euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Jende asko, euskal sagardoa eta giro paregabea joan den asteburuan La Platako Euzko Etxearen I. Eguzkipean jaian

2021/12/01

Eguzkipean eta Sagardo Eguna La Platan Azaroko azken asteburuan aspaldi bizi ez izandako elkarretaratzeak egin ditu Argentinako euskal gizataldeak. Batetik, La Pampako Macachinen, omenaldia euskal etorkinei eta, bestetik, La Platan, hiriko Euzko Etxeak antolatutako Eguzkipean Jaialdia. Hirurehun bat pertsona bildu ziren azken honetara, Mar del Plata, Bahia Blanca, Tandil, Chascomus, Chivilcoy, Cañuelas, Necochea, ...

Gehiago irakurri...


Europako Euskal Etxeetako euskara irakasleen 2021eko bilera Bartzelonan egin da, bederatzi euskal etxe partaide

2021/11/30

Europako 2021eko euskal etxeetako euskara irakasleen bilerako partaideak. Antolatzaile, Etxepare Euskal Institutua eta Bartzelonako EE Europako euskal etxeetako euskara irakasleak Bartzelonan bildu ziren joan den hilabetean, urtero Etxepare Euskal Institutua antolatzaile egin ohi duten bileran. Urriaren 15etik 19ra bitarteko asteburuan, bilerak Madril, Valladolid, Paris, Paue, Bordele, Berlin, Mallorca, Valentzia eta Bartzelonako EEetako irakasleak bildu zituen prestakuntza-saio ere izan ohi den honetan, aurten prestakuntzagai ...

Gehiago irakurri...


Argentinatik, euskal ikasketa tailer birtuala deitu du REVAk abenduaren 10erako, ekarle edo partaide izan nahi?

2021/11/30

Partaidetzak euskaraz, ingelesez eta gaztelaniaz izan daitezke, baina Argentinatik eratuta izanik gaztelania izan daiteke seguruenik nagusi Euskal ikasletak lantzeko asmoa duzun edo dagoeneko lantzen ari den ikasle edo ikertzaile bat zara? "Euskal gaiei buruzko zenbatezin alderdi izan dira ikerketa-objektu: migrazioa eta erbestea, diaspora, balioen eta nortasunaren transmisioa, kulturaren kontserbazioa eta iraunkortasuna... Baina euskal ikasketen arloa bera oso gutxitan izan da, berez, definiziorako objektua, eta ia inoiz ez, per se, ...

Gehiago irakurri...


Uxue Alberdik bere eleberri 'Jenisjoplin' aurkeztuko du Guadalajaran eta Mexiko Hirian gaurtik aste osoan zehar

2021/11/29

Uxue Alberdik zenbait ekitalditan hartuko du parte aste honetan Guadalajaran eta Mexiko Hirian Mexikon da Uxue Alberdi (Elgoibar, Gipuzkoa, 1984) idazle eta bertsolaria eta gaurtik aurrera aste osoan bere eleberri ‘Jenisjoplin’ aurkeztuko du Guadalajarako Feria Internacional del Libroko (FIL) programa ofizialean, eta hainbat ekitalditan hartuko du parte, bai azokan bertan, eta baita hitzordu horren harira Guadalajaran eta Mexiko Hirian egingo diren zenbait jardueratan ere. FIL ...

Gehiago irakurri...


Bi urte Euskal Asterik gabe, Argentinako euskal gizataldearen gogoa Macachinen bildu da bertako Euskal Asteburuan

2021/11/29

Macachingo "Euskal Asteburua 2021"ean desestalitako plakak eta asteburuko mugarrietako batzuk (argazkiak A. Beto Lamas eta ETB) Pandemiak azken bi urteotan eragin dituen egoera eta murriztapenen ondotik, asteburu berezia izan da azkeneko hau Argentinako euskal bizitzan, bi hitzordu berezirekin, Buenos Aires probintziako hiriburu La Platan bata –hizpide izango dugu ondoko egunetan– eta Macachinen, La Pampako probintzian, bestea, gogoan izanik gainera Macachin behar zuela izan, azkeneko bi urteotan bertan behera utzi den ...

Gehiago irakurri...


“Legatua eta Ondarea” proiektua: basoketa Tandilen eta Gernikako Arbolaren kimuak bidaiatzen Argentina osora

2021/11/26

Haritzaren kimuak banatzen hasi dira aurten Gure Etxea euskal etxeko kideak Gernikako Arbola oso ikur garrantzitsua da euskaldunentzat, bai Euskal Herrian, bai Diasporan, eta asko dira munduan kimuak hazten dituzten euskal etxe eta komunitateak. Atxikimendu horretako partaide, Santiago Benavidez eta Marcos Castillón Tandilgo 'Gure Etxea' euskal etxeko zuzendaritza batzordeko kideak "Legatua eta Ondarea - Zuhaitz Ondoan" proiektuari forma ematen hasi ...

Gehiago irakurri...


Euskal gizataldeak bat egin zuen ‘integrazioa eta elkartasuna’ ezaugarri izan zituen ‘Buenos Aires Celebra’ jaiarekin

2021/11/26

Jaialdia ezberdina izan zen baina publikoak ez zuen betiko kalejira falta bota (argazkia Iñaki Aguirre) Buenos Aires hiriak 'Buenos Aires Celebra'ren edizio desberdin bat ospatu zuen igandean. Koronabirusa agertu aurreko edizioetan, 'Buenos Airesek EH ospagai'k jendetza handiak bildu ohi ditu hiriburuko Laurak Bat koordinatzaile eta hiriko zein probintziako hainbat euskal etxe eta erakunde partaide. Aurtengoan, berriz, eta osasun neurriak tarteko, asko kostatu zaie ekitaldi presentzialei itzultzea eta, ...

Gehiago irakurri...


Shanghaiko Euskal Etxeak Santomasak ospatzeko asmoa du, abenduaren 18an, "sagardoa eta txistorra barne"

2021/11/25

Shanghaiko Euskal Etxeko 'Tortilla Txapelketa' Eragin handia izan du pandemiak baita Shanghaiko Euskal Etxean SEE ere eta, hala ere, edo agian, horregatik, gero eta garrantzi handiagoa hartu dute Elkarteak antolatzen dituen ekintzek bertan dauden euskaldunentzat. Horregatik bizkor jarraitzen dute Euskal Etxeko arduradunek, eta datorren hitzordua abenduaren 18rako iragarri dute, San Tomas ospatzeko. “Shanghain lortu dugun sagardo burbuiladun ...

Gehiago irakurri...


'2 Gerren oihartzuna' bloga: Pete Cenarrusa, errotik euskalduna eta AEBko Marineen abioilari karrera aipagarriduna

2021/11/24

Bisita historikoa, Ardanza Etxe Zurian Reaganekin, emazte Gloria Urteaga, Pete Cenarrusa eta Paul Laxalt ondoan (argazkia Etxe Zuria) Oker ez bagaude, Idahoko euskal komunitateko beste `txapeldun' batek, Pat Bieterrek, aipatu zuen Pete Cenarrusa "Euskaldunen txapelduna" legez, the Champion of the Basques. Idahon guraso bizkaitarren seme jaioa, euskara izan zuen Pete Cenarrusak lehenengo hizkuntza eta beti egon zen harro bere jatorriaz, bere hizkuntza eta kulturaz, eta heldua zela Francopeko Euskal Herriaren berri izan ...

Gehiago irakurri...


Venezuelatik, Pedro Arriagak ‘La Ruta Vasca’ argitalpena aurkeztu du; izen bereko bideoak ikusgai YouTuben

2021/11/24

'La Ruta Vasca' argitalpenaren 1. zenbakiko azala ‘Jazoera’ ekimenaren barruan sortu du Pedro Javier Arriaga Aguirre euskal venezuelarrak ‘La Ruta Vasca’ argitalpen berria. Hilabetean behin argitaratuko du, zenbaki bakoitzean bi leku aurkeztuz, “gure lur eder honetan euskal aztarnak erakusten dituztenak, eraikuntzak, herriak, kaleak...”, diosku ekile euskal zenezuelarrak. Lehenengo zenbakiak Caracasko Euzko ...

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia