euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Itxaropenak goiti egin da Malabon Ekuatore Ginean sortu nahi den Euskal Etxearen lehen "bilera gastronomikoa"

2021/10/22

Joan larunbateko bilkuran parte hartu zutenetako batzuk, Ekuatore Gineako bandeta eta ikurrina atzean Publikoki deitu den lehenengo bilera hau hiriburuko jatetxe batean egin zen eta hamabost bat jende bildu zituen, tartean gizonak, emakumeak zein haurrak. Giro ederrean egin zen, eta partaideek parada izan zuten "Euskal Herri moduko" gutiziak, "hemen eguneroko jaten ez ditugunak" partekatzeko, hala nola "kroketak, entsalada errusiarra, patata tortilla eta txistorra pintxoak... ...

Gehiago irakurri...


Aldaketa batzuekin ospatuko du Buenos Airesko Nafar Etxeak bere 126. urteurrena post pandemiak baldintzatuta

2021/10/22

Nafar Etxearen urteurren jaia artxiboko irudi batean (argazkia EuskalKultura.eus) 126 urte beteko ditu azaroan Argentinako hiriburuko Nafar Etxeak eta ospakizun programa urriaren 31an hasiko da mahai-teniseko txapelketa batekin. Ekintzekin jarraituz, azaroaren 4an Pilota Paleta erakustaldia egingo dute Elkarteko izen handiko pilotariek, erakundearen egoitzako trinkete margotu berrian.

Gehiago irakurri...


Eusketxek Euskal Mitologiari buruzko tailer birtuala hasiko du bihar Buenos Airestik, Maria Elena Etcheverry gidari

2021/10/21

Urtarrilaren 22an hasiko da Eusketxeren Mitologiari buruzko tailerra Buenos Airesko Eusko Kultur Etxeko lehendakaria den Maria Elena Etcheverryk eskainiko du aurten ‘Euskal mitologiaren imajinarioa’ ikastaroa. Ostiral honetatik hasita, saioak ostiralero izango dira, arratsaldeko 7etatik 9etara, ordu argentinarra. ‘Tailer’ tankera hartuko dute, “uste baitugu irakurketa partekatuak testuen mundua eta gure mundu eta bizipenak hurbiltzen ...

Gehiago irakurri...


Urriaren 25tik 29ra euskal zinema aztertuko du Iratxe Fresnedak New Yorkeko City University-ko Atxaga Katedran

2021/10/21

Iratxe Fresneda (Arrigorriaga, Bizkaia, 1974) zinemagile eta unibertsitate irakaslea. Urriaren 25 eta 29 bitartean, euskal zinema aztertuko du Iratxe Fresnedak City University of New York-en (CUNY), bertako Bernardo Atxaga Katedrak antolatutako zenbait mintegiren bidez. Mintegiak ‘Intersekzionalitatea eta small cinema-k. Kontaketak eta ikus-entzunezko ereduak: periferiak zentroan’ izenburupean eskainiko ditu zinegile eta irakasle bizkaitarrak, Etxepare Euskal Institutuak ohar baten ...

Gehiago irakurri...


BEOk San Frantziskotik egin ohi duen Euskal Kultura Eguna online izango da aurten: garaiz zaude izena emateko

2021/10/20

BEOk birtuala egingo du datorren larunbatean 2021eko Euskal Kultura Eguna, animatu eta sartu! Datorren larunbat urriaren 23an egingo du BEO (Basque Educational Organization) elkarte euskal-estatubatuarrak bere ohiko Basque Cultural Day (Euskal Kultura Eguna). Pandemiak eragindako bigarren urte honetan, baina, ekitaldia online izatea hautatu dute antolatzaileek, "Bakartasuna elkartuz" (sic) izenburupean. Kaliforniako 13:00etatik aurrera (EHko 22:00ak) besteak beste partaide arituko dira Xabier ...

Gehiago irakurri...


Euskara ikasleentzako bigarren deialdi irekia garatzen ari da HABE Madril eta Bartzelonako Euskal Etxeetan

2021/10/20

Madrilgo eta Bartzelonako euskal etxeen egoitzetan egin dituzte HABEko azterketa ofizial irekiak Urriaren 8an (Bartzelonan) eta 9an (Madrilen) HABEko azterketa ofizialak egin dituzte bertako euskal etxeetan. Orain arte urtean deialdi bakar eta berezitua izaten zuten bertako ikasleek, udaberrikoa (maiatza eta uztaila bitartean). Aurten diferentea izan da, HABEk deialdi irekiaren barruan sartu dituelako eta, beraz, bi deialdi izan dituzte, maiatzean lehena eta orain, urrian, bigarrena. Probak euskal ...

Gehiago irakurri...


Euskal Sustraiak-ek abiatu du Trenque Lauquen-en Euskal Kultura Topaketa Zikloa herriko Gladiolo Literatur Kafean

2021/10/19

Alejandra Bengochea eta Luis Lahitte arduratu dira euskal kultura lehenengo saio hauek antolatzeaz Trenque Lauquen-en Joan den asteazkenean estreinatu du Trenque Lauquengo Euskal Sustraiak Euskal Etxeak bere Euskal Kultura Zikloko lehenengo topaketa. Bestela esanda, abiatu ahal izan du azkenik, berez pandemiaren aurretik programatu zuen zikloa, orain, horretarako baldintzak bete ahal izan dituenean. Luis Lahitte, Euskal Etxeko Zuzendaritza Batzordeko kidea, eta Alejandra Bengochea, erakundeko ...

Gehiago irakurri...


Hiriko EEaren eskutik eta mitologiari esker, ‘baso sorgindu’ bihurtu zen Viedmako kostaldeko pasealekua

2021/10/19

Aberri Etxeak euskal mitologiari buruzko erakusketa antolatu zuen Viedmako kostaldeko pasealekuan (argazkia EE) Viedma eta Patagones hirietako Aberri Etxeak komunitateari begirako euskal mitologiari buruzko erakusketa bat antolatu zuen Negro Ibaiaren ertzean. Bertan Joxe Miel de Barandiaran antropologoak ikertutako pertsonaia ezagunenak aurkeztu zituzten Euskal Etxeko lagunek: Lamia (Rocio Colipan), Maddi Jainkosa (Alondra Langer), Sorgina (Marta Ullua), Iratxo (Virginia Argañaraz), Gizotso (Fabricio Passarelli), ...

Gehiago irakurri...


Jose Felix Azurmendik, xinple eta indartsu, Martin Ugalde dakar gogora bere iritzi blogaren sarrera berrian

2021/10/18

Jose Felix Azurmendiren bloga EuskalKultura.eus-en Bere blogeko sarrera berri bat besapean sartu zaigu gaur Jose Felix Azurmendi astelehenarekin hasi berri dugun aste honetan. Batere zalantzarik gabe, munduan euskal etxe, komunitate eta euskaltasunaren eta euskal kulturaren aldeko lantegi eta motore berezi eta indartsua izan ziren frankismopean Caracas eta Venezuela, bertara bildu ziren eta bertan jaio ziren euskaldunak, bertan sortu zuten ...

Gehiago irakurri...


Poliki-poliki Anaitasuna ere ari da itzultzen ‘normaltasunera' eta euskal standa muntatu du Maipuko Garagardo Patioan

2021/10/18

Egunabar Taldea Maipuko 2021eko Euskal Diasporaren Egunean (argazkia EE) Pandemiak sortutako itxialdia eta isolamendua bukaerara iristen ari dira Argentinan. Euskal etxeak gogoz ari dira egoera ‘berri’ hau bizitzen eta udalek antolatzen dituzten aire zabaleko ekitaldietan hartzen dute parte, geldirik pasatu behar izan dituzten hilabeteak gogoan. Hori da, besteak beste, Anaitasuna Euskal Etxearen kasua eta testuinguru honetan euskal txoko eta stand bat prestatu zuten ...

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia