euskal diaspora eta kultura
2021/11/05
Urte eta erdi eman du Uruguaiko hiriburuko Euskaro Euskal Etxeak aurrez aurreko ekintzarik gabe. Ez da harritzekoa, beraz, bozkarioz errezibitu izana bazkide eta lagunak elkartearen egoitzan urriaren 28an, Jose Mari Iparragirreri buruzko hitzaldia entzutera. FIVUko lehendakaria ere baden Juan Pedro Arin izan zen hizlaria eta urretxuarraren bizitzako momentu jakinak ekarri zituen ...2021/11/04
Ez da guk egin diogun elkarrizketa, AEBko eta nazioarteko The Epoch Times medio eskuindar garrantzitsuak argitaratu du bere gastronomia orrialdeetan eta erreportaje interesgarria iruditu zaigunez aipatzen dugu. Erreportajearen izenburua, gure itzulpenean, hauxe: "Ezagut ezazu Boisen Euskal Herria bizirik atxikitzen duen sukaldari, jatetxenagusi eta musikaria; egiten duen ...2021/11/04
Trelew hiri patagpnikoan egoitza duen Chubut Iparrekialdeko Euskal Etxeak Batzordea berritu du eta lehenengo aldiz emakume bat izango du lehendakari. Natalia Suarez Caminoa Trelew bertakoa da eta Nafarroako bere baztandar sustraiei buruz sakontzeko hurbildu zitzaion gaztetan euskal gizataldeari. Zapaldu zuen lehenengo euskal etxea, hala ere, Buenos Airesko Euskaltzaleak izan ...2021/11/03
Euskadik Ordezkaritza berri bat emendatuko die datorren urtean orain arte munduan zeuzkanei eta, Madrilgoarekin batera, orain arteko Brusela, New York, Mexiko Hiria, Txileko Santiago eta Buenos Aireskoei. berri bat gehituko die Frantzian, Paris hiriburuan kokatua, sei pertsonaduna. Datorren udan irekitzea da helburua, eta 1.052.000 euro egotzi dizkiote aurrekontuetan. Halaxe adierazi zuen atzo Marian ...2021/11/03
Argentinako lehenengo 'Sagardo Eguna' (sic) ospazeko proposamenez dator 2021 amaiera honetan ‘Txapela’ euskal argentinar sagardoa. Aurrekaririk gabeko ideia hau, gainera, “tradizio” bilakatu naiko lukete ‘Txapela’ko lagunek. “Gure asmoa da Argentinako euskal jaien egutegian sartzea, eta urtero antolatzea”, esan digute. Lehenengo edizio hau La Platako ...2021/11/02
Hiru euskal izenburu eskainiko ditu azaroaren 16, 17 eta 18an Etxeorratzen Hirian New York Basque Film Festival-ek hiruak euskaraz ingelesezko azpitituluz. Euskadiren Estatu Batuetako Ordezkaritza antolatzaile, estreinua azaroaren 16an izango da, asteartea, eta pantailaratuko den filma 'Nora' (2020), Lara Izagirre zuzendari. Izagirre bera egongo da bertan eta emanaldiaren ondotik ikusleen galderei ...2021/11/02
Helburuak, haurrei euskaraz edota euskal kulturarekin harremanetan jolasteko aukera ematea da; Euskal Herritik kanpo bizi arren, euskal transmisioari aukera hobeak ekartzea; familiek etxean egin dezaketen lanari astean behingo errefortzu ludikoa emendatzea; haurrek laguntxo berriak egin ahal izatea euskal hizkuntza, kultura eta erreferentziak lokarri.2021/11/01
Mexikoko Loteria NazionUnalak bat egin nahi izan du Mexiko hiriburuko euskal jatorriko Danubio jatetxearen 85. urteurrenarekin eta azaroaren 2an jokatuko den zozketako txartel guztietan jatetxearen logoa eta aurrealdearen argazki bat ezarri du irudi nagusi legez. Gogora dezagun, jatetxea 1936an hasi zutela Jose Aranguena eta Victor Amundarain bizkaitarrek euskal gastronomiari erakuslehio berri bat emanez ...2021/10/29
Immigrantearen Jai Probintziala azaroaren 5ean eta 6an egingo da Goyan eta bertan euskal stand bat muntatuko du Juan ‘Tato’ Basterrechea buru duen taldeak. Ez da izango Basterrecheatarren lehenengo gizataldeen festa. Izan ere, 2019koan ere hartu zuten parte. Basterrecheak berak aitortzen du ‘kointzidentziaz’ izan zela. "Udaletxean nengoen tramite bat egiten eta nire ...2021/10/29
Iazko edizioa pandemiagatik bertanbeheratuta, indar eta gogo berrituz dator Bartzelonan Euskal Herria Sona euskal musika jaialdiaren 23. edizioa, azaroaren 6tik abenduaren 10era. Datorren asteko larunbatetik aurrera eskal musika bizi-bizi entzun ahal izango da hiriburu katalanean, bertako urteroko musika egitarauan lekua eta izena egina duen jaialdi honen bitartez, kontzertuekin batera liburu aurkezpen bat ere ...PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus