euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

La Platako Euzko Etxeak eta Gipuzkoako Tolosa herriak bat egin dute Tolosa argentinarraren 150. urteurrena ospatzen

2022/01/07

Argentinako Tolosa herriaren 150. urteurrena, ekitaldia, haritz landaketa, La Platako EEaren plaka eta EHko Tolosaren atxikimendua La Platako Euzko Etxeak eta Euskal Herriko Tolosa herriak bat egin zuten joan den abenduaren 20an Tolosa herri argentinarraren 150. urteurreneko ospakizunean. Tolosa herri argentinarra 1871n sortu zuen tolosarren ondorengo zen --aita zuen tolosarra-- Martin Jose Yraolak [Iraola idatzita leku batzuetan]. Urteurrenaren karietara bertan egindako ekitaldi nagusian plaka bat jarri zuen ...

Gehiago irakurri...


Endika Basaguren buru duen 'Txipli Txapla Pum Amerikatik' ekimena uda honetan iritsiko da AEBra, lagundu nahi?

2022/01/05

'Txipli, Txapla, Pum Amerikatik' proiektua Bizkaiko Berangotik bultzatzen du  'XXI. Mendeko Euskaldunak Kolektiboak'. Berez 2010eko abenduan hasi zen Londresen eta Euskal Herriaren eta Diasporaren arteko topaketa artistiko eta kulturala eragin nahi du, euskal tradizioen irakurketa mendekidea eginez, gogoan harturik tradizioek nola segitu duten Diasporan, eta ikertuz eta dokumentatuz ...

Gehiago irakurri...


16-17 urteko Diasporako gazte euskalduna zara? EuskarAbenturak Euskal Herria euskaraz ezagutzeko aukera aparta eskaintzen dizu

2022/01/04

EuskarAbentura espedizioak Euskal Herri zeharkatuko du oinez uztailaren 1etik 31ra. Aukera bikaina da, zabaldu bere berri! Proposamena Euskal Herriko 16-17 urteko gazteei zuzenduta dago, zazpi probintziakoei... eta baita Diasporakoei ere. 130 gaztek uztailaren 1etik 31ra Euskal Herria oinez zeharkatuko dute, Mauletik Getxoraino, euskara komunikabide. EuskarAbenturaren edizio berri honek, besteak beste, euskaldunen eta itsasoaren arteko harremana landuko du, Elkano Fundazioarekin elkarlanean, izan ere lehenengo mundubiraren 500 ...

Gehiago irakurri...


Jazoerak iaz izen bereko aldizkariaren, eta euskal-venezuelar fitxa eta ibilbideen bideo batekin bukatu zuen 2021. urtea

2022/01/04

Caracaseko Eusko Etxean eta Venezuelako euskal gizataldean hazitakoa den Pedro Javier Arriaga Aguirrek sortua da Jazoera Youtuben daukan Jazoera TV Kanaletik, Pedro Javier Arriaga Aguirre euskal-venezuelarrak 2021ean Jazoera markapean plazaratu dituen emaitzen laburpen gainbegirada eskaini zuen urtea amaitzeko, emaitza horien berri bideo batera bildurik. Hor kokatzen dira Jazoera hilabetekariaren iazko 12 zenbakiak, 'Lo Vasco Venezolano' izenburupean ateratako berrogeita hamar fitxa baino gehiago eta lau ...

Gehiago irakurri...


Tupustean hil da Malabon Joxe Albaro Fernandez Oihartzabal, Ekuatore Gineako Euskal Etxearen sustatzaile nagusia

2022/01/03

Joxe Albaro Fernandez Oihartzabal --honela idaztea maite zuen berak bere izena-- Ekuatore Gineako eta EH banderak atzean Erabat ezustean harrapatu ditu bere lagun eta ezagunak Ekuatore Ginean zein Euskal Herria eta Diasporan Joxe Albaro Fernandez Oihartzabalen tupusteko heriotzak. Diasporan, Ekuatore Gineako Euskal Etxearen sorreraren sustatzaile eta eragile handia zelako ezagutzen zuten batzuk, eta izan ere, elkarrizketatu berria zuen Irulegiko Irratian Mattin Lerissak Diasporari eskainitako saio batean, euskaldunak ...

Gehiago irakurri...


Diasporakoa zara eta euskal dantza eskolak hartu nahi dituzu? Bidali honako eskabidea urtarrilaren 8a baino lehen

2022/01/03

'Dantza Munduan' programa espezialistek emana, online eta doan da. Interesa baduzu, ez ahaztu urtarrilaren 8a dela aurkezteko azken epea Diasporan bizi zara eta euskal dantzak ikasi nahi dituzu online, adituen eskutik eta doan? Lehenengo edizioaren harrera arrakastatsua ikusita, Eusko Jaurlaritzaren Kanpoan den Euskal Komunitatearentzako Zuzendaritzak 'Dantza Munduan' programaren bigarren edizioa iragarri du. Iaz bezala, euskal dantza tradizionalak ikasi eta hobetzeko espazio birtual bat eskaintzen jarraitu nahi du Jaurlaritzak, bereziki ...

Gehiago irakurri...


Saltoko Euskaldunen Taldea, Uruguain, urrats handiak ari da ematen ‘Harriague Gunea’ proiektua gauzatzeko bidean

2021/12/31

2021eko 'Tannat Rock' jaialdia Harriague Kultur Gunean (argazkia EE) ‘Harriague Kultura eta Kirol Gunea’ Pascual Harriague hazpandarrak 1860ean Salto hirian sortu zuen upeltegian ari dira altxatzen Saltoko Euskaldunen Talde euskal etxeko lagunak. Duela bost urte abiatu zuten proiektua eta instalazioak hobetu ahala komunitateari begirako hainbat ekintzen egoitza izan da. Abendu honetan, adibidez, ‘Tannat Rock’ delako jaialdia egin zen Harriague Gunean eta ...

Gehiago irakurri...


Macachingo Euzko Alkartasuna hotelaren ekarpena ikertu du Sofía Menviellek turismo kultural-sorgarriaren ikuspuntutik

2021/12/31

Sofía Melvielle-k Euzko Alkartasuna hotelari buruzko bere tesia aurkeztu zuen Sofia Melvielle Macachingoa da, Euzko Alkartasuna Euskal Etxeko pilotaria, eta Turismoan lizentziatu berria. Pasa den azaroaren 15ean bere gradu tesia aurkeztu zuen Bahia Blancan, Hegoaldeko Unibertsitate Nazionalean (UNS, Universidad Nacional del Sur), Macachingo Euzko Alkartasuna hotelaren ekarpena ikertuz turismo kultural-sorgarriaren ikuspuntutik. Eta abenduaren 18an, aurkezpen formala ...

Gehiago irakurri...


'Euskal Artzainak Ameriketan Museoa' zabaldu dute Nafarroako Elgorriagan, "gure historiaren zati hau gorde dadin"

2021/12/30

Estatu Batuetan artzain ibilitakoei eskainitako Museoa Nafarroako Malerrekan dago, Elgorriagan (argazkiak Erran.eus) Euskaldunek Estatu Batuetako lurrekin azkeneko pare bat mendeetan izan duten harreman bereziaren lekukotasuna ematea eta norabide bikoa izan den harreman trinko eta aberats honi dagokion isla eskaintzea, bertakoei eta bisitari datozenei ahalik eta egokien azaldurik, horixe du xede atzo Elgorriagako errota zahar eraberrituan zabaldu zen 'Euskal Artzainak Ameriketan Museoa'k. Bere sorreratik 'Euskal ...

Gehiago irakurri...


Urte Berri On, desio digu Arantzazu Ametzagak aurtengo bere azken blog sarreran: Eguberri gogoeta diasporatsua

2021/12/30

Bere bizitza pertsonala, hain lotua euskal erbesteari, argigarri du Arantzazu Ametzagak bere gogoetetan Urtea amaitzen ari da eta desio dugu hastear dagoen 2022 aurrekoaren alboan desberdina eta hobea izatea. Errikotxiki bere blogetik, Arantzazu Ametzagak gurekin partekatu ditu Eguberri eta urte amaiera sasoi honetan Gabon garaiak dakarzkion oroitzapen eta gogoetak. Bertan jaio eta haurtzaroa, gaztaroa eta heldu-bizitzako zati garrantzitsu bat erbestean emandako emakume legez, hunkigarri eta ...

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia