartzelonan Euskal Herria Sona euskal musika jaialdiaren 23. edizioa, azaroaren 6tik abenduaren 10era. Datorren asteko larunbatetik aurrera eskal musika bizi-bizi entzun ahal izango da hiriburu katalanean, bertako urteroko musika egitarauan lekua eta izena egina duen jaialdi honen bitartez, kontzertuekin batera liburu aurkezpen bat ere ...
Gehiago irakurri...
2021/10/28

"Omenaldia Memorial Mass" izenpean AEBko Euskal Komunitateak urtero egin ohi duen bere hildakoen oroitzapenezko meza datorren igandean, urriaren 31ean, egingo da, aurten bigarren urtez jarraian online, egin ere San Frantziskoko Gure Euskal Etxetik. Aita Antton Egiguren meza-emaile, Artzai Ona AEBko euskal elkarte katolikoaren Facebookez segitu ahal izango da Kaliforniako goizeko ...
Gehiago irakurri...
2021/10/28

Osasun neurriak hartzeari utzi gabe, eta batez ere poz eta itxaropen handiz, aurrez aurreko ekintzak antolatzen ari da berriro ere Rosarioko Zazpirak Bat Euskal Etxea. Urriaren 15ean Zine Zikloaren aurtengo lehenengo saioa egin zuten eta Asier Altuna zuzendariaren Amama filma proiektatu. Pelikula osteko eztabaida Zikloko arduradun Emilio Bellonek koordinatu zuen eta aktibitateari amaiera emateko ...
Gehiago irakurri...
2021/10/27

Etxepare Euskal Institutuak zabalik dauka 2021eko urritik 2022ko irailera bitarteko euskara-ikastaroengatik Euskal Etxeei dirulaguntzak emateko deialdia. Urtero bezala, Eusko Jaurlaritzaren Euskal Etxeen erregistroan onartutako euskal elkarteak aurkez ditzakete eskabideak, gutxienez astean hiru eskola-ordu emanez; eta taldearen gutxienekoa sei ikaslekoa izanik, eta batez bestekoa, zortzikoa ...
Gehiago irakurri...
2021/10/27

Bederatzi irabazle bildu ziren Bizkaiko hiriburuan ekitaldian parte hartzeko eta euren narrazioei jendaurrean ahotsa jartzeko, tartean Perutik etorritako Monica Rojas Turpaud, ‘Un curioso observador’ (Behatzaile bitxia) ipuinaren egilea. Urriaren 17an Bilboko auzo honetan egin ziren Otxarkoagako Umeen 39. Jardunaldien baitan izan zen. Ekitaldiaren programa barruan eta Txirula Kultur Taldeak ...
Gehiago irakurri...
2021/10/27

Euskal Aste Nazionala Argentinako euskal gizatalde osoaren nahitaezko hitzordua da urtero. Pandemiagatik, ordea, ekitaldia bertan behera geratu behar izan da 2020an, eta berriz ere 2021ean. Baina La Platako Euzko Etxeko kideek ez dute horrela utzi nahi izan eta garai honetarako proposamen posible bat asmatu dute: “Eguzkipean” du izena, aire zabalekoa delako. Azaroaren 27 eta 28an ...
Gehiago irakurri...
2021/10/26

Beatriz Poumé (Tandil), Beatriz Etchegaray (Viedma) eta Elisabeth Etchegaray (Azul) irakasleek luze igurikatu duten bidaia da honakoa. Etxepare Euskal Institutuak, Diasporako euskara irakasleei formakuntza emateko “Euskara Munduan” programako antolatzaile izanik, bi hilabeteko beka emana zien Lazkaoko Maizpide barnetegian ikasketak burutzeko, Diasporako irakasle talde zabalago bateko parte. ...
Gehiago irakurri...
2021/10/25

Aurkeztu berri dute Alberto Irigoyenek eta Xabier Irujok euren emaitza berria, ‘Un regalo para Hitler’ (Oparia Hitlerri) eleberria. “Bertan Gernikako Bonbardaketa eta Bigarren Mundu Gerrari buruzko bestelako hausnarketa bat proposatzen dugu, alemaniarren ikuspuntutik, honako gai hauek sartuta: zergatik zeuden alemaniarrak penintsulan, Wolfram von Rochthofen teniente koronelaren ...
Gehiago irakurri...
2021/10/25

Euskadiren Estatu Batuetako Ordezkaritzak dei bat egin die datorren astean New Yorkeko Maratoian arituko diren euskal korrikalariei, azaroaren 6an, larunbata, goizeko 9:30ean, Ordezkaritzaren egoitzan (820 2nd Ave Suite 13B, New York, N10017) eurei eta euren familia eta laguntzaileei egingo dien harrera ekitaldian parte har ezaten. Aurreko urteetan bezala, Ordezkaritzak Euskadi-Basque Country hitzak eta ...
Gehiago irakurri...